Valore esta página
Valore este contenido

Contenido principal

Eskola Asegururako emandako prestazioak < Itzuli

Zerbitzu honekin, eskola aseguruaren prestazioak eska ditzakezu Erregistro Elektronikoaren bitartez, Eskolako istripuagatik, eskolaz kanpoko Gaixotasunagatik/Istripuagatik, Familiako Ezbehar batengatik eta Ehorzketa gastuengatik, ESOko 3. eta 4. mailako, Batxilergoko eta Unibertsitateko ikasleei dagokienez.

Izapide honi buruz

Norentzat da

28 urtetik beherako ikasleentzat, espainiarrak zein atzerritarrak, baldintza hauek betetzen badituzte: Espainian legez bizi; ikasketa zehatzetan ofizialki matrikulatuta egon;  matrikula egiteko unean, aseguruaren kuota ordaindu izana; gutxienez, urtebeteko gabe-aldia ziurtatu.

Zer ahalbidetzen du

  • Eskaera Erregistro Elektroniko bidez egitea.
  • Inprimakia deskargatu eta eranstea.
  • Dokumentazioa eranstea.

Zer behar da hori gauzatzeko

  • Dagokion eskaeraren/eskaeren  eredua/k   betetzea.
  • Ereduko argibideetan zehazten diren dokumentuen kopia erantsi.
  • Eskaera betetzea eta gordetzea ahalbidetzen  duen software bat edukitzea ondoren erantsi ahal izateko.

Kontuan izan beharrekoa

Eskola Aseguruaren osasun-ekintza babeslea beren gain hartzen duten Autonomia Erkidegoetan eragiten diren ikasleen gastuak osasun-laguntzari dagokionez, ez dira itzuliko, ez ikasleari ez Osasun Zentro edo osasun-profesionalei. Hauek dira Autonomia Erkidego horiek:

  • Gaztela-Mantxa
  • Extremadura
  • Aragoi
  • Balear Uharteak
  • Kantabria
  • Asturias
  • Kanariak
  • Euskadi

Eskola Aseguruarekin lan egiten duten Zentro Medikoen Zerrenda aurkituko duzu esteka honetan.

Erabiltzaile-izena + Pasahitza (Cl@ve iraunkorra) erabiliz sartzen bazara, segurtasun-maila handiagoa bermatze aldera, erregistroan zehar emandako mugikor-zenbakira kode bat bidaliko dizugu SMS bidez. Kode hori sartu beharko duzu erregistro elektronikoan jakinarazpena sinatu ahal izateko.

Izapidearen probintzia eskaera bidaltzen duzun tokiaren araberakoa izango da diru-laguntzaren kasuan. Osasun-prestazioak eskatzen badituzu, izapidearen probintzia osasun-laguntza eman den tokiaren araberakoa izango da, ikaslea zein probintziatan matrikulatuta dagoen edo familiaren bizilekua non dagoen kontuan hartu gabe.

Eskaera-eredua gehitzen ez denean bakarrik beteko da Oharrak atala.

Aldi baterako, konexio-saioa mugatu da, beraz, eskakizuna betetzen duzunean iraungiko balu, berriro hasi beharko duzu eta oraindik egin gabe dituzun jarduerak bukatu beharko dituzu.

Ordura arte prestazioa jasotzea galarazten zizun bateraezintasunik ez dagoela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu behar duzu.

Beste norbaiten izenean jarduten ari bazara, ordezkatzeko eredu normalizatua (dokumentu erantsien atalean atzitu dezakezu) edo legez baliozkoa den beste edozein dokumentu erantsi beharko duzu ordezkaritza hori modu fidagarrian erregistratzeko.

Erantsiko den dokumentazio guztiak ezingo du  10 Mb-eko tamaina gainditu.

Hurrengo pausoak

Izapidea burututakoan “jaso izanaren adierazpen” bat jasoko duzu PDF formatuan.

Ez baduzu baieztapen mezurik edo, behar denean, transmisioaren errore edo akats mezurik jasotzen, aurkezpena beste une batean edo beste bide batzuk erabiliz gauzatu beharko duzu.

INSSak eskaeraren ebazpena bidaliko dio etxera interesdunari.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

El acceso a este servicio estar� habilitado �nicamente cuando se identifique como persona f�sica o entidad

Obtener Acceso
Complementary Content