Cookie-ei buruzko informazio garrantzitsua
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.
¿Seguro que quieres cerrar la sesión?
Va a abandonar el portal. Si se ha identificado con certificado le recomendamos que cierre su navegador
Gizarte Segurantzarekin internet bidez harremanak izan behar edo nahi dituzten herritar eta enpresei.
Hiritarrek eta enpresek Internet bidez Gizarte Segurantzarekiko izapideak egin ahal izateko helbide elektronikoa da; betiere, horien titulartasuna, kudeaketa eta administrazioa erabat Gizarte Segurantzari dagokionean, administrazio organo edo erakundeak bere eskumenen baitan diharduela.
Profilaren arabera, (herritarra, enpresa) eta Gizarte Segurantzako afiliazio erregimenaren arabera, aukera izango da dokumentuak aurkezteko Erregistro Elektronikoan, Jakinarazpen Telematikoak jasotzeko, Ziurtagiri digitalak lortzeko eta lehen aurrez aurre egin behar ziren hainbat zerbitzu erabiltzeko.
Herritarraren/enpresaren eta Egoitzaren arteko komunikazioa segurua da. Informazio guztia zifratuta bidaltzen da, eta Ziurtagiri elektronikoek bi aldeen nortasuna bermatzen dute. Internet bidez bidaltzen diren datu pertsonalak zifratuta daude, eta Gizarte Segurantzaren sistemetan gordetzen direnean, beharrezko baliabide guztiak erabiltzen dira datuok babesteko, Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoarekin eta haren garapen araudiarekin bat eginik.
Eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan Egoitzara sartu eta izapideak gauzatzeko aukera izango duzu. Garrantzitsua da, epeak aintzat hartu beharreko izapideen kasuan, egun baliogabeetan egindakoak hurrengo lehen egun baliodunean egindakotzat ulertuko direla.
*Litekeena da egoitzaren zenbait zerbitzu ez erabilgarri egotea ordu jakin batzuetan, mantenu teknikoa dela medio.
Dokumentazioa aurkeztea eskatzen duen edozein izapideren epeak zenbatzeko, Egoitzaren data eta ordu ofiziala izango da legezko balioa izango duena eta ez hura egiteko erabiltzen den ekipamenduarena. Ondorio horietarako, izapidearen amaierakoa izango da kontuan, herritarrak eskaera edota dokumentuak sinatu eta dagokion frogagiria jasotzen duenean.
"Data eta Ordu ofiziala" atalera sar zaitezke Egoitza Elektronikoaren orrialde nagusiko azpiko menutik.
Bai, Egoitza Elektronikoaren bitartez egindako izapideek eta aurrez aurre egindakoek balio bera dute.
Nabigatzailera gehitu daiteke Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoko RSS Nobedadeak iturria. (Izena emateko, sakatu "Iturrian izena eman" botoia). RSS sistemari (Rich Site Summary / Really Simple Syndication) esker, Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan argitaratutako informazioa jasoko duzu, erraz eta doan.
Gizarte Segurantzaren Eskaeren Erregistro Elektronikoa indarreko ebazpenaren I. eranskinean xehatzen diren izapide eta prozedurekin loturiko eskaerak aurkezteko baino ez dago erabilgarri, baldin eta eskaerok Gizarte Segurantza osatzen duten erakundeei zuzenduta badaude.
Eskaerak elektronikoki aurkezteko aukera ematen duten izapide guztiak “Herritarrak” eta “Enpresak” ataletan daude kokaturik, horietako bakoitzean dauden kategoria ezberdinen barruan. Logo bereizgarri batekin nabarmentzen dira.
Deskribapenak, halaber, aurkezpena egiteko beharrezko informazioa dakar. Araudia eta Legedia / Erregistro Elektronikoari dagokion Araudia atalean argitaratutako Ebazpenaren Eranskinean topatuko duzu Erregistro Elektronikoaren bitartez aurkez daitezkeen izapideen zerrenda.
Kotizazio erregimenaren arabera, bi zerbitzu eskaintzen dizkizugu epe jakin batean ordaindu dituzun kotizazio-oinarriak/kuotak zehazten dituen txostena lortu ahal izateko.
Ziurtagiri digitalik gabe sartzen baldin bazara, eskaera-inprimaki bat bete ahalko duzu. Modu horretan, txostena posta helbidez bidaliko zaizu Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiko oinarrian agertzen den helbidera.
Sinadura elektronikoa elkarren artean elektronikoki gordetako datu multzoa da, eta sinatzailea identifikatzeko balio du. Karaktere multzo bat da, algoritmo matematiko batez sortua, eta kode pribatua eta sinatu nahi den testuaren aztarna digitala aldagai gisa erabilita sortzen da, sinatzailearen nortasuna eta mezuaren osotasuna ziurtatzeko.
