Valore esta página
Valore este contenido

Contenido principal

Araudia eta Legedia < Itzuli

Iragarki-taulari lotutako Araudia

Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 132.4. artikuluak xedatutakoarekin bat, ekimen eta jakinarazpenak legezko ebazpenengatik edo araudiagatik ediktu eta iragarkien taulan argitaratu behar badira, dagokion erakundearen egoitza elektronikoan argitaratzeko aukera egongo da haren ordez, baita informazioa bertan osatzekoa ere.

Herritarrak identifikatzeko eta baimentzeko sistemei lotutako araudia

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 9. eta 10. artikuluen arabera (herritarrek zerbitzu publikoetan sarbide elektronikoa izateari buruzkoa da lege hori), herritarrak identifikatzeko eta autentifikatzeko hainbat modu aurreikusten dira administrazio publikoekiko harreman elektronikoetan; zehazki, nortasun-agiri nazionalari erantsitako sinadura elektronikoko sistemak, ziurtagiri elektroniko aitortuetan txertatutako sinadