Valore esta página
Valore este contenido

Contenido principal

Osasun-laguntza. Eskubidearen kontsulta eta Onuradunen alta < Itzuli

Zerbitzu honen bidez, norberaren izenean edo ordezkari edo ahaldun gisa kontsulta daiteke osasun-laguntzerako eskubidea. Horrez gain, onuradunak gehitzea eskatzeko aukera ematen du.

Izapide honi buruz

Norentzat da

Osasun-laguntza publikorako eskubidea daukaten egiaztatu nahi duten pertsonentzat, eta eskubidezko titularra izanda, osasun-laguntzarako eskubidea onartua ez duten onuradunak gehitu nahi dituztenentzat.

Zer ahalbidetzen du

  • Osasun-laguntzarako eskubidea duzun egiaztatzea, eta eskubidea egiaztatzen duen dokumentua lortzea.

  • Onuradunen alta egitea:

    Onuraduna 3 hilabete baino gutxiagoko seme-alaba bada, automatikoki osasun-laguntzarako eskubidea aintzatetsiko zaio eta eskubidearen egiaztagiria deskargatu ahal izango da.

    Onuraduna 3 hilabete baino gutxiagoko semea ez bada, dagokion Zuzendaritza probintzialari eskaera egingo zaio behar diren balidazioak egin eta inklusioa izapidetu dezan. Eskaeraren egiaztagiria deskargatu ahal izango da.

Zer behar da hori gauzatzeko

  • Zure izenean sartzen bazara, Zure Gizarte Segurantzara eramango zaitugu eta beherantz joan beharko duzu Osasun-laguntzaren atalera.
  • Ordezkari gisa sartzen bazara, ordezkatuari ordezkaritza baieztatzeko eskatu beharko diozu SMS bidez jasoko duen estekan sartuta eta zerbitzuaren amaieran ordezkaritza-agiri normalizatua eransteko. Identifikatu ondoren, onuraduna kontsultatzeko Zure Gizarte Segurantzaren atalera bidaliko zaizu.
  • Ahaldun gisa sartzen bazara, Ahalordetzeen Erregistro Elektronikoan inskribatuta egon beharko duzu, eta Zure Gizarte Segurantzara eramango zaitugu. Han, beherantz joan behar duzu Osasun-laguntzaren atalera.

Kontuan izan beharrekoa

Onuradun baten alta egitean:

  • 3 hilabetetik beherako haur bat izatean, eskubidea automatikoki eta berehala aitortzen da. Prozesua amaitutakoan onuradunaren eskubidearen egiaztagiria jaso ahal izango duzu.
  • Halakorik jaso ezean, eskaera bat igorriko da eskatzaileak afiliazioa erregistratuta duen helbideari dagokion probintziako Zuzendaritza Probintzialak izapidetu dezan. Prozesua amaitutakoan, egindako eskaeraren egiaztagiri bat bidaliko da.

Hurrengo pausoak

Ez baduzu baieztapen mezurik edo, behar denean, transmisioaren errore edo akats mezurik jasotzen, aurkezpena beste une batean edo beste bide batzuk erabiliz gauzatu beharko duzu.
INSSak eskaeraren ebazpena bidaliko dio etxera interesdunari.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

El acceso a este servicio estar� habilitado �nicamente cuando se identifique como persona f�sica o entidad

Complementary Content
${loading}