Valore esta página
Valore este contenido

Contenido principal

Kontsultatu Erregistro Elektronikoaren bidez Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari edo Itsasoko Gizarte Institutuari aurkeztutako eskaerak < Itzuli

Zerbitzu honen bidez, Erregistro elektronikoaren bidez Gizarte Segurantzaren erakundeetan aurkeztutako eskaerak kontsulta daitezke.

Izapide honi buruz

Norentzat da

Erregistro elektroniko bidez Gizarte Segurantzaren erakundeei aurkeztutako izapideen dokumentazioa eta eskaerak kontsulatu nahi dituen pertsona orori.

Zer ahalbidetzen du

  • Gizarte Segurantzako erakundeetan Erregistro Elektronikoaren bidez aurkeztutako eskaerak berehala ikusi eta kontsultatzea.
  • Aurkeztutako dokumentazioa ikusi eta deskargatzea.
  • Erregistro aldi/zk bat eta/edo eskaera mota bat hautatzea.

Kontuan izan beharrekoa

Cl@ve-ra Cl@ve iraunkorra erabiliz sartzen bazara, zerbitzu honen segurtasun-maila handiagoa bermatze aldera, erregistroan zehar emandako mugikor-zenbakira SMS bidez bidalitako kode batekin osatuko da sarbidearen baliozkotze-prozedura. Kode hau sartu beharko duzu zerbitzura sartu ahal izateko.

Gizarte Segurantzaren Estatu Idazkaritzaren eta Pentsioen eskumenekoak diren izapideetatik Erregistro elektronikoan zein egin daitezkeen jakiteko, kontsultatu Indarreko ebazpenaren eranskina.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Zerbitzu honetarako sarbidea gaituko da soilik pertsona fisiko edo entitate gisa identifikatzen zarenean

Complementary Content
${loading}