Sinadura eta ziurtagiriak egiaztatzeko zerbitzuak Gizarte Segurantzak sinatzen dituen PDF ezberdinak baliozkotu ditzake, TRACI@ss zerbitzuaren bitartez, Gizarte Segurantzako Jakinarazpen Telematikoen bidez (NOTESS) edo PDF sinadura igortzen duen beste edozein bide erabiliz, betiere, PDFSignature estandarraren araberako sinadurak baldin badira. Gainera, beste dokumentu batzuk baliozkotu ditzake formatu bitarrean eta XML formatuan, betiere, CAdES estandarrak betetzen baldin badira.
Oraingoz, Gizarte Segurantzaren betebeharrak eguneratuta izatearen ziurtagiria bakarrik.
CEA Egiazkotasun Kode Elektronikoa da, eta Gizarte Segurantzak igorritako dokumentuen egiazkotasuna ziurtatzeko balio du. Dokumentuen egiazkotasuna ziurtatzeko, Dokumentuen osotasuna egiaztatzeko zerbitzua erabili daiteke. Horretarako, Dokumentuaren Egiaztatze Kodea, CEA kodea sortu zen data eta haren gainontzeko taldeak txertatu beharko dira, ziurtagiri digitalik izan beharrik gabe.
Zerbitzu horietan sartu ahal izateko ezinbestekoa da aldez aurretik Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiari jakinarazpenetarako telefono mugikorraren zenbaki bat eman izana. Horretarako, Telefonoa eta helbide elektronikoa jakinaraztea zerbitzua erabil dezakezu edo Gizarte Segurantzaren Administrazio. batera zuzen zaitezke.
Horrez gain, baimentzeko inprimakian eskatzen diren datuak Gizarte Segurantzaren Datu Basean daudenekin bat etorri behar dira, eta gainerako baldintza teknikoak bete.
Eskaera egiten duzunean erreferentzia-zenbaki bat sortzen da, txostenaren egoera zein den jakiteko gorde egin behar duzuna. Txosten hori "Txostenen eskaeren egoera kontsultatzea" atalean sartuz kontsulta dezakezu, zure identifikazio-datuak eta erreferentzia-zenbakia adieraziz.
Zerbitzu honekin lan-bizitzaren bidalketa burutu den ala ez adieraziko da. Bidalketa ez egitearen arrazoia da eskaeran helarazitako helbidea ez datorrela bat Gizarte Segurantzako datu-baseetan dagoenarekin (segurtasun-arrazoiak direla medio, bidalketa ez da egiten). Hori konpontzeko administrazio batera bertaratu eta helbidearen datuak eguneratu beharko dituzu.
Gainera, txosten hau eskaera egiten den une berean eskuratu, inprimatu edota kontsulta dezakezu. Horretarako, ziurtagiri digitala erabiliz, SMS bidez sartu beharko zara, aldez aurretik Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiari zure telefono mugikorraren zenbakia eman badiozu edo Erabiltzaile/pasahitza- Cl@ve iraunkorra bidez sartu beharko zara, erabiltzailea aktibatuta eta pasahitza sortuta baldin badituzu. Horretarako, Aktibazio Kode bat izan beharko duzu, eremu nazionaleko Gizarte Segurantzaren bulego batera bertaratuta eskuratzen dena.
Egoitza Elektronikoan langile autonomoen Erregimen Berezian alta edo baja emateko zein datuak aldatzeko eskaerak egin daitezke.
Behin izapidea eginda, erabiltzaileak erregistro-zenbaki bat eta data bat eskuratuko ditu pantailan, eta atxikitako dokumentazio bat. Dokumentazio hori PDF bat izango da, eskaeraren frogagiriarekin eta transakzioa behar bezala egin dela bermatzen duen zerbitzariaren sinadurarekin. Mezu hori posta elektronikoz ere bidaliko zaizu emandako helbidera. Berrespen mezua jasotzen ez baduzu edo errore bat gertatu dela dioen mezu bat jasotzen baduzu, izapidea beste momentu batean edo bestelako baliabideak erabilita egin beharko duzu.
Bai, bi izapide beharko dira.
Erantsi beharreko dokumentuak eta prozedura zerbitzuen atalean ikusi ahalko duzu. Inprimakiak bete eta erantsi egin behar dira. Inprimakiaren PDF fitxategia gordetzean gerta daitezkeen arazoak atal honetako "Galdera Teknikoetan" kontsultatzea gomendatzen da.
2016ko irailaren 17tik aurrera, Egoitzako zerbitzuak SILCON ziurtagiriaren bidez atzitzeko aukera kenduko da. Egoitzako zerbitzuak atzitzeko, aukeran dauden beste moduak erabili ahalko dira. Ziurtagiri digitalei buruzko informazioa kontsulta dezakezu Gizarte Segurantzak emandako edo Erakunde Ziurtagiri-Emaile batek emandako eta Gizarte Segurantzak onartutako ziurtagiriak zeintzuk diren jakiteko, baita Onartutako ziurtagirien zerrenda ikusi ere.
RED sistemaren erabiltzailea bazara, kontsultatu Wegunean dagoen informazioa.
