Valore esta página
Valore este contenido

Contenido principal

Ezkontza berria dela eta alarguntza-pentsioarekin jarraitzeko eskaera < Itzuli

Zerbitzu honen bidez, ezkontza berria jakinaraz dezakezu, alarguntzagatiko pentsioa mantentzeko.

Izapide honi buruz

Norentzat:

Alarguntzagatiko pentsiodunentzat.

Zer ahalbidetzen du:

Jasotako diru-sarrerak eta ezkontide berriaren datuak jakinaraztea, alarguntza pentsioa mantendu ahal izateko berriz ezkontzean.

Zer behar da hori gauzatzeko

Zerbitzura sartzeko inprimakian, eskaera hori egiteko ahalik eta informazio gehien idatzi beharko da

Kontuan hartzekoak

Ordezkari gisa sartzen bazara, SMS bidez ordezkatuak mugikorrean jasoko duen kodea eskatu beharko diozu, ordezkaritza baieztatzeko eta zerbitzuaren amaieran ordezkaritza agiri normalizatua eransteko.

Ahaldun gisa jardutean, berriz, Ahalduntzen Erregistro Elektronikoan erregistratuta egon beharko zara.

Hurrengo urratsak

Izapidea burututakoan “jaso izanaren adierazpen” bat jasoko duzu PDF formatuan.

Berrespen-mezua jasotzen ez badu, edo, hala badagokio, igorpenaren errore- edo urritasun-mezua jasotzen badu, aurkezpena beste une batean egin beharko da, edo beste bitarteko batzuk erabili.

Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak eskaeraren ebazpena bidaliko dio etxera interesdunari.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Erantsitako dokumentazioa
Erantsitako dokumentazioa
dokumentuaren izena Argitalpen data
Aurkezpen eredu normalizatua (PDF, 2387 Kb) 29/03/2022
Complementary Content
${loading}