Cookie-ei buruzko informazio garrantzitsua
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.
¿Seguro que quieres cerrar la sesión?
Va a abandonar el portal. Si se ha identificado con certificado le recomendamos que cierre su navegador
Cl@ve sistema herritarrek zerbitzu publikoetara duten sarbide elektronikoa bateratzera eta sinplifikatzera bideratuta dago. Bere helburu nagusia da herritarrak administrazioaren aurrean identifikatu ahal izatea hitzartutako gakoen bidez (erabiltzailea eta pasahitza), zerbitzuetara sartzeko gako desberdinak gogoratu behar izan gabe.
Identifikazio, autentifikazio eta sinadura elektronikorako plataforma komun bat da, sistema elkarreragile eta horizontal bat, administrazio publikoek beren identifikazio- eta sinadura-sistemak inplementatu eta kudeatu behar izatea saihesten duena, eta herritarrek administrazioarekin elektronikoki erlazionatzeko identifikazio-metodo desberdinak erabili behar izatea saihesten duena.
Cl@ve sistema Ministroen Kontseiluaren Erabaki bidez onartu zen, 2014ko irailaren 19ko bileran, eta haren erabilera-baldintzak Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien Zuzendaritzak zehazten ditu.
Hitzartutako gakoei dagokienez, Cl@ve-k bi erabilera-aukera onartzen ditu:
Azken erabilera-modalitate horri dagokionez, pasahitza ezarri ahal izateko, lehenbizi Aktibatze Kode bat izan behar da. Horretarako, sisteman erregistratu behar da, edo aurrez aurre Cl@ve-ren edozein erregistro-bulegotan, edo telematikoki, ziurtagiri digital onartuarekin.
Cl@ve sisteman erregistratuta bazaude eta Aktibazio Kodea galdu baduzu, Cl@ve iraunkorraren Aktibazio Kodea leheneratu dezakezu
Informazio gehiago nahi izanez gero, jo Cl@ve-ren orri ofizialera.
Atal honetan, pasahitzak kudeatzeko eta erabiltzaileak aktibatzeko edo baja emateko Cl@ve iraunkorrarekin lotuta dauden zerbitzu erabilgarriak azaltzen dira.
Zerbitzu honen bidez, aktibazio-kodea duten herritarrek pasahitza sortu eta erabiltzailea aktiba dezakete.
ConsultarPasahitza ahaztu edo blokeatuz gero, zerbitzu honen bidez berreskura dezakezu.
ConsultarZerbitzu honen bidez, erabiltzaile baten baja izapidetu daiteke.
Zerbitzu honetarako sarbidea gaituko da soilik pertsona fisiko gisa identifikatzen zarenean
Zerbitzu honen bidez, beste pasahitz bat sor daiteke, betiere, aurrekoa jakinez gero.
Zerbitzu honetarako sarbidea gaituko da soilik pertsona fisiko gisa identifikatzen zarenean