Valore esta página
Valore este contenido

Contenido principal

Norbere konturako Itsasoko Erregimen Bereziko Langileen Alta < Itzuli

Zerbitzu honen bidez, aukera dago Itsasoko Langileen Erregimen Berezian alta eskatzeko norbere konturako langile edo autonomo bezala, Gizarte Segurantzaren Sistemaren barruan.

Izapide honi buruz

Norentzat da

Espainian bizi diren espainiar guztientzat eta Espainian bizi edo modu legalean dauden atzerritarrentzat, betiere Itsasoko Langileen Erregimen Berezian norbere konturako langile edo autonomo bezala zehaztutako baldintzak betetzen badituzte.

Zer ahalbidetzen du

Itsasoko Langileen Gizarte Segurantzako Erregimen Berezian alta eskatzea.
Eskaera baieztatzen bada, alta ebazpena PDF formatuan bidaliko da, inprimatu eta gorde ahal izateko.

Zer behar da hori gauzatzeko

Eskatzaileak pantailan agertzen diren datuak bete beharko ditu.
Derrigorrezkoa izango da banako langileak Gizarte Segurantzako Zenbaki baliagarria esleituta edukitzea.

Kontuan izan beharrekoa

Zerbitzu honen bidez alta izapidetzerakoan, kontuan hartu oraingoz ezingo dela  altaren dokumentazio osagarririk erantsi.

Alta eskatzeko zein dokumentazio eman behar den  zehatz-mehatz azalduko da kasu bakoitzerako “Alta-ereduak  betetzeko jarraibideak” izeneko dokumentuetan, norbere konturako langileak duen  jarduerari dagokion   kotizazio taldearen  arabera. Erantsitako dokumentazioa atalean, aipatu jarraibideak eta Laguntza-gidaliburua daude.

 Jarraibideetan zehazten diren dokumentuak emateko eta onura jakin batzuk jasotzeko ezarrita dauden baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, eskatzaileak, zerbitzu honen bidez alta izapidetu ostean, Beste idazki, eskaera eta jakinarazpenen aurkezpena (Itsasoko Gizarte Institutua) zerbitzua erabili beharko du (Herritarrak/ Itsasoko Erregimen Berezia  izeneko botoian dago) edo   Eskaerak erantzutea edo Gizarte Segurantzaren eskutik jasotako dokumentu bati buruzko dokumentazioa aurkeztea deritzona (Egoitza honetako Erregistro Elektronikoan   dago); bestela,   Itsasoko Gizarte Institutuaren tokiko edo probintziako Zuzendaritzara joan ahal izango da zuzenean.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

El acceso a este servicio estar� habilitado �nicamente cuando se identifique como persona f�sica

Obtener Acceso
Complementary Content
${loading}