Valore esta página
Valore este contenido

Contenido principal

Prestazioen ziurtagiria (Itsasoko Erregimen Berezia) < Itzuli

Zerbitzu honen bidez, Gizarte Segurantzaren prestazioen ziurtagiria eska daiteke, norberaren izenean edo ordezkari edo ahaldun gisa, erregistro elektroniko bidez.

Izapide honi buruz

Norentzat da?

Gizarte Segurantzaren prestazio bat aitortuta duten edo izan duten pertsonei, Itsasoko Erregimen Bereziko prestazioen ziurtagiria eskatu nahi badute.

Zer ahalbidetzen du

  • Eskaera bat Erregistro Elektroniko bidez egitea.
  • Deskargatu eskaera eredua eta beteta erantsi.
  • Dokumentazioa eranstea.

Zer behar da hori gauzatzeko?

  • Eskaera-eredua bete eta erantsi.
  • Ereduko argibideetan zehazten diren dokumentuen kopia erantsi.
  • Eskaera betetzea eta gordetzea ahalbidetzen duen software bat eduki, ondoren erantsi ahal izateko.

Kontuan hartu beharrekoak

Cl@ve-ra Cl@ve iraunkorra erabiliz sartzen bazara, zerbitzu honen segurtasun-maila handiagoa bermatze aldera, erregistroan zehar emandako mugikor-zenbakira SMS bidez bidalitako kode batekin osatuko da sarbidearen baliozkotze-prozedura. Kode hau sartu beharko duzu zerbitzura sartu ahal izateko.

Beste norbaiten izenean jarduten ari bazara, ordezkatzeko eredu normalizatua (dokumentu erantsien atalean atzitu dezakezu) edo legez baliozkoa den beste edozein dokumentu erantsi beharko duzu ordezkaritza hori modu fidagarrian erregistratzeko.

Ahaldun gisa jokatzen den kasuan, Ahalduntzen Erregistro Elektronikoan erregistratuta egon beharko dira.

Erantsiko den dokumentazio osoak ezingo du 10 Mb-eko tamaina gainditu.

Hurrengo urratsak

Izapidea burututakoan “jaso izanaren adierazpen” bat jasoko duzu PDF formatuan.

Baieztapen mezua ez baduzu jasotzen edo, horren ordez, transmisioaren akatsei edo hutsuneei buruzko mezu bat jasotzen baduzu, beste momentu batean aurkeztu beharko duzu edo beste bitarteko batzuk erabili beharko dituzu.

Ziurtagiria ematea eta jakinaraztea interesdunari eta, hala badagokio, haren ordezkariari.

Zure eskaeraren eboluzioari buruzko informazioa lor dezakezu Itsasoko Gizarte Institutuko Zuzendaritza Probintzialean edo Tokiko Zuzendaritzan.

 



Informazio osagarria Europako Atebide Digital Bakarra
Balorazio-plataformarako sarbidea

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

El acceso a este servicio estar� habilitado �nicamente cuando se identifique como persona f�sica o entidad

Obtener Acceso
Erantsitako dokumentazioa
Erantsitako dokumentazioa
dokumentuaren izena Argitalpen data
Prestazioen ziurtagiriak  (REM) (PDF, 2013 Kb) 14/07/2023
Modelo normalizado de representación ISM (PDF, 1744 Kb) 21/07/2023
Complementary Content
${loading}