Konfigurazioa eta baldintza teknikoak zerbitzuaren araberakoak dira, eta desberdinak izango dira ziurtagiri digitala izan edo ez, baita zerbitzuetara sartzeko erabiltzen duzun plataforma teknologikoaren arabera ere. Informazio zehatza lortu dezakezu Baldintza Teknikoen atalean.
Hurrengo galderetan irakurri ditzakezu Egoitza erabiltzeko behar diren elementuak konfiguratzeko jarraitu behar dituzun urratsak.
Ordenagailuan instalatuta duzun sistema eragilea edo Java bertsioak zeintzuk diren ez badakizu, Sinadura elektronikoa erabiltzeko nabigatzaileen konfigurazioaren gidaliburura jo dezakezu. ”ORDENAGAILUAN INSTALATUTAKO SISTEMA ERAGILEA EZAGUTU” eta “ORDENAGAILUAN INSTALATUTAKO JAVA BERTSIOA EZAGUTU” ataletan.
Arazo honen konponbidea hemen ikus dezakezu: Sinadura elektronikoa erabiltzeko nabigatzaileen konfigurazioaren gidaliburua, Mozilla Firefox-entzako ”Webgune honetaz fidatu” atalean.
Ziurtagiriak nabigatzaileen saioan gordeta gelditzen dira aplikazioetatik irteterakoan, beraz, saioaren datuak ezabatu eta beste ziurtagiri batekin sartu ahal izateko, nabigatzailearen leiho guztiak itxi eta berriro ireki beharko dituzu.
Sinaduraren prozesura sartzeko behar bezala konfiguratutako Java ingurune bakar bat instalatzea beharrezkoa da. Egiaztatu, gainera, ingurune bat baino gehiago instalatuta ez daudela, izan ere, bertsio desberdinen artean arazoak egon daitezke eta baliteke aplikazioak horregatik ez funtzionatzea. Kontsultatu baldintza teknikoen atala.
Sinatzerako orduan arazoak badituzu, lehenik eta behin softwarearen baldintza teknikoak betetzen dituzula ziurtatu beharko duzu. Ondoren, ikus ezazu Sinadura elektronikoa erabiltzeko nabigatzaileen konfigurazioaren gidaliburua, hemen, beharrezkoa den konfigurazioa eta sinadura arazo ohikoenak azaltzen dira.
Google Chrome-n, honen 45. bertsiotik aurrera, 2015eko irailaren 1ean atera zena, ezin da Java osagarria gaitu. Beraz, Java behar duten Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektrikoko web zerbitzuak nabigatzaile horrekin ezin izango dira erabili.
Google Chrome-ren 42, 43 edo 44 bertsioa erabiltzen ari bazara, Java funtzioa gaitu beharko duzu Java beharrezkoa duten Gizarte Segurantzaren zerbitzuak erabili ahal izateko. Dokumentu hau jarrai dezakezu horretatako: Java gaitzea Google Chrome-ren 42, 43 eta 44 bertsioetan.
Horren arrazoia NANe-ren kontrolatzaileak behar bezala instalatuta ez izatea izan daiteke. Hori gertatuz gero, joan www.dnielectronico.es webgunera eta jarraitu instalazioari buruzko argibideak.
Erabiltzailearen Ziurtagiria dokumentu digitala da eta, besteak beste, subjektu edo erakunde bat identifikatzeko datuak biltzen ditu. Hala, Ziurtagiri digitalari esker, Interneten norbere burua identifikatzea eta beste pertsonekin informazioa trukatzea posible da, informazio hori erabiltzaileak eta hartzaileak bakarrik ikusiko dutela jakinda.
Eskatzaile motaren arabera, bi mota daude:
Igorlearen arabera:
Erakunde Ziurtatzailea (AC; ingelesez CA) jakinarazpen baten igorlea eta hartzailearen konfiantzazko erakundea da. Bi aldeek 'hirugarren alde fidagarri' horrengan ipintzen duten konfiantzari esker, Erakunde Ziurtatzaileak sinatutako dokumentuez ere fidatzen dira bi alde horiek, bereziki bi aldeak identifikatzen dituzten ziurtagiriei esker.
Pertsona fisiko bati igorritako ziurtagiria da (erabiltzaile ziurtagiria izenaz ere ezaguna), eta sinatzaileari nortasun datu batzuk eta sinadura bat esleitzen dizkio. Pertsona fisikoaren kodeak izenpetu, sinatu, eskatu eta babesten ditu.
Erakunde juridiko bati igorritako ziurtagiri digitala da. Pertsona juridiko horrek administrazio publikoarekin edo bere ohiko esparruan ondasunak edo zerbitzuak kontratatzerakoan sortzen diren harremanetan erabili ahalko da.
Erroko ziurtagiria Erakunde Ziurtatzaileak bere buruarentzako igortzen duen ziurtagiria da. Ziurtagiri horretan agertzen da Erakunde Ziurtatzailearen kode publikoa; hortaz, erakunde horrek igorritako ziurtagiri ororen benetakotasuna egiaztatzeko beharrezkoa da. Konfiantza katearen jatorrian dagoen ziurtagiria da.
