Valore esta página
Valore este contenido

Contenido principal

eSTADISS: Pentsioen estatistikak < Itzuli

Zerbitzu horrekin, Gizarte Segurantzaren Sistemako ordaindutakoaren araberako pentsioen eta aldizka ordaintzeko familia-prestazioen nominari buruzko estatistika-datuak kontsulta daitezke.

Izapide honi buruz

Norentzat

Herritar guztiei.

Zer ahalbidetzen du:

Estatistika-datuak herritarrak aukeratutako parametroen arabera kontsultatzea.
Kontsultatutako datuak esportatzea Excel edo testu-fitxategietara.

Zer behar da hori gauzatzeko

Informazio estatistikoa kontsultatzeko erabili nahi diren parametroak hautatzearekin nahikoa da.

Kontuan hartzekoak

Txosten pertsonalizatuak eratzeko, erabiltzaileak nahi dituen datuak hautatu beharko ditu, segidako hiru pausotan:

  1. Dauden arloen artean, estatistika-arloa aukeratu. Hautatutako eremuak zehaztuko ditu eskuragarri dauden aldagaiak, bai eta informazio-gurutzaketak eta eskura dauden iragazkien aplikazioa ere.
  2. Kuantifikazio- eta sailkapen-aldagaiak hautatu. Bigarren urrats horretan, erabiltzaileak honako hauek zehaztuko ditu:
    • Kuantifikazio-aldagaiak: dauden aldagaien artean zein informazio kontsultatu nahi den hautatu beharko da. Horretarako, aldagai erabilgarri bat edo batzuk hautatu ahal izango dira. Programak desgaitu egingo ditu informazioa gurutzatzeko aukerarik ematen ez dutenak.
    • Errenkadak eta zutabeak (sailkapen-aldagaiak): erabiltzaileak hautatuko ditu eskatutako informazioa zehaztuko duten aldagaiak. Hautatutako aldagaien balioak errenkaden eta zutabeen goiburuan agertuko dira.
  3. Informazioari aplikatu beharreko iragazkiak ezarri. Hirugarren eta azken urrats horretan, erabiltzaileak erabaki ahal izango du aurreko parametroen arabera eskatutako informazioa kolektibo jakin bati buruzkoa izatea nahi duen edo ez.
    Hiru urrats horiek amaitu ondoren, eta egingo den galderari erantzun ostean (kontsulta masiboak ekiditeko ezarri den captcha da), erabiltzaileak hautatutako parametroen araberako informazioa pantailan agertuko da, eta Excel edo CSV fitxategiak erabilita norbere ordenagailura esportatzeko aukera egongo da.

Informazioa eSTADISS gailu mugikorretatik ikusteari buruz: Denboraldi batez, eSTADISS aplikazioa ezin izango da behar bezala ikusi gailu mugikor batzuetan

Hurrengo urratsak

Kontsulta-postontziaren bidez, beharrezkotzat jotzen duzun edozein argibide edo ohar eska dezakezu.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Complementary Content
${loading}