Valore esta página
Valore este contenido

Contenido principal

Oinarri Arautzailearen autokalkulua < Itzuli

Zerbitzu honen bidez, bereziki profesionalek erretiroagatiko pentsioaren oinarri arautzailea kalkulatu ahal izango dute kotizazio-oinarriak eskuz idatziz.

Izapide honi buruz

Norentzat da

Herritar guztientzat.

Zer ahalbidetzen du

Etorkizuneko erretiroagatiko pentsioaren oinarri arautzailea gutxi gorabehera zenbatekoa izango den kalkulatzea.

Zer behar da hori gauzatzeko

Izen-abizenak idaztea, erretiro-data eta kalkulua egiteko hautatu den legea.

Programari esker, oinarriak modu indibidualean edo aldika bete ahal izango dira eta laukitxoak gehienezko edo gutxiengo oinarri edo oinarri pertsonalizatuekin bete ahal izango dira. Gainera, “laguntza” aukera ere badago, ongi nola bete jakiteko.

Kontuan izan beharrekoa

Zerbitzua erabiltzaileak emandako datuekin soilik abiarazten da. Beraz, lortutako emaitzak ezingo ditu Gizarte Segurantzako eskubiderik edo betebeharrik sortu.

Idatzitako datuak kontuan hartuta, sistemak zehaztuko du zein den erretiroagatiko pentsioaren oinarri arautzailea, eta herritarrak emandako kotizazio-oinarrien arabera kalkulatuko da.

Hurrengo pausoak

Eskatutako datuak idatzi eta kalkuluak egin ondoren, txosten zehatza lortuko da, oinarri arautzailearen zenbatekoarekin. Txosten horrek informaziorako balio du eta ez du eskubiderik sortzen.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Complementary Content
${loading}