Valore esta página
Valore este contenido

Contenido principal

Ziurtagiri elektronikoak

Baldintzak sarbide-motaren arabera

Kasu guztietan, Egoitzan sartzeko, erabiltzaileak dituen ezarpenak baldintza orokorretan adierazitako ezarpenetara egokitu behar dira.

Ziurtagiri Digitala

Nahitaezkoa izango da onartutako ziurtagirien zerrendan ageri den ziurtagiri digitala izatea.  Ziurtagiria Gizarte Segurantzako bulego batean eskuratu ez bada, ziurtagiri digitalean agertzen diren identifikazio-datuak Gizarte Segurantzak dituenekin bat etorri beharko dira.

Badira Erregistro elektroniko bidez izapidetu ahal diren zenbait prozedura. Horretarako, nahitaezkoa da DNI Elektronikoa edo onartutako ziurtagirien zerrendan ageri den bestelako ziurtagiri digitala izatea, eta arakatzailea behar bezala konfiguratuta izatea, sinadura elektronikoko eginbideak erabiltzeko.

Erregistro Elektronikoari esker, elektronikoki aurkez daitezke testu idatziak, eskaerak eta jakinarazpenak, dokumentu honi erantsitako ebazpenean zehazten diren izapide eta prozedurei lotuta. Legez onartutako prozedurekin lotuta ez dagoen informazioa aurkezteak ez du eraginik izango eta ez burutu bezala ikusiko da.
Erregistro Elektronikoko zerbitzuak erabiltzeko behin izapidea eginda, erabiltzaileari "jaso-agiria" (Zip) bidaliko zaio, eskaeraren frogagiriarekin (pdf formatuan) eta transakzioa zuzen egin dela bermatzen duen zerbitzariaren sinadurarekin batera. Baieztapen-mezua jasotzen ez baduzu, edo transmisioan akats edo hutsuneren bat izan dela adierazten duen mezu bat jasotzen baduzu, beste une batean edo beste baliabide batzuk erabiliz aurkeztu beharko duzu.

SMS Bidez

Sartzeko, nahitaezkoa da aurretik Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrari telefono mugikorreko zenbaki bat jakinarazi izana, harremanetan jarri ahal izateko. Horretarako, Telefonoa eta helbide elektronikoa jakinaraztea zerbitzua erabil dezakezu, edo Gizarte Segurantzaren Administrazio batera zuzen zaitezke.

Behin sartuta, pantaila bat bistaratuko da, identifikazio-datuak betetzeko. Identifikatzeko inprimakian eskatzen zaizkizun datuak bat etorri beharko dute Gizarte Segurantzaren Datu-basean ageri direnekin. Daturen bat ez badator bat, informazio mezu bat agertuko da egoera horren berris emateko. Jarraian, SMS mezu bat jasoko duzu telefono mugikorrean pasahitz batekin, denbora-tarte labur baterako soilik balio duena. Hura idatzi beharko duzu eskatutako zerbitzua erabili ahal izateko. Informazio gehiago nahi baduzu, jarraian ageri den eskuliburua kontsulta dezakezu.

Complementary Content
${loading}