Valore esta página
Valore este contenido

Contenido principal

Requisitos de firma electrónica < Itzuli

Sinadura Autofirma aplikazioarekin

Laster, Gizarte Segurantzaren izapide elektroniko guztiak sinadura-sistemara egokitzen joango dira pixkanaka, Autofirma bezero aplikazioaren bidez. Aplikazio hori Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioak garatu du. 

Zure sistema eragilearekin bateragarria den Autofirma aplikazioaren bertsioa deskarga dezakezu esteka honetan:

Bateragarritasun-taula

Nabigatzaileen eta sistema eragileen eta Autofirmaren arteko bateragarritasun-taula

Windows sistemak: Microsoft Edge, Google Chrome eta Mozilla Firefox.
Mac/OS sistemak: Safari, Google Chrome eta Mozilla Firefox.

Internet Explorer-en kasuan, IE11 bertsioarekin bakarrik funtzionatzen du. Horregatik, beste nabigatzaile batzuk erabiltzea gomendatzen da.

Erantsitako dokumentazioa
Erantsitako dokumentazioa
dokumentuaren izena Argitalpen data
Manual de Firma con Autofirma (PDF, 1550 Kb) 17/03/2022

Sinadura Normalizatua

JNLP (Java Sareko Betearazpen Protokoloa) izeneko modulu bat bezeroan exekutatzean oinarritutako sinadura-sistema. Modulu hau sinadura prozesua hasten denean deskargatuko da eta Java Web Start programari lotuta exekutatuko da; beraz, Javaren makina birtuala sisteman instalatuta eduki behar da. Nabigatzaile ezagunenekin bateragarria da.

Bateragarritasun taula

Oharra: Firefoxek 64 biteko bertsioan baino ez du bateragarritasuna, baina, gainera, ziurtagiria sistema eragilearen ziurtagiri-biltegian instalatuta egotea eskatzen du; beraz, beste nabigatzaile batzuk erabiltzea gomendatzen da.

Sinadura EZ Normalizatua (1 mota)

1. oharra: Oraingoz, sinadura mota hau ez da bateragarria Java 9.xx bertsio berriarekin

2. oharra: Horrelako sinadura, oraingoz, ez da Firefox 56. edo bertsio berriagoekin bateragarria  64 bit-etako sistema eragileetan.

Bateragarritasun taula

Bateragarritasun taula Sinadura EZ Normalizaturako (1. Mota)

Atxikitako dokumentazioa atalean, Sinadura Ez normalizatuaren eskuliburua (1.mota) deskarga dezakezu.

Sinadura EZ Normalizatua, 2. mota


Bateragarritasun taula

Bateragarritasun taula Sinadura EZ Normalizaturako (2. Mota)

Nabigatzaile-motaren arabera:

  • Google Chrome edo Mozilla Firefox erabiliz gero:
    Aurrez, aplikazio hau instalatu beharko duzu: CryptoBrowser. Hemen duzu aplikazioa deskargatzeko  esteka eta instalatzeko eskuliburua.
  • Internet Explorer edo Safari erabiliz gero:
    Arestian azaldu dugun Sinadura Ez Normalizatua (1. Mota) sistema bidez sinatuko da. Kontsultatu zein baldintza eskatzen diren horrelako sinadurak konfiguratzeko.

Cl@ve sinadura

Oharra: Honelako sinaduretarako ez da behar inolako baldintza teknikorik.

Bateragarritasun taula

Bateragarritasun taula Cl@ave Sinadurarako

Gizarte Segurantza bere aplikazioak eguneratzeko prozesuan ari da Autofirma sinadura sistema bakar gisa erabiltzeko. Oraingoz eta prozesu hau amaitu bitartean, sinadura elektronikoko hainbat sistema daude: 

  • Aplikazio normalizatuak: Dagoeneko Autofirma erabiltzen uzten duten aplikazioak daude. Eguneratu gabeko aplikazioak, Java Sareko Betearazpen Protokoloaren (JNLP) sisteman oinarritua edo Cl@ve iraunkorraren sistemako hodeiko sinadura mota erabiltzen dutenak.
  • Normalizatu gabeko aplikazioak. Java applet-etan oinarritutako sinadura-sistemari eusten diotenak edo CriptoBrowser bezalako nabigatzaileetarako sinadura-luzapenak erabiltzen dituztenak.
Complementary Content
${loading}