Ebaluatu orrialde hau
Ebaluatu eduki hau

Contenido principal

Aplicación

Txartel Sozial Digitala

Sartu Estatuko Administrazio Orokorrak, autonomia-erkidegoek eta/edo toki-erakundeek kudeatzen dituzten prestazio ekonomikoei buruzko eta zure egoera subjektiboei buruzko informazioan.

Egin ditzakezun kontsultak

Aplikazio honek aukera emango dizu zure prestazio ekonomiko publikoei eta zure egoera subjektibo aktiboei buruzko informazio pertsonalizatua eskuratzeko, jarraian zehazten diren zerbitzuen bitartez:

  • Aplikazioaren goitibeherako Menuan nabigatzea. Aplikazioaren edozein puntutatik sartu ahal izango da, zure informazio pertsonalizatua ikusi ahal izateko.
  • Aplikazioan erregistratuta dauden zure Datu Pertsonalak ikustea.
  • Zure Prestazioen zerrendara sartzea, eta prestazio aktiboen xehetasuna, prestazio bakoitzaren Historia eta erlazionatutako ordainketak ikustea.
  • Zure Egoera Subjektibo aktiboak ikustea, haietako bakoitzaren xehetasunak ikusteko.
  • Txostenak PDF formatua sortzea.
  • Txartel digitalera sartzeko aukera izatea, eta, han, izen-abizenak, NANa eta zure datuen QR kodea ikustea.
  • Harremanetarako atala erabiltzea, aplikaziora sartzeko Cl@ve-ari eta ohiko galderei (FAQak) buruz dituzun zalantzak argitzen laguntzeko.

Aplikazioari buruzko Informazio gehiago.

Deskargatu aplikazioa

Aplikazioa Txartel Sozial Digitala erabilgarri dago Apple-rako eta Android-erako

Baldintza formalak

Funtzionalitate guztietara sartzeko, Cl@ve Iraunkorra izan beharko duzu. Oraindik ez badaukazu, aplikazioaren barruan “ERREGISTRATU” aukera sakatzean agertzen diren urratsak jarraitu beharko dituzu.

Ir a la web de Cl@ve

Beste atal bat

Baldintza teknikoak:

Lehenik eta behin, aplikazioa deskargatzera zoazenean, zure gailu mugikorraren sistema eragilearen bertsioa egiaztatu beharko duzu; izan ere, hauek dira aplikazioak onartzen dituen gutxieneko bertsioak:

iOS: 3.3
Android: 2.7

Complementary Content
${loading}