Cookie-ei buruzko informazio garrantzitsua
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.
¿Seguro que quieres cerrar la sesión?
Va a abandonar el portal. Si se ha identificado con certificado le recomendamos que cierre su navegador
Zerbitzu honek aukera ematen dio enpresari bere kargura duen enplegu-erregulazioko espedienteko hitzarmen berezian baja eskatzeko, erregistro elektroniko bidez, inprimaki elektronikoa betez (TA.0040-ERE ereduaren ordezkoa). Era berean, zerbitzu honek aukera ematen dio langileari bere kargura duen enplegu-erregulazioko espedienteko hitzarmen berezian baja eskatzeko, Erregistro elektroniko bidez, inprimaki elektronikoa betez (TA.0040-ERE ereduaren ordezkoa), baldin eta kaleratze kolektiboaren prozedura 2019ko apirilaren 9aren ondoren onartu bada. Gainera, zerbitzu honen bidez, enpresak zein langileak uko egin diezaiokete sinatutako enplegu-erregulazioko espedienteko hitzarmen bereziaren kotizazio-oinarriaren borondatezko igoerari (Klausula Gehigarria enpresaren edo langilearen kontura).
Inprimaki elektroniko hau beteko da, orain arte PDF formatuan bete diren TA.0040-ERE eta TA.0040-ERE C.A. ereduaren ordez.
Cl@ve-ra Cl@ve iraunkorra erabiliz sartzen bazara, zerbitzu honen segurtasun-maila handiagoa bermatze aldera, erregistroan zehar emandako mugikor-zenbakira SMS bidez bidalitako kode batekin osatuko da sarbidearen baliozkotze-prozedura. Kode hau sartu beharko duzu zerbitzura sartu ahal izateko. Erregistro elektronikoan jakinarazpena sinatzeko, kode bat bidaliko da SMS bidez.
Erantsi beharreko dokumentazioaren guztizko tamaina ez da 10 Mb baino handiagoa izango.
Izapidea burututakoan “jaso izanaren adierazpen” bat jasoko duzu PDF formatuan.
Berrespen-mezua jasotzen ez badu, edo, hala badagokio, igorpenaren errore- edo urritasun-mezua jasotzen badu, aurkezpena beste une batean egin beharko da, edo beste bitarteko batzuk erabili.
Oro har, eskabidearen ebazpena postaz jakinaraziko da, jaso izanaren adierazpenarekin.
Aurkeztutako eskaerak kontsultatzeko, sartu zerbitzu honetan:
Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.
Zerbitzu honetarako sarbidea gaituko da soilik pertsona fisiko edo entitate gisa identifikatzen zarenean
| dokumentuaren izena | Argitalpen data |
|---|---|
| Hauen eskaera: 55 urte edo gehiagoko langileak dituzten enplegu erregulazio espedienteen menpe dauden enpresari eta langileen hitzarmen bereziaren alta / baja / berrekitea / datuen aldaketa. (PDF, 559 Kb) | 29/12/2015 |