Valore esta página
Valore este contenido

Contenido principal

Gizarte Segurantzarekin egunean egotearen ziurtagiriak eta zorren txostenak < Itzuli

Zerbitzu honen bidez, Gizarte Segurantzarekin egunean dagoen ala ez egiaztatzen duen ziurtagiria lor daiteke, bai eta, egunean ez badago, zorraren zenbateko osoa jasotzen duten txostenak eta, gainera, Gizarte Segurantzarekin eguneratutzat jotzea eragozten duten zor-agirien zerrenda ere.

Izapide honi buruz

Norentzat da?

Gizarte Segurantzarekin egunean egotearen ziurtagiria edo bere zorrari buruzko txostena, ziurtagirien ondorioetarako, lortu nahi duen pertsona fisiko edo juridiko oro; eta, kasu jakin batzuetan, harreman juridikoa duten beste batzuekin eguneratuta egotearen ziurtagiriak lortu nahi dituztenak.

Zer ahalbidetzen du?

  • Eskatzaileak edo beste pertsona fisiko edo juridiko batek, hura eskatzeko baimena duenak, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eguneratuak dituela egiaztatzen duen ziurtagiria berehala edo geroago lortzea (aurrez ezarritako denbora igaro eta ezin izan bada sortu). Ziurtagiri generikoa lor daiteke helburu zehatzik gabe, edo helburu hauetako bat lortzeko: diru-laguntzak edo beste edozein laguntza mota; Sektore Publikoko erakundeekin kontratazioa gauzatzeko edo lizitazio-prozesuetan parte hartzeko; eta Langileen Estatutuko 42. artikuluan erregulatutako egoerarako.

  • Berehala edo geroago, zorraren zenbateko osoa jasotzen duen txostena (“Zor osoaren txostena”) eta/edo Gizarte Segurantzarekin egunean egotearen ziurtagiriak egiteko kontuan hartzen diren interesdunaren zor-agiri guztiak zerrendatzen dituen txostena lortzea.

  • Ziurtagiria eta txostena pdf formatuan gorde eta inprimatu ahal izango dira.

Kontuan hartu beharrekoak

Eskuratutako dokumentuaren behealdean, Egiaztatzeko Kode Elektronikoa (CEA) ageri da. Horrekin, ziurtagiriaren benetakotasuna egiazta daiteke Dokumentuaren Osotasuna Egiaztatzeko Zerbitzuaren bidez.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

El acceso a este servicio estar� habilitado �nicamente cuando se identifique como persona f�sica o entidad

Obtener Acceso
Complementary Content
${loading}