Valore esta página
Valore este contenido

Contenido principal

Prestazio-jasotzailearen heriotza-jakinarazpena (Itsasoko Erregimen Berezia) < Itzuli

Zerbitzu honen bidez, norberaren izenean edo beste pertsona baten izenean edo haren ahaldun gisa, erregistro elektroniko bidez, Itsasoko Langileen Gizarte Segurantzako Erregimen Bereziko prestazioa jasotzen duen pertsona baten heriotzaren berri eman daiteke.

Izapide honi buruz

Norentzat da?

Itsasoko Langileen Gizarte Segurantzako Erregimen Bereziko prestazioaren jasotzaile baten heriotzaren berri eman nahi dutenei.

Zer ahalbidetzen du?

  • Jakinarazpen bat Erregistro Elektroniko bidez egitea.
  • Erantsi dokumentazioa

Zer behar da hori gauzatzeko?

  • Heriotza-ziurtagiria erantsi.

Kontuan hartu beharrekoak

Cl@ve-ra Cl@ve iraunkorra erabiliz sartzen bazara, zerbitzu honen segurtasun-maila handiagoa bermatze aldera, erregistroan zehar emandako mugikor-zenbakira SMS bidez bidalitako kode batekin osatuko da sarbidearen baliozkotze-prozedura. Kode hau sartu beharko duzu zerbitzura sartu ahal izateko.

IGIren Zuzendaritza Probintzialak eskaera tramitatzeko behar diren jatorrizko dokumentuak eskatuko dizkizu.

Beste norbaiten izenean jarduten ari bazara, ordezkatzeko eredu normalizatua (dokumentu erantsien atalean atzitu dezakezu) edo legez baliozkoa den beste edozein dokumentu erantsi beharko duzu ordezkaritza hori modu fidagarrian erregistratzeko.

Ahaldun gisa jokatzen den kasuan, Ahalduntzen Erregistro Elektronikoan erregistratuta egon beharko dira.

Erantsiko den dokumentazio osoak ezingo du 10 Mb-eko tamaina gainditu.

Hurrengo urratsak

Izapidea burututakoan “jaso izanaren adierazpen” bat jasoko duzu PDF formatuan.

Baieztapen mezua ez baduzu jasotzen edo, horren ordez, transmisioaren akatsei edo hutsuneei buruzko mezu bat jasotzen baduzu, beste momentu batean aurkeztu beharko duzu edo beste bitarteko batzuk erabili beharko dituzu.




Informazio osagarria Europako Atebide Digital Bakarra

Balorazio-plataformarako sarbidea

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

El acceso a este servicio estar� habilitado �nicamente cuando se identifique como persona f�sica o entidad

Obtener Acceso
Erantsitako dokumentazioa
Erantsitako dokumentazioa
dokumentuaren izena Argitalpen data
Modelo normalizado de representación ISM (PDF, 1744 Kb) 21/07/2023
Complementary Content
${loading}