Valore esta página
Valore este contenido

Contenido principal

Atzerapena Gizarte Segurantzako zorren ordainketan < Itzuli

Cerrar

RED Baimenduna esleituta duten enpresa edo langile autonomoen Gizarte Segurantzarako kotizazioak atzeratzeko eskaerak zerbitzu honen bidez aurkeztu beharko dira soilik.


Zerbitzu honekin, Gizarte Segurantzaren kuotak edo zorrak atzeratzea eska daiteke Erregistro Elektroniko bidez.

Izapide honi buruz

Norentzat da?

Diruzaintzako eragozpen iragankorrak dituzten eta Gizarte Segurantzarekin egindako zorraren ordainketaren arduradun diren pertsonentzat.

Zer ahalbidetzen du?

  • Eskaera bat aurkeztea Erregistro Elektroniko bidez.
  • Dokumentazioa eranstea.

Zer behar da hori gauzatzeko?

  • Inprimakian eskatzen diren datuak bete.
  • Erantsi  inprimakian zehazten diren dokumentuak.

Kontuan hartu beharrekoak

Erabiltzailea + Pasahitza (Cl@ve iraunkorra) erabiliz sartzen bazara, segurtasun-maila handiagoa bermatzeko, SMS bidez kode bat bidaliko zaizu erregistro-egintzan adierazi duzun mugikor-zenbakira. Kode hori sartu beharko duzu erregistro elektronikoan jakinarazpena sinatu ahal izateko.

Eskabidea edozein unetan aurkez daiteke, dagokion zorra ordaintzeko arauzko epea hasten denetik.

Atzeratzeko denboraldi osoa ezin izango da 5 urte baino luzeagoa izan.

Pertsona fisikoa den enpresaburua izanez gero, aski izanen da geroratzean sartzeko eskabide bat aurkeztea inprimaki bakar batean, bai langile autonomoaren bai enpresaren zorrekin.

Erantsi beharreko dokumentazioak ezin du guztira 10 Mb baino gehiago izan.

Hurrengo urratsak

Izapidea burututakoan “jaso izanaren adierazpen” bat jasoko duzu PDF formatuan.


Baieztapen mezua ez baduzu jasotzen edo, horren ordez, transmisioaren akatsei edo hutsuneei buruzko mezu bat jasotzekotan beste momentu batean aurkeztu beharko duzu edo beste bitarteko batzuk erabili beharko dituzu.

Administrazioak 3 hilabete naturaleko epean eman eta jakinaraziko du ebazpena, eskera jasotzen den egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Aurkeztutako eskaerak kontsultatzeko, sartu zerbitzu honetan:

 



Informazio osagarria Europako Atebide Digital Bakarra
Balorazio-plataformarako sarbidea

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

El acceso a este servicio estar� habilitado �nicamente cuando se identifique como persona f�sica o entidad

Obtener Acceso
Complementary Content
${loading}