Valore esta página
Valore este contenido

Contenido principal

Laneratzeko Errenta Aktiboaren Eskaera (RAI-REM) < Itzuli

Zerbitzu honek aukera ematen du, erregistro elektronikoaren bidez, Laneratzeko Errenta Aktiboa (RAI) eskatzeko, premia ekonomiko bereziak eta lana aurkitzeko zailtasunak dituzten Itsasoko Erregimen Bereziko langileek lan-merkatura itzultzeko aukerak areagotzeko.

Izapide honi buruz

Norentzat da

Itsasoko Erregimen Bereziko besteren konturako langileentzat edo horien ahaldunentzat/ordezkarientzat.

Zer ahalbidetzen du

  •  
  • Eskaera bat Erregistro Elektroniko bidez egitea.
  • Deskargatu eskaera eredua eta beteta erantsi.
  • Erantsi dokumentazioa

Zer behar da hori gauzatzeko

  • Eskaera-eredua bete eta erantsi.
  • Ereduko argibideetan zehazten diren dokumentuen kopia erantsi.
  • Eskaera betetzea eta gordetzea ahalbidetzen duen software bat eduki, ondoren erantsi ahal izateko.

Kontuan izan beharrekoa

Erabiltzaile-izena + Pasahitza (Cl@ve iraunkorra) erabiliz sartzen bazara, segurtasun-maila handiagoa bermatze aldera, erregistroan zehar emandako mugikor-zenbakira kode bat bidaliko dizugu SMS bidez. Kode hori sartu beharko duzu erregistro elektronikoan jakinarazpena sinatu ahal izateko.

Dagokion Itsasoko Gizarte Institutuaren Zuzendaritza Probintzialak beharrezkoak diren dokumentuen originalak eskatuko ditu.

Hirugarren baten izenean jarduteko, beharrezkoa da Ahalduntzen Erregistro Elektronikoan erregistratutako ahalduntze bat izatea, izapidea egin ahal izateko. Erregistro horretan indarrean dagoen ahalorderik ez badu, ordezkaritza egiaztatu beharko du, ordezkaritza-eredu normalizatua erantsiz. Eredu hori “erantsitako dokumentazioa” atalean deskarga daiteke, edo, bestela, ordezkaritza hori modu fidagarrian jasota uzten duen eta zuzenbidean baliozkoa den beste edozein dokumentu erantsi.

Erantsiko den dokumentazioak ezin du guztira 10 Mb baino gehiago izan.

Hurrengo pausoak

Izapidea burututakoan “jaso izanaren adierazpen” bat jasoko duzu PDF formatuan.

Baieztapen mezua ez baduzu jasotzen edo, horren ordez, transmisioaren akatsei edo hutsuneei buruzko mezu bat jasotzekotan  beste momentu batean aurkeztu beharko duzu, edo beste bitarteko batzuk erabili beharko dituzu.

Eskaeraren ebazpena eta jakinarazpena interesdunari eta, hala badagokio, haren ordezkariari.

Zure eskaeraren bilakaerari buruzko informazioa lor dezakezu telefonoz edo Itsasoko Gizarte Institutuko Zuzendaritza Probintzialera zein Tokikora bertaratuz.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

El acceso a este servicio estar� habilitado �nicamente cuando se identifique como persona f�sica o entidad

Obtener Acceso
Complementary Content
${loading}