Gizarte Segurantzaren erakunde ziurtatzailearen erroko ziurtagiria da, eta egoitza erabili nahi duen edozein pertsona edo erakunderen nabigatzaile/javan instalatu behar da (ez da beharrezkoa zerbitzu guztietan).
Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalaren erakunde ziurtatzailearen erroko ziurtagiria nabigatzaileetan aurretik instalatuta egon ohi da. Hala ez bada, egoitza erabili nahi duen edozein pertsona edo erakunderen nabigatzaile/javan instalatu behar da. (Ez da beharrezkoa zerbitzu guztietan, baina oharrak saihesteko aholkatzen dugu).
Indarraldia ziurtagiri motaren eta erakunde ziurtatzailearen araberakoa da. Kontsultatu erakunde ziurtatzailea edo ziurtagiriaren iraungitze-data; nabigatzaileko ziurtagiri biltegian kontsultatu ditzakezu datu horiek.
Erakunde ziurtatzailearen araberakoa da hori.
Onartutako ziurtagirien zerrendan kontsultatu ditzakezu.
Ez. Pertsona Juridikoaren edo Erakundearen Ziurtagiriekin zerbitzu batzuk bakarrik erabili daitezke.
Gaur egun Pertsona Juridikoaren ziurtagiriarekin erabili daitezken zerbitzuak Pertsona juridiko edo ordezkariaren ziurtagiria izanez gero eskura daitezkeen zerbitzuen zerrendan kontsultatu daitezke.
Bai. Ziurtagirien biltegian hainbat ziurtagiri pertsonal gorde ditzakezu. Izapideak egiterakoan ziurtagiri zuzena erabiltzen duzula egiaztatu behar duzu, hala ere, zeure burua identifikatzerakoan eta sinatzerakoan.
ziurtagiria igortzen duen erakundearen arabera, izapideak ezberdinak izango dira; erakunde bakoitzaren webguneetan aurkituko duzu informazio gehiago. Probintzia guztietan lor daitezke FNMT-RCM ziurtagiriak edo DNIe, Egoitzaren izapideak egiteko baliagarriak izango direnak.
Ziurtagiria lortzeko gida bat irakurri dezakezu esteka honetan.
IZENPE webgunean kontsultatu dezakezu non lortu dezakezun ziurtagiria.
Gizarte Segurantzaren erregistro bulegoen zerrenda kontsultatu dezakezu, pertsona fisikoentzako bakarrik.
Ziurtagiri digitalarekin sar zaitezkeen zerbitzuetan. DNI elektronikoa ondo instalatzeko eta erabiltzeko, badago baldintzak azaltzen dituen eta beharrezko driver-ak erabilgarri jartzen dituen web orri bat: http://www.dnielectronico.es/
Ziurtagiria Gizarte Segurantzak onartuta dagoela, iraungita edo baliogabetuta ez dagoela eta bertako datuak Gizarte Segurantzaren datu-baseko identifikazio datuekin eta izen-abizenekin bat datozela egiaztatu behar da.
Kontsultatu baldintza teknikoen atala; bertan, nabigatzaile desberdinentzako konfigurazio egokia dago zehaztuta.
Ziurtagiri digitala bi eratara babes daiteke. Batetik, ziurtagiria txartel kriptografiko batean edo gailu seguru batean gordeta (DNI elektronikoaren ziurtagiria halako batean gordeta egongo da). Beste aukera ziurtagiria nabigatzailean gordetzea da, pasahitz baten bidez babestuta (instalatzean adierazi beharko da pasahitza).
Bai, ziurtagiria txartel kriptografiko batean gordeta baduzu, txartela beste ordenagailuan sartu besterik ez duzu egin behar. Ziurtagiria nabigatzailean gordeta edukiz gero, ziurtagiria fitxategi batera esportatu behar da eta, ondoren, beste ordenagailuaren nabigatzailean inportatu.
Ziurtagiria deskargatzeko prozesua ziurtagiria ematen duen erakundearen araberakoa da, eta horren arabera alda daiteke. Google Chrome erabiliz gero (Windows-en), ziurtagiria deskargatzeko prozesua Internet Explorer nabigatzailekoaren berdina da, ziurtagiriak leku berean baitaude. Kontsultatu ziurtagiri digitalak deskargatzeko argibideak ziurtagiria ematen duen erakundearen web orrian.
Hauek dira nabigatzaile desberdinetan eman beharreko pausoak.
INTERNET EXPLOREREN INSTALATUTAKO ZIURTAGIRIAK ESPORTATU
DNIe-ren ziurtagiriak ezin dira fitxategira esportatu. Segurtasun arrazoiengatik, euskarri fisikoa erabili behar da (DNIe txartela).
