Ebaluatu orrialde hau
Ebaluatu eduki hau

Contenido principal

Requisitos de firma electrónica < Itzuli

Cerrar

Erabiltzaile guztiei gomendatzen zaie AutoFirma aplikazioa 1.8 bertsiora eguneratzea, hau da, sistema eragilearekin bateragarria den bertsiora. Sinatzeko moduari buruzko xehetasun gehiago Sinatu AutoFirma-rekin atalean aurki ditzakezu. Urritik aurrera prozesua hobetuko da, eta, Autofirma 1.7 bertsioa instalatuta baduzu, ezingo duzu erabili hala eskatzen duten tramiteetan.

Sinadura EZ Normalizatua (1 mota)

1. oharra: Oraingoz, sinadura mota hau ez da bateragarria Java 9.xx bertsio berriarekin

2. oharra: Horrelako sinadura, oraingoz, ez da Firefox 56. edo bertsio berriagoekin bateragarria  64 bit-etako sistema eragileetan.

Bateragarritasun taula

Bateragarritasun taula Sinadura EZ Normalizaturako (1. Mota)

Atxikitako dokumentazioa atalean, Sinadura Ez normalizatuaren eskuliburua (1.mota) deskarga dezakezu.

Cl@ve sinadura

Oharra: Honelako sinaduretarako ez da behar inolako baldintza teknikorik.

Bateragarritasun taula

Bateragarritasun taula Cl@ave Sinadurarako

Gizarte Segurantza bere aplikazioak eguneratzeko prozesuan ari da Autofirma sinadura sistema bakar gisa erabiltzeko. Oraingoz eta prozesu hau amaitu bitartean, sinadura elektronikoko hainbat sistema daude: 

  • Aplikazio normalizatuak: Dagoeneko Autofirma erabiltzen uzten duten aplikazioak daude. Eguneratu gabeko aplikazioak, Java Sareko Betearazpen Protokoloaren (JNLP) sisteman oinarritua edo Cl@ve iraunkorraren sistemako hodeiko sinadura mota erabiltzen dutenak.
  • Normalizatu gabeko aplikazioak. Java applet-etan oinarritutako sinadura-sistemari eusten diotenak edo CriptoBrowser bezalako nabigatzaileetarako sinadura-luzapenak erabiltzen dituztenak.

Ziurtagiririk gabeko sinadura

Ziurtagiririk gabeko sinadura sinadura ez-kriptografikoa da, eta ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen ez diren erabiltzaileei zuzenduta dago. Sinatzeko garaian, telefono mugikor baten zenbakia sartzeko eskatuko zaio, eta sinadura osatzeko behar den segurtasun-kode bat (SMS mezu batean) bidaliko zaio. Erabilitako identifikazio-sisteman erregistratutako telefono-zenbakia sartu behar da (Cl@ve Móvilekin identifikatzen bada, Cl@ve-n erregistratutako telefono mugikorra sartu behar da).

Sinadura ez-kriptografikoa denez, ez du behar ziurtagiri elektronikorik, ez NAN elektronikorik, ezta Cl@ve ziurtagiri zentralizaturik ere.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus erantsitako dokumentazioaren  eskuliburua.



Erantsitako dokumentazioa
Erantsitako dokumentazioa
dokumentuaren izena Argitalpen data
Manual de firma sin certificado (1.PDF, 505 Kb) 14/11/2024
Complementary Content
${loading}