Valore esta página
Valore este contenido

Contenido principal

Pentsioak beste probintzia batera eramatea (Itsasoko Erregimen Berezia) < Itzuli

Zerbitzu honen bidez, Itsasoko Gizarte Institutuko beste zuzendaritza probintzial batera pentsioa aldatzea eska daiteke, Erregistro Elektronikoaren bitartez, norberaren izenean nahiz beste norbait ordezkatuz.

Izapide honi buruz

Norentzat da?

Itsasoko Erregimen Bereziko pentsio bat onartuta duten pertsonentzat.

Zer ahalbidetzen du?

  • Eskaera bat egitea Erregistro Elektroniko bidez.
  • Deskargatu eskaera eredua eta beteta erantsi.
  • Dokumentazioa eranstea.

Zer behar da hori gauzatzeko?

  • Eskaera-eredua bete eta erantsi.
  • Ereduko argibideetan zehazten diren dokumentuen kopia erantsi.
  • Eskaera betetzea eta gordetzea ahalbidetzen duen software bat eduki, ondoren erantsi ahal izateko.

Kontuan hartu beharrekoak

Erabiltzaile-izena + Pasahitza (Cl@ve iraunkorra) erabiliz sartzen bazara, segurtasun-maila handiagoa bermatze aldera, erregistroan zehar emandako mugikor-zenbakira kode bat bidaliko dizugu SMS bidez. Kode hori sartu beharko duzu Erregistro Elektronikoan jakinarazpena sinatu ahal izateko.

Dagokion Itsasoko Gizarte Institutuaren Zuzendaritza Probintzialak beharrezkoak diren dokumentuen originalak eskatuko ditu.

Hirugarren baten izenean jarduteko, beharrezkoa da Ahalduntzen Erregistro Elektronikoan erregistratutako ahalduntze bat izatea, izapidea egin ahal izateko. Erregistro horretan indarrean dagoen ahalorderik ez badu, ordezkaritza egiaztatu beharko du, ordezkaritza-eredu normalizatua erantsiz. Eredu hori “erantsitako dokumentazioa” atalean deskarga daiteke, edo, bestela, ordezkaritza hori modu fidagarrian jasota uzten duen eta zuzenbidean baliozkoa den beste edozein dokumentu erantsi.

Erantsiko den dokumentazioak ezin du guztira 10 Mb baino gehiago izan.

Hurrengo urratsak

Izapidea burututakoan “jaso izanaren adierazpen” bat jasoko duzu PDF formatuan.

Baieztapen mezua ez baduzu jasotzen edo, horren ordez, transmisioaren akatsei edo hutsuneei buruzko mezu bat jasotzen baduzu, beste momentu batean aurkeztu beharko duzu edo beste bitarteko batzuk erabili beharko dituzu.

Zure eskaeraren eboluzioari buruzko informazioa lor dezakezu Itsasoko Gizarte Institutuko Zuzendaritza Probintzialean edo Tokiko Zuzendaritzan.



Informazio osagarria Europako Atebide Digital Bakarra
Balorazio-plataformarako sarbidea

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

El acceso a este servicio estar� habilitado �nicamente cuando se identifique como persona f�sica o entidad

Obtener Acceso
Complementary Content
${loading}