PDF formularioak inprimatzeko prestatuta daude. PDF (Adobe Reader) fitxategiak bistaratzeko doako bertsioak ez du formularioak gordetzen uzten. Ezaugarri hau Adobe Acrobat Pro bertsio profesionalean bakarrik dago. Bertsio hori ez baduzu, badira inprimakia eransteko beste modu batzuk:
Kodifikazio informatikoak kode alfanumeriko batzuk dira, igorritako txostenaren datuetan eta algoritmo matematiko batean oinarritzen direnak. Sinadura elektronikoa, berriz, ziurtagiri digitalen erabileran oinarritzen da igorritako dokumentu osoaren laburpen elektronikoari soilik ziurtagiriaren jabeak duen klabe bat gehitzeko, horrekin sinatzen baita.
Baliteke dokumentuek 10 |Mb baino gehiago hartzea edo internet konexioarekin arazoren bat egotea.
Egiaztatu ziurtagiria Gizarte Segurantzak onartzen duela eta haren datuek bat egiten dutela identifikazio-datuekin. Izen-abizenek bat egin behar dute Gizarte Segurantzaren datu-basean gordeta daudenekin.
Ziurtagiri digitala duten zerbitzuetan, SMS zerbitzuetan edota erabiltzaile/pasahitzaren bidezko zerbitzuetan "on line" sortzen diren txostenek Egoitza Elektronikoan PDF formatua daukate eta zuzen ikusteko PDFrako bisore bat edukitzeaz gain, leihoak/erlaitzak onartu behar dira. Beraz, egiaztatu softwarea instalatuta dagoela eta agertzen diren elementuak blokeatzen dituzten programarik ez dagoela.
Baliteke, bestela, PDF txostena nabigatzailearen deskarga-karpetan egotea. Hala bada, egiaztatu aipatu karpeta.
Izapide batzuk betetzerakoan mezu hori agertu daiteke erabiltzaileak datuak egiaztatu ditzan, sinatu eta bidali aurretik.
Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren diru-bilketako kudeaketa ekintza hauek jakinarazten dira telematikoki:
Pixkanaka, Gizarte Segurantzako jarduketa eta prozedura desberdinak sartuko dira, eta horiek jakinarazpen elektronikoko sistemara sartzeko datak Gizarte Segurantzaren Estatu Idazkaritzaren ebazpenen bidez finkatuko dira.
Gomendagarria da gutxienez hamar egunez behin Egoitzara sartzea, jakinarazpen berriren bat dagoen ikusteko.
Ondorio juridikoak jakinarazpena onartu/ukatu ondoren jarriko dira martxan, onarpena edo ukapena enpresak, RED sistemako baimenduak edo ahaldunak egiten duen kontuan hartu gabe; edo bestela, automatikoki baliogabetzen denean, 10 eguneko epean bere edukira ez sartzeagatik.
Pertsona batek ezin du beste enpresa edo herritar baten izenean formalizatu Jakinarazpen Telematikoetarako Harpidetza Zerbitzua, baina hartzaile gisa jardun dezake. Ahalduntze Telematikoaren Erregistro Elektronikoaren (REAT) bidez, jakinarazpenak elektronikoki jasotzeko ahalmena eman dakioke beste pertsona bati. Dena den, ahalduntze hori pertsona fisiko edo juridiko bakar bati eman ahal izango zaio.
Kontsultatu ohiko galderak. Arazoak bere horretan jarraitzen badu, deitu telefono zenbaki honetara: 901.50.20.50 (2 aukera)
Sinatzerako orduan arazoak badituzu, lehenik eta behin softwarearen baldintza teknikoak betetzen dituzula ziurtatu beharko duzu. Ondoren, ikus ezazu Sinadura elektronikoa erabiltzeko nabigatzaileen konfigurazioaren gidaliburua, hemen, beharrezkoa den konfigurazioa eta sinadura arazo ohikoenak azaltzen dira.
Sinatzeko prozesura sartzeko, Java gauzatze ingurune bakar bat instalatu behar da. Egiaztatu behar duzu ez dagoela bat baino gehiago instalatuta, izan ere, bertsioen arteko gatazkak sor litezke eta horrek aplikazioak ez funtzionatzea eragin lezake.
Java gauzatze ingurune bertsio baliagarriak zein diren kontsulta dezakezu Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoko "Nire Jakinarazpenak"-eko "baldintza teknikoak" estekan.
Ahalduntze Telematikoko Erregistro Elektronikoak (ATEE) hirugarren bati ahaldun dakizkiokeen prozedura eta kategoriak ezartzen ditu; besteak beste, jakinarazpen telematikoak jasotzea.
Jakinarazpen telematikora behartutako subjektu bat bada, ez du aurretiko beste izapiderik egin beharko. Hilabeteko epean, barne-hartze jakinarazpena jaso eta ondorengo egunetik zenbatuta, jakinarazpenak telematikoki jasotzen hasiko da.
Jakinarazpen telematikora behartu gabeko subjektu bat bada, lehenengo, jakinarazpen mota hau jasotzeko berak nahi dituen prozeduretara harpidetu beharko du. Izen-emate hori Borondatezko Harpidetze Zerbitzuaren bidez egin dezake, Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan.
