Valore esta página
Valore este contenido

Contenido principal

Ezgaitasun iraunkorra berrikusteko eskaera < Itzuli

Zerbitzu honen bitartez, ezintasun iraunkorra berrikusteko eskaera egin daiteke.

Izapide honi buruz

Norentzat da

Ezintasun iraunkorra duten pentsiodunentzat.

Zer ahalbidetzen du

Ezgaitasun iraunkorragatiko pentsioa berrikusteko eskaera egitea, diagnostikoa hobetu edo larritu delako edo akats bat dagoelako.

Eskatzen den dokumentazioa eranstea.

Zer behar da hori gauzatzeko

Idatzi ahalik eta informazio gehien zerbitzura sartzeko inprimakian.

Kontuan izan beharrekoa

Ordezkari gisa sartzen bazara, SMS bidez ordezkatuak mugikorrean jasoko duen kodea eskatu beharko diozu, ordezkaritza baieztatzeko eta zerbitzuaren amaieran ordezkaritza agiri normalizatua eransteko.

Ahaldun gisa jardutean, berriz, Ahalduntzen Erregistro Elektronikoan erregistratuta egon beharko zara.

Hurrengo pausoak

Izapidea burututakoan “jaso izanaren adierazpen” bat jasoko duzu PDF formatuan.

Ez baduzu baieztapen mezurik edo, behar denean, transmisioaren errore edo akats mezurik jasotzen, aurkezpena beste une batean edo beste bide batzuk erabiliz gauzatu beharko duzu.

Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak eskaeraren ebazpena bidaliko dio etxera interesdunari.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Erantsitako dokumentazioa
Erantsitako dokumentazioa
dokumentuaren izena Argitalpen data
Aurkezpen eredu normalizatua (PDF, 2387 Kb) 29/03/2022
Complementary Content
${loading}