Valore esta página
Valore este contenido

Contenido principal

Erkidegoko Arauen eta Aldebiko Hitzarmenen Senideen Aldeko Prestazioa < Itzuli

Zerbitzu honen bidez, Erkidegoko Araudien edo Aldebiko Hitzarmen baten arabera familiartekoen aldeko prestazioa eskatu daiteke Erregistro elektronikoaren bidez.

Izapide honi buruz

Norentzat

Familiartekoen aldeko prestazioa eskatu nahi dutenei, baldin eta Erkidegoko Araudiak edo Gizarte Segurantzako Aldebiko Hitzarmena aplikagarri bazaie. 

Zer ahalbidetzen du

  • Eskaera bat aurkeztea Erregistro Elektroniko bidez.
  • Eskaera eredu bat deskargatzea eta eranstea.
  • Dokumentazioa eranstea.

Zer behar da hori gauzatzeko

  • Eskaera-eredua bete eta erantsi.
  • Ereduko argibideetan zehazten diren dokumentuen kopia erantsi.
  • Eskaera betetzea eta gordetzea ahalbidetzen duen software bat eduki, ondoren erantsi ahal izateko.

Kontuan izan beharrekoa

Erabiltzaile-izena + Pasahitza (Cl@ve iraunkorra) erabiliz sartzen bazara, segurtasun-maila handiagoa bermatze aldera, erregistroan zehar emandako mugikor-zenbakira kode bat bidaliko dizugu SMS bidez. Kode hori sartu beharko duzu erregistro elektronikoan jakinarazpena sinatu ahal izateko.

Erantsiko den dokumentazioak ezin du guztira 10 Mb baino gehiago izan.

Hasiera batean, eskaera INSSren Zuzendaritza Probintzialean paper bidez aurkezteko diseinatu da, beraz bide telematikoari ez dagozkion erreferentziak aurkituko dituzu.

Beste norbaiten izenean jarduten ari bazara, ordezkatzeko eredu normalizatua (dokumentu erantsien atalean atzitu dezakezu) edo legez baliozkoa den beste edozein dokumentu erantsi beharko duzu ordezkaritza hori modu fidagarrian erregistratzeko.

Izapidearen probintzia eskaera bidaltzen duzun tokiaren araberakoa izango da. Eskaera inprimaki bat eransten ez den kasuetan bakarrik bete beharko da oharren atala.

Gogoratu konexioak denbora-muga duela, hortaz, eskaera bukatu aurretik muga gaindituz gero, berriz abiarazi beharko duzu, eta egiteko dagoena bete.

Hurrengo pausoak

Izapidea burututakoan “jaso izanaren adierazpen” bat jasoko duzu PDF formatuan.

Ez baduzu baieztapen mezurik edo, behar denean, transmisioaren errore edo akats mezurik jasotzen, aurkezpena beste une batean edo beste bide batzuk erabiliz gauzatu beharko duzu.

INSSk eskaeraren ebazpena bidaliko dio etxera interesdunari.

Prestazioaren izapidea zein egoeratan dagoen kontsulta dezakezu zerbitzu hau erabiliz: Nola doa nire prestazioa?

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

El acceso a este servicio estar� habilitado �nicamente cuando se identifique como persona f�sica o entidad

Obtener Acceso
Erantsitako dokumentazioa
Erantsitako dokumentazioa
dokumentuaren izena Argitalpen data
Biziraupena (EB) (0.PDF, 4666 Kb) 13/09/2021
Biziraupena (AH/CMISS) (PDF, 4882 Kb) 21/04/2022
Aurkezpen eredu normalizatua (PDF, 2387 Kb) 29/03/2022
Complementary Content
${loading}