Mezu hori hiru arrazoirengatik ager daiteke:
Interesdunak egunean eragiketa bakar bat egin ahal izango du, alta edo baja. Adibidez, prozedura zehatz batera harpidetuz gero, sistemak ez dio prozedura horretan baja egiten uzten ondorengo eguneko 00:00etara arte.
Harpidetzearen edo bajaren ondorioak interesdunak zerbitzuan izena emateko edo baja egiteko gestioa egiten duenetik 24 ordu igaro ondoren jarriko dira indarrean.
Hilabeteko epean, ebazpen bidez behartutakoari jakinarazpen elektronikoko sisteman sartu izanaren berri eman eta ondorengo egunetik zenbatzen hasita.
Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak, erabiltzaileekiko adeitasunez, oharrak bidaliko ditu Egoitza Elektronikoan jakinarazpenak izatearen berri emateko.
Jakinarazpen telematikora behartutako subjektuentzat:
Beren borondatez jakinarazpen telematikora harpidetutako subjektuentzat:
Ohar hauek jasotzeko, enpresak eta ahaldunak Telefono bidezko Komunikazio Zerbitzuaren bitartez eta Posta Elektronikoaren bitartez beraiekin harremanetan jartzeko datuak eman beharko dituzte, Egoitza Elektronikoan edo Ahalduntze Telematikoko Erregistro Elektronikoan (REAT), hurrenez hurren.
Garrantzitsua da enpresak bere datuak ematea eta ez RED baimendunarenak, izan ere, azken horrek beste bide batetik ere jasoko ditu Egoitzako jakinarazpenak.
Egoitza Elektronikoan (SEDESS) jada sinatu ezin diren eta edukia ikusteko hamar egun naturaleko epea amaitu ostean bertan ez dauden jakinarazpenak Jakinarazpenen Historikoan kontsulta daitezke, hots, Jakinarazpenen kontsulta eta sinatura izeneko zerbitzuaren barruan.
Jakinarazpenen Historikoan SEDESSen azken bi urteetan argitaratutako jakinarazpenak bilatu eta kontsultatu ahal izango dira soilik. Atal horretan, dokumentuak kontsultatu eta horien egoera zein den ikus daiteke soilik; ezin dira sinatu, beraz, jakinarazpen horiek eskuratuz gero, kontuan hartu ez dutela inolako ondorio juridikorik.
Azken bi urteak baino lehenago jaso diren jakinarazpenei buruzko informazioa nahi izanez gero, Gizarte Segurantzako Administrazio batera joan beharko da.
Sartu eta sinatzeko, ekipoan softwarearen baldintza teknikoak bete beharko dira, eta nabigatzailea behar bezala konfiguratuta eduki beharko da sinadura elektronikoaren funtzionalitateak erabiltzeko.
Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan jakinarazpena edo komunikazioa jartzen denetik, interesdunak 10 egun naturaleko epea izango du hori eskuratzeko. Epe hori igaro eta eduki hori eskuratu ez bada, baztertu egin dela ulertuko da, eta betetzat joko da jakinarazpen izapidea, eta prozedurarekin jarraituko da.
Une horretatik aurrera, eta hurrengo bi urteetan zehar, Jakinarazpenen Historikoa izeneko atalean agertuko dira jakinarazpenak, hots, Jakinarazpenen kontsulta eta sinadura izeneko zerbitzuaren barruan. Atal horretan, dokumentuak kontsultatu eta horien egoera zein den ikus daiteke soilik; ezin dira sinatu, beraz, jakinarazpen horiek eskuratuz gero, kontuan hartu ez dutela inolako ondorio juridikorik.
Bi zerbitzuak erabilgarri daude Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan.
Identifikatzeko, interesdunek Gizarte Segurantzaren Administrazioak onartutako ziurtagiri elektronikoak erabili ahal izango dituzte.
Jakinarazpenak kontsultatzeko eta sinatzeko zerbitzuaren bidez, hartzaileek haien edukia kontsultatu eta sinatzeko aukera izango dute. Gizarte Segurantzaren Administrazioak jakinarazpen elektronikoak egingo ditu SEDESS-en agertzeko sistemaren bidez.
Jakinarazpen Telematikoak jasotzeko bi prozedura daude. Prozedura bakoitza Gizarte Segurantza Sistemako erregimen eta sistema berezi zehatzei lotua dago.
