Valore esta página
Valore este contenido

Contenido principal

Erretiroagatiko pentsioa. Europar Batasuneko Araudiak eta Aldebiko Hitzarmenak < Itzuli

Zerbitzu honen bidez, erretiro pentsioa eskatu daiteke erregistro Elektronikoaren bidez Erkidegoko Arauen edo Aldebiko Hitzarmen baten babesean.

Izapide honi buruz

Norentzat da?

Erkidegoko Araudietako edo Gizarte Segurantzaren Aldebiko Hitzarmen bateko erretiroagatiko pentsioa eskatu nahi duten pertsonei.

Zer ahalbidetzen du?

  • Eskaera bat aurkeztea Erregistro Elektroniko bidez.
  • Eskaera eredu bat deskargatzea eta eranstea.
  • Dokumentazioa eranstea.

Zer behar da hori gauzatzeko?

  • Eskaera-eredua bete eta erantsi.
  • Ereduko argibideetan zehazten diren dokumentuen kopia erantsi.
  • Eskaera betetzea eta gordetzea ahalbidetzen duen software bat eduki, ondoren erantsi ahal izateko.

Kontuan hartu beharrekoak

Erabiltzailea + Pasahitza (Cl@ve iraunkorra) erabiliz sartzen bazara, segurtasun-maila handiagoa bermatzeko, SMS bidez kode bat bidaliko zaizu erregistro-egintzan adierazi duzun mugikor-zenbakira. Kode hori sartu beharko duzu erregistro elektronikoan jakinarazpena sinatu ahal izateko.

Erantsi beharreko dokumentazioak ezin du guztira 10 Mb baino gehiago izan.

Hasiera batean, eskaera INSSaren Zuzendaritza Probintzialean paper bidez aurkezteko diseinatu da, beraz bide telematikoari ez dagozkion erreferentziak aurkituko dituzu.

Beste norbaiten izenean jarduten ari bazara, ordezkatzeko eredu normalizatua (dokumentu erantsien atalean atzitu dezakezu) edo legez baliozkoa den beste edozein dokumentu erantsi beharko duzu ordezkaritza hori modu fidagarrian erregistratzeko.

Izapidearen probintzia eskaera bidaltzen duzun tokiaren araberakoa izango da. Eskaera inprimaki bat eransten ez den kasuetan bakarrik bete beharko da oharren atala.

Gogoratu konexioak denbora-muga duela, hortaz, eskaera bukatu aurretik muga gaindituz gero, berriz abiarazi beharko duzu, eta egiteko dagoena bete.

Hurrengo urratsak

Izapidea burututakoan “jaso izanaren adierazpen” bat jasoko duzu PDF formatuan.

Baieztapen mezua ez baduzu jasotzen edo, horren ordez, transmisioaren akatsei edo hutsuneei buruzko mezu bat jasotzen baduzu, beste momentu batean aurkeztu beharko duzu edo beste bitarteko batzuk erabili beharko dituzu.

Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak eskaeraren ebazpena bidaliko dio etxera interesdunari.

 



Informazio osagarria Europako Atebide Digital Bakarra
Balorazio-plataformarako sarbidea

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

El acceso a este servicio estar� habilitado �nicamente cuando se identifique como persona f�sica o entidad

Obtener Acceso
Erantsitako dokumentazioa
Erantsitako dokumentazioa
dokumentuaren izena Argitalpen data
Erretiroa (EB) (PDF, 3944 Kb) 22/09/2023
Erretiroa (CB/CMISS) (PDF, 5374 Kb) 18/09/2023
Aurkezpen eredu normalizatua (PDF, 2387 Kb) 29/03/2022
Complementary Content
${loading}