Valore esta página
Valore este contenido

Contenido principal

Osasun Laguntza. Eskubidea aitortzeko eskaera eta beste izapide batzuk (Itsasoko Erregimen Berezia) < Itzuli

Zerbitzu honi esker Itsasoko Erregimen Bereziko langileek aukera dute osasun-laguntza eskubidea aitortzeko eskaera egiteko norberaren izenean edo ordezkari edo ahaldun gisa, Erregistro elektronikoa erabiliz, hala titularrarentzat nola onuradunentzat. Era berean, aukera ematen du Europako herrialde batean tratamendu sanitarioagatik diru-itzultzea jasotzeko edo %33tik gorako desgaitasun-maila duten adingabeentzako doako farmazia eskatzeko.

Izapide honi buruz

Norentzat da?

Itsasoko Erregimen Bereziko langileentzat eta haien onuradunentzat.

Zer ahalbidetzen du?

  • Eskaera bat Erregistro Elektroniko bidez egitea.
  • Deskargatu eskaera eredua eta beteta erantsi.
  • Dokumentazioa eranstea.

Zer behar da hori gauzatzeko?

  • Eskaera-eredua bete eta erantsi.
  • Ereduko argibideetan zehazten diren dokumentuen kopia erantsi.
  • Eskaera betetzea eta gordetzea ahalbidetzen duen software bat eduki, ondoren erantsi ahal izateko.

Kontuan hartu beharrekoak

Cl@ve-ra Cl@ve iraunkorra erabiliz sartzen bazara, zerbitzu honen segurtasun-maila handiagoa bermatze aldera, erregistroan zehar emandako mugikor-zenbakira SMS bidez bidalitako kode batekin osatuko da sarbidearen baliozkotze-prozedura. Kode hau sartu beharko duzu zerbitzura sartu ahal izateko.

Beste norbaiten izenean jarduten ari bazara, ordezkatzeko eredu normalizatua (dokumentu erantsien atalean atzitu dezakezu) edo legez baliozkoa den beste edozein dokumentu erantsi beharko duzu ordezkaritza hori modu fidagarrian erregistratzeko.

Ahaldun gisa jokatzen den kasuan, Ahalduntzen Erregistro Elektronikoan erregistratuta egon beharko dira.

Izapidearen probintzia eskaera bidaltzen duzun tokiaren araberakoa izango da.

Erantsiko den dokumentazio osoak ezingo du 10 Mb-eko tamaina gainditu.

Hurrengo urratsak

Izapidea burututakoan “jaso izanaren adierazpen” bat jasoko duzu PDF formatuan.

Baieztapen mezua ez baduzu jasotzen edo, horren ordez, transmisioaren akatsei edo hutsuneei buruzko mezu bat jasotzen baduzu, beste momentu batean aurkeztu beharko duzu edo beste bitarteko batzuk erabili beharko dituzu.

Itsasoko Gizarte Institutuak eskaeraren ebazpena bidaliko dio etxera interesdunari.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

El acceso a este servicio estar� habilitado �nicamente cuando se identifique como persona f�sica o entidad

Obtener Acceso
Complementary Content
${loading}