Valore esta página
Valore este contenido

Contenido principal

Jaiotza eta Adingabearen Zaintza < Itzuli

Cerrar

Jaiotzagatiko eta adingabeen zaintzagatiko prestazioaren derrigorrezko eta/edo borondatezko atsedenaldia hastearen  enpresa-ziurtagiria atsedenaldia hasten den datatik aurrera baino ezingo da igorri. Atsedenaldia hasi ez bada, ezingo da ziurtatu.

Zerbitzu honek Jaiotzagatiko eta Adingabeen Zaintzagatiko prestazioa eskatzea ahalbidetzen du, jaiotza, adopzio, aldi baterako edota era iraunkorreko adopzio edo harreraren xedearekin zaintzagatiko atsedenaldia izateko.

Izapide honi buruz

Norentzat:

Seme-alaba jaiotzeagatik, adoptatzeagatik edo hartzeagatik atseden aldiez eta legez ezarrita bezala gozatzen duten langileentzat, eta Jaiotzagatiko eta Adingabeen Zaintzagatiko prestazioak eskatu  nahi dituztenentzat.

Zer ahalbidetzen du:

  • Prestazioa eskatuz gero, horren zenbatekoaren eta daten simulazioa egitea.
  • Adingabearen jaiotza eta zaintzagatiko prestazioaren eskaera aurkeztea, norberaren izenean, ordezkariaren bidez edo ahalordetzeen erregistro elektronikoan inskribatutako ahalordetzearen bidez.
  • Prestazioa hainbat alditan eskatu.
  • Erantsi  dokumentazioa.

Zer behar da hori gauzatzeko

  • Enpresak atseden egunak jasotzen dituen enpresa-ziurtagiria bidali izana.
  • Jaiotza erregistroan erregistratua izatea, automatikoki edo eskuz, informatizatu gabeko erregistroetan.
  • Eskatzen den informazioa zerbitzuan bertan sartzea eta adierazten diren dokumentuak eranstea.
  • Ordezkari gisa sartzen bazara, ordezkatuari ordezkaritza baieztatzeko eskatu beharko diozu SMS bidez jasoko duen estekan sartuta.
  • Ahaldun gisa sartzen bazara, Ahalduntzen Erregistro Elektronikoan erregistratuta egon beharko zara. 

Kontuan hartzekoak

Zerbitzuan sartzeko, baliozko edozein identifikazio-sistema erabil daiteke. Sarbide horrekin, prestazioaren simulaziora sartuko zara, sartzen duzun informazioa kontuan hartuta.

Prestazioaren simulazioa egin ondoren, eta zure eskaera sartutako datuekin egin ahal izateko, identifikazio-sistema seguruago baten bidez identifikatzeko eskatuko zaizu, adibidez, ziurtagiri digitala edo cl@ve iraunkorra erabilita.

Inprimakia betetzean aplikazioak zein dokumentu aurkeztu beharko dituzun adieraziko dizu eta hauek elektronikoki eransteko aukera izango duzu.

Hurrengo urratsak

Izapidea burututakoan “jaso izanaren adierazpen” bat jasoko duzu PDF formatuan.

Berrespen-mezua jasotzen ez badu, edo, hala badagokio, igorpenaren errore- edo urritasun-mezua jasotzen badu, aurkezpena beste une batean egin beharko da, edo beste bitarteko batzuk erabili.

Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak dagokion ebazpena hartuko duelarik, ebazpen hori elektronikoki soilik igorriko da eta Jakinarazpen Telematikoen zerbitzuan eskuragarri egongo da. Zure jakinarazpen telematikoetan sartu eta haiek sinatu ahal izateko, ziurtagiri digitala edo cl@ve iraunkorra behar duzu. Esteka honetan dituzu ziurtagiri hori eskatzeko jarraibideak, bai pertsona fisiko gisa, bai ordezkari gisa: https://www.cert.fnmt.es/. Zure cl@ve erabiltzaile iraunkorra lortzeko, hemen aurkituko duzu informazioa: https://clave.gob.es/. Jakinarazpenen Erregistroa erabiltzeko cl@ve erregistro-maila aurreratua da.

Eskatutako prestazioaren izapidea zer egoeratan dagoen kontsulta dezakezu “Zure Gizarte Segurantza” atari pertsonaleko “Zure kudeaketak” zerbitzuaren bidez. Egoitza elektroniko honetatik sar zaitezke zerbitzu horretara.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Complementary Content
${loading}