Hauek dira prozedurak:
Erregimen Orokorra eta Sistema Bereziak | Erregimen Orokorra |
---|---|
Artistak | |
Fruituen, Barazkien eta Landare Kontserben Industriaren Sistema Berezia | |
Esportaziora bideratutako Tomate Freskoa Manipulatzeko eta Paketatzeko Sistema Berezia | |
Zinema, dantza eta jai aretoetako eta diskoteketako aldizkako Langile finkoen Sistema Berezia | |
Merkatu azterketak eta iritzi publikoaren azterketak egiten dituzten enpresetako aldizkako langile finkoen Sistema Berezia | |
Ostalaritzako Aparteko Zerbitzuak | |
Besteren Konturako Nekazaritzako Langileen Sistema Berezia | |
Erregimen Bereziak | |
Langile Autonomoak | |
Itsasoa (besteren kontura) | |
Ikatz meatzaritza | |
Nekazaritzako enpresak (desagertua) | |
Osasun laguntzako hitzarmena |
Erregimen Orokorra eta Sistema Bereziak | Futboleko jokalariak (desagertua) |
---|---|
Trenbideetako langileak (desagertua) | |
Zezenketetako Profesionalak | |
Merkataritzako Ordezkariak | |
Nekazaritzako Sistema Berezia (jarduerarik ez) | |
Erretxina Industriaren Sistema Berezia | |
Etxeko Langileen Sistema Berezia | |
Erregimen Bereziak | |
Etxea (finkoa/aldizkakoa, desagertua) | |
Nekazaritzakoa (besteren kontura jarduerarik ez/norberaren kontura, desagertua) | |
Egileak eta Liburuen Idazleak | |
Itsasoa (norberaren kontura, jarduera uztea) | |
Nekazaritzako Langileen Sistema Bereziko Langile Autonomoak (SETA) | |
Eskola Asegurua, Askotariko Errekurtsoak eta Hitzarmen Bereziak |
Jakinarazpen sistema honetara behartutako subjektuen kasuan:
Jakinarazpenak jasotzera behartutako subjektu arduradunari eta une bakoitzean Kotizazio Kontuaren Kode nagusiaren RED Sisteman edo NAF-en gestioa esleitua duen baimendunari bidaliko zaizkie. Hala ere, subjektu arduradunek jakinarazpen-hartzaile bakar izatea aukeratu ahal izango dute, RED Baimendunari funtzio hau kenduta, Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan horretarako dagoen zerbitzuaren bidez.
Bestalde, subjektu arduradunak nahi badu RED Baimenduna ez den hirugarren batek ere bere jakinarazpenak jasotzea, Ahalduntze Telematikoko Erregistro Elektronikoaren bidez egin ahal izango du gestioa, Egoitza Elektronikoan.
Nolanahi ere, subjektu arduradunaz gain beste jakinarazpen-hartzaile bat bakarrik egon daiteke, RED Baimenduna edo ahalduna.
Borondatez jakinarazpen telematikora harpidetutako subjektu baten kasuan:
Subjektu arduradunak beti jasoko ditu jakinarazpenak. Subjektu arduradun horrek hirugarren batek ere bere jakinarazpenak jasotzea nahi badu, Ahalduntze Telematikoko Erregistro Elektronikoaren bidez (REAT) egin dezake gestioa, Egoitza Elektronikoan.
Arauz jakinarazpen telematikora behartuta ez dauden subjektuek beren borondatez aukera dezakete jakinarazpenak elektronikoki jasotzea, Borondatezko Harpidetze Zerbitzuaren bidez.
ESS/485/2013 Agindua, martxoaren 26koa, Gizarte Segurantzaren esparruko jakinarazpen eta komunikazio elektronikoak arautzen dituena; horren bidez, indarrean jarri aurretik Borondatezko Harpidetze Zerbitzuaren bidez izena eman zuten behartutako subjektuek jakinarazpenak hala jasotzen jarraituko dute zerbitzu horretara harpidetuta jarraitzen duten bitartean, nahitaezko barne-hartzea gertatzen den arte.
Orain arte posta arruntaren bidez jasotzen ziren jakinarazpenak online eskuratzeko balio du zerbitzu horrek.
Bi aukera daude:
Zure Gizarte Segurantza Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan dagoen gune bat da. Bertan, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren jarduera, prozedura eta zerbitzu guztiak biltzen dira. Biztanleak edo administrazio publikoak identifikatu egin behar dira haien artean izapideak elektronikoki egiteko.
Zure Gizarte Segurantzan sartu ahal izateko, aukera hauek dituzu:
CL@VE erregistroa egiteko, AURRETIKO HITZORDUA eska dezakezu “Pentsioetarako eta bestelako Prestazioetarako Aurretiko Hitzordua” zerbitzuaren bitartez, edo 901 10 65 70 telefonora deituz.
Erregistroarekin eta cl@ve pasahitzarekin zerikusia duten arazo guztiak 060 telefonoan konponduko dizkizugu.
Herritarrek zerbitzu publikoetara duten sarbide elektronikoa bateratu eta errazten du Cl@ve sistemak. Sistemaren helburu nagusia zera da: herritarrek aukera izan dezatela Administrazioaren aurrean identifikatzeko, aurretiaz emandako gakoak erabiliz (erabiltzaile-izena eta pasahitza), zerbitzu bakoitza erabiltzeko gako desberdina gogoratu beharrik gabe.
