Cookie-ei buruzko informazio garrantzitsua
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.
¿Seguro que quieres cerrar la sesión?
Va a abandonar el portal. Si se ha identificado con certificado le recomendamos que cierre su navegador
Zerbitzu honen bidez, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emandako ziurtagiri eta txostenen benetakotasuna egiazta dezakezu, HUELLA erabilita.
Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emandako ziurtagiri edo txosten bat duten eta haren edukia egiaztatu nahi duten pertsonak, enpresariak edo erakundeak.
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duten ziurtagiriak kontsultatzen diren unean egiaztatzea. Horretarako, Aztarna Elektronikoa eta ziurtagirian jasotako datuak erabiliko dira. RED sistemaren bidez edo Zuzendaritza Probintzialetan igorritako ziurtagirietarako balio du.
Zerbitzu honek, 209/2003 Errege Dekretuak aldatutako 263/1996 Errege Dekretuaren 14. artikuluan ezarritakoa betetzen du. Artikulu horrek ezartzen duenez, ziurtagiri telematikoek paperezko euskarrian egindako ziurtagirien eragin bera izango dute.
Egiaztatu behar den ziurtagirian dauden datu guztiak zehatz-mehatz transkribatu behar dira. Hala egiten ez bada, baliteke egiaztapenaren emaitza okerra izatea.
Zerbitzu hau erabiltzean aztarna elektroniko okerra duen dokumenturen bat detektatzen bada, jakinarazi Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari haren probintzia-zuzendaritzen edo administrazioen bidez.
Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.
Zerbitzu honetarako sarbidea gaituko da soilik pertsona fisiko gisa identifikatzen zarenean
dokumentuaren izena | Argitalpen data |
---|---|
Gizarte Segurantzaren betebeharrak eguneratuta izatearen ziurtagiria on-line, hatz marka elektroniko bidez, egiaztatzeko eskuliburua (PDF, 1506 Kb) | 28/09/2016 |