Valore esta página
Valore este contenido

Contenido principal

Ontzidiak gelditzeagatiko laguntza ekonomikoak. < Itzuli

Zerbitzu honekin, soldata ordezkatzen duten prestazioekin eta tripulatzaileen Gizarte Segurantzako kuoten abonuarekin lotutako laguntzak eska daitezke Erregistro Elektronikoaren bidez, ontzidia gelditzen bada.

Izapide honi buruz

Norentzat da?

Itsasoko Erregimen Bereziko langileentzat.

Zer ahalbidetzen du?

  • Eskaera bat Erregistro Elektroniko bidez egitea (indarreko deialdirik egonez gero).
  • Eskaera eredu bat deskargatzea eta eranstea.
  • Dokumentazioa eranstea.

Zer behar da hori gauzatzeko?

  • Eskaera-eredua bete eta erantsi.
  • Ereduko argibideetan zehazten diren dokumentuen kopia konpultsatua eranstea.
  • Eskaera betetzea eta gordetzea ahalbidetzen duen software bat eduki, ondoren erantsi ahal izateko.

Kontuan hartu beharrekoak

Cl@ve-ra Cl@ve iraunkorra erabiliz sartzen bazara, zerbitzu honen segurtasun-maila handiagoa bermatze aldera, erregistroan zehar emandako mugikor-zenbakira SMS bidez bidalitako kode batekin osatuko da sarbidearen baliozkotze-prozedura. Kode hau sartu beharko duzu zerbitzura sartu ahal izateko.

Beste norbaiten izenean jarduten ari bazara, ordezkatzeko eredu normalizatua (dokumentu erantsien atalean atzitu dezakezu) edo legez baliozkoa den beste edozein dokumentu erantsi beharko duzu ordezkaritza hori modu fidagarrian erregistratzeko.

Ahaldun gisa jokatzen den kasuan, Ahalduntzen Erregistro Elektronikoan erregistratuta egon beharko dira.

Erantsiko den dokumentazio osoak ezingo du 10 Mb-eko tamaina gainditu.

Hurrengo urratsak

Izapidea burututakoan “jaso izanaren adierazpen” bat jasoko duzu PDF formatuan.

Baieztapen mezua ez baduzu jasotzen edo, horren ordez, transmisioaren akatsei edo hutsuneei buruzko mezu bat jasotzen baduzu, beste momentu batean aurkeztu beharko duzu edo beste bitarteko batzuk erabili beharko dituzu.

Eskaera ebaztea eta interesdunari jakinaraztea, jaso izanaren jakinarazpena duen posta elektroniko  bidez.

Zure eskaeraren eboluzioari buruzko informazioa lor dezakezu telefonoz edo ontziak Kotizazio Kontuko Kodea esleituta duen ISMko Zuzendaritza Probintzialera bertaratuz.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

El acceso a este servicio estar� habilitado �nicamente cuando se identifique como persona f�sica o entidad

Obtener Acceso
Complementary Content
${loading}