Cookie-ei buruzko informazio garrantzitsua
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.
¿Seguro que quieres cerrar la sesión?
Va a abandonar el portal. Si se ha identificado con certificado le recomendamos que cierre su navegador
Zerbitzu honekin, ehorzketako gastuei aurre egiteko heriotzagatik sorospen prestazioa eska daiteke, Erregistro Elektroniko bidez, norberaren izenean edo beste pertsona baten izenean.
Norberaren izenean nahiz Itsasoko Erregimen Bereziko langile edota pentsiodun baten ehorzketa-gastuak bere gain hartu dituen pertsona ordezkatuz gastuoi aurre egiteko heriotzagatiko sorospenaren prestazioa eskatu nahi duten pertsonentzat.
Cl@ve-ra Cl@ve iraunkorra erabiliz sartzen bazara, zerbitzu honen segurtasun-maila handiagoa bermatze aldera, erregistroan zehar emandako mugikor-zenbakira SMS bidez bidalitako kode batekin osatuko da sarbidearen baliozkotze-prozedura. Kode hau sartu beharko duzu zerbitzura sartu ahal izateko.
IGIren Zuzendaritza Probintzialak eskaera tramitatzeko behar diren jatorrizko dokumentuak eskatuko dizkizu.
Beste norbaiten izenean jarduten ari bazara, ordezkatzeko eredu normalizatua (dokumentu erantsien atalean atzitu dezakezu) edo legez baliozkoa den beste edozein dokumentu erantsi beharko duzu ordezkaritza hori modu fidagarrian erregistratzeko.
Ahaldunen kasuan, Ahalduntzen Erregistro Elektronikoan erregistratuta egon beharko dira.
Erantsiko den dokumentazio osoak ezingo du 10 Mb-eko tamaina gainditu.
Izapidea burututakoan “jaso izanaren adierazpen” bat jasoko duzu PDF formatuan.
Baieztapen mezua ez baduzu jasotzen edo, horren ordez, transmisioaren akatsei edo hutsuneei buruzko mezu bat jasotzen baduzu, beste momentu batean aurkeztu beharko duzu edo beste bitarteko batzuk erabili beharko dituzu.
Eskaeraren ebazpena eta jakinarazpena interesdunari eta, hala badagokio, haren ordezkariari.
Zure eskaeraren eboluzioari buruzko informazioa lor dezakezu Itsasoko Gizarte Institutuko Zuzendaritza Probintzialean edo Tokiko Zuzendaritzan.
Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.
Zerbitzu honetarako sarbidea gaituko da soilik pertsona fisiko edo entitate gisa identifikatzen zarenean
dokumentuaren izena | Argitalpen data |
---|---|
Laguntza heriotzagatik. Itsasoko Erregimen Berezia (PDF, 2676 Kb) | 19/04/2023 |