Zure Gizarte Segurantzan sartzeko, cl@ve erabiltzaileak maila aurreratua izan behar du nahitaez. Horretarako, aurrez aurre erregistratu behar zara Gizarte Segurantzaren, Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren, Enplegu Zerbitzu Publikoaren edo Gobernuko Ordezkaritzen edozein bulegotan; ziurtagiri digitala edo DNI elektronikoa ere erabil dezakezu Cl@ve webgunean erregistroa egiteko zerbitzuaren atalean.
Zure Gizarte Segurantzan sartzeko, onartutako ziurtagirien zerrendan ageri den edozein ziurtagiri erabil dezakezu.
Erabili nahi duzun cl@ve erabiltzaileak maila aurreratua duela ziurtatu behar duzu. Erabiltzaileak maila aurreratua izan dezan, aurrez aurre erregistratu behar izan zara Gizarte Segurantzaren, Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren, Enplegu Zerbitzu Publikoaren edo Gobernuko Ordezkaritzen edozein bulegotan; ziurtagiri digitala edo DNI elektronikoa ere erabil dezakezu Cl@ve webgunean erregistroa egiteko zerbitzuaren atalean.
Zure Gizarte Segurantza atarian sartzeko arazoak badituzu, baliteke bete beharreko eskakizun teknikoengatik izatea, adibidez, ordenagailuan instalatuta dituzun nabigatzaileekin zerikusia dutenak. Eskakizun horiek kontsulta ditzakezu hemen: Egoitza Elektronikoa > Hasiera > Ohiko galderak > Konponbide Teknikoak. Bestela, posta elektronikoa bidal dezakezu Gizarte Segurantzaren Webguneko Kontsulten Postontzira, mezuaren gaian Laguntza Teknikoa jarrita.
Egun, zerbitzu hauek dituzu Zure Gizarte Segurantzan:
Zure Gizarte Segurantzan, dagokizun erretiroagatiko pentsioa automatikoki kalkulatzen da. Hori dela eta, lan-bizitzako aldiren batean edo kotizazio-oinarriren batean zuzenketaren bat egin behar bada, edo eskuz adieraztea eskatzen duen erregimen bat ageri denean (artistak, toreatzaileak, merkataritza-ordezkariak, sistema bereziak etab.), programak ezin ditu kontuan hartu eta ezin du pentsioa kalkulatu. Horrek ez du esan nahi lan-bizitza oker dagoenik, ezta pentsioa benetan eskatzen duzunean kotizazio horiek kontuan hartuko ez direnik ere.
Erretiro eguna gertu baduzu, Gizarte Segurantzako edozein arreta- edo informazio-zentrotan aurretiko hitzordua eskatu eta erretiroari buruz informa zaitezke.
Zure Gizarte Segurantzak ezin du atzitu Estatuko Klase Pasiboen Erregimenean egindako kotizazioei buruzko informazioa (Estatuko Funtzionario Zibilen, Armadaren, Justizia Administrazioan lan egiten duten funtzionarioen eta abarren Erregimen Bereziak). Beraz, kasu horietan ezin da simulazioa egin.
Gizarte Segurantzaren Sistemaren bitartez erretiroa eskatzen duzun unean, kotizazio horiek frogatu behar dituzu, kasu bakoitzean zerbitzua eman zen buruzagitzak igorritako ziurtagiri egokia aurkeztuta. Hala, kontuan hartuko dira frogatutako aldi horiek.
Soldadutza edo ordezko gizarte-zerbitzuko aldiak erretiro aurreratuaren kasuan erabiltzen dira bakarrik, borondatezkoa izan zein ez, kotizazio-aldi zehatza osatzeko, eta betiere urtebeteko mugarekin. Hori dela eta, kotizazio hori behar-beharrezkoa denean bakarrik agertuko da soldadutza aldia adierazteko pantaila. Beharrezkoa ez den kasuetan, ez da zehaztu behar.
Kalkuluaren emaitza gordina, gutxi gorabeherakoa eta ez loteslea da. Hura kalkulatzeko, kotizazio-oinarriak, kotizazio-aldiak, adina eta egoera pertsonalak hartzen dira kontuan.
Erretiroa eskatzen den unean, dagozkion IRPF atxikipenak aplikatuko zaizkio pentsioaren zenbatekoari, indarrean dagoen legediaren arabera, eta zure egoera pertsonala eta familiakoa kontuan hartuz.
Zure Gizarte Segurantzan, dagokizun erretiroagatiko pentsioa automatikoki kalkulatzen da. Hori dela eta, kotizatu gabeko aldiak daudenean eta arauaren arabera kontuan izan behar direnean, simulagailuak honako hau egiten du:
Oinarri arautzailea kalkulatzeko hartuko den epean hilabeteak agertzen badira, zeinetan kotizatzea derrigorrezkoa ez zen, lehen 48 kuotak une bakoitzean dauden guztien gutxieneko oinarriarekin integratuko dira.
Gainerako kuotak, berriz, aipatutako oinarri minimo horren %50arekin.