Valore esta página
Valore este contenido

Contenido principal

Sartutako kuoten txostena posta arrunta bidez < Itzuli

Zerbitzu honen bitartez, kotizazio-oinarriak eta 1999. urtetik Erregimenetan edota Sistema Berezietan sartutako kuotak biltzen dituen txostena eska dezakezu, eta posta arrunta bidez jasoko duzu.

Izapide honi buruz

Norentzat:

Erregimen Berezietako eta Sistema Berezietako Langileentzat, zeinetan langileak diren dirua sartzearen arduradunak.

Zer ahalbidetzen du:

Eskaera-inprimakia bete ahal izango duzu; honela, inprimakia posta arrunta bidez bidaliko zaizu Gizarte Segurantzaren datu-basean agertzen den helbidera. 

Kontuan hartzekoak

Inprimakian emandako datu guztiek bat egin behar dute Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiko datu-basean dauden datuekin. Bat ez badatoz, ez da txostena bidaliko.

Txostenaren edukia:

  • Identifikazio datuak: langilearen Gizarte Segurantzako zenbakia eta identifikazio-dokumentua (NAN, pasaportea, NIE).
  • Kotizazio-aldia: kotizazio-oinarriak eta ordaindutako kuotak zein ekitaldiko hilabeteri eta urteri dagozkien.
  • Kotizazio-oinarriak eta kuotak zein Gizarte Segurantzako Erregimeni dagozkion:
    • Gizarte Segurantzako Norbere Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Erregimen Berezia, nekazaritza-jarduera duten langile autonomoentzako Sistema Berezia barne.
    • Nekazaritzako Erregimen Berezia norbere konturako langileei dagokienez –2007ko abenduaren 31ra arte– eta besteren konturako langileei dagokienez, jarduera-ezeko aldietan edo nekazaritza-erroldan sartutako aldietan –2011ko abenduaren 31ra arte–.
    • Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorreko nekazaritzako besteren konturako langileentzako sistema berezian sartutako langileak, 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera, jarduera-ezeko aldiengatik.
    • Itsasoko Erregimen Berezia norbere konturako langileei dagokienez.
    • Etxeko Langileen Erregimen Berezia, 2012ko ekainaren 30era arte. 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera, Erregimen Orokorreko Etxeko Langileen Sistema Berezia.
    • Hitzarmen berezien harpidedunek sartutako edozein erregimenen kotizazio-oinarriak eta kuotak sartzen dira.
  • Likidazio-aldi bakoitzean zein kotizazio-oinarrirekin kotizatu den.
  • Sartutako kuotak, likidazio-aldi bakoitzari dagozkionez.
  • Likidazio-aldi bakoitzari dagokionez ordaindutako errekargua eta/edo interesak, hala badagokio.

Hurrengo urratsak

  • Inprimakia bete ondoren, erreferentzia-zenbaki bat emango zaizu, eskaeraren egoera kontsultatzeko balio duena.
  • Egindako eskaeraren egoerari buruzko informazioa posta elektroniko bidez jasoko da.
  • Informatzeko posta elektronikoa jaso eta 24 orduren buruan, Txosten-eskaeraren egoeraren kontsulta zerbitzura sartu ahalko da.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Complementary Content
${loading}