Valore esta página
Valore este contenido

Contenido principal

Fakturak aurkeztea Eskolako Aseguruarekin lan egiten duten osasun-arloko zentro edo profesionalek < Itzuli

Zerbitzu hau Eskola Aseguruarekin lan egiten duten osasun-arloko zentro edo profesionalentzako da soilik, eta honen bidez aukera izango dute INSSri bidali behar zaizkion, eta edozer gorabeheragatik FACE aplikazio bidez igorri ezin izan diren faktura originalak bidaltzeko. INSSri ordaindutako gastuak itzultzeko eskatu nahi duen ikasle batek, fakturak aurkez ditzake, modu digitalean igorleak sinatuta, Eskolako Aseguruko Fakturen zerbitzuan.

Izapide honi buruz

Norentzat da

Eskola Aseguruaren osasun-laguntzan lan egiten duten Klinikentzat edo osasun-arloko profesionalentzat.

Zer ahalbidetzen du

  • Dokumentazioa eranstea (faktura originala).

Zer behar da hori gauzatzeko

  • Eskatzen diren datuak betetzea (telefonoa, helbide elektronikoa, posta-kodea eta probintzia).
  • Faktura originala eranstea.

Kontuan izan beharrekoa

INSSri ordaindutako gastuak itzultzeko eskatu nahi duen ikasle batek, fakturak aurkez ditzake, modu digitalean igorleak sinatuta, hurrengo estekaren bidez: Eskola Aseguruko fakturak.

2022ko ekainaren 1etik aurrera ematen diren tratamenduetarako, Zentro laguntzaileak "Erantsitako agiriak" atalean dagoen Excel fitxategia erantsi beharko du, PDF formatuan eta behar bezala beteta.

Hurrengo pausoak

Izapidea burututakoan “jaso izanaren adierazpen” bat jasoko duzu PDF formatuan.

Ez baduzu baieztapen mezurik edo, behar denean, transmisioaren errore edo akats mezurik jasotzen, aurkezpena beste une batean edo beste bide batzuk erabiliz gauzatu beharko duzu.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

El acceso a este servicio estar� habilitado �nicamente cuando se identifique como persona f�sica o entidad

Obtener Acceso
Complementary Content
${loading}