Valore esta página
Valore este contenido

Contenido principal

Jaiotzagatiko eta Adingabeen Zaintzagatiko Prestazioa (REM) < Itzuli

Zerbitzu honek Jaiotzagatiko eta Adingabeen Zaintzagatiko prestazioa eskatzea ahalbidetzen du Erregistro elektronikoaren bitartez, jaiotza, adopzio, aldi baterako edota era iraunkorreko adopzio edo harreraren xedearekin zaintzagatiko atsedenaldia izateko.

Izapide honi buruz

Norentzat

Itsasoko Langileen Erregimen Bereziko langileentzat, baldin eta seme-alaba baten jaiotzagatik, adopzioagatik edo legez ezarritako harreragatik Jaiotzagatiko eta Adingabeen Zaintzagatiko prestazioa eskatu nahi badu atsedenaldiaz gozatzeko.

Zer egitea ahalbidetzen du

  • Eskaera bat  aurkeztea Erregistro Elektronikoaren bidez.
  • Eskaera eredu bat deskargatzea eta eranstea.
  • Dokumentazioa  eranstea.

Zer behar da hori gauzatzeko

  • Eskaera-eredua bete eta erantsi.
  • Ereduko argibideetan zehazten diren dokumentuen kopia erantsi.
  • Eskaera betetzea eta gordetzea ahalbidetzen duen software bat eduki, ondoren erantsi ahal izateko.

Kontuan izan beharrekoa

Erabiltzaile-izena + Pasahitza (Cl@ve iraunkorra) erabiliz sartzen bazara, segurtasun-maila handiagoa bermatze aldera, erregistroan zehar emandako mugikor-zenbakira kode bat bidaliko dizugu SMS bidez. Kode hori sartu beharko duzu erregistro elektronikoan jakinarazpena sinatu ahal izateko.

Beste norbaiten izenean jarduten ari bazara, ordezkatzeko eredu normalizatua (dokumentu erantsien atalean atzitu dezakezu) edo legez baliozkoa den beste edozein dokumentu erantsi beharko duzu ordezkaritza hori modu fidagarrian erregistratzeko.

Erantsiko den dokumentazioak ezin du guztira 10 Mb baino gehiago izan.

Gogoratu konexioak denbora-muga duela, hortaz, eskaera bukatu aurretik muga gaindituz gero, berriz abiarazi beharko duzu, eta egiteko dagoena bete.

Hurrengo pausoak

Izapidea burututakoan “jaso izanaren adierazpen” bat jasoko duzu PDF formatuan.

Ez baduzu baieztapen mezurik edo, behar denean, transmisioaren errore edo akats mezurik jasotzen, aurkezpena beste une batean edo beste bide batzuk erabiliz gauzatu beharko duzu.

Itsasoko Gizarte Institutuak eskaeraren ebazpena bidaliko dio interesdunari

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

El acceso a este servicio estar� habilitado �nicamente cuando se identifique como persona f�sica o entidad

Obtener Acceso
Complementary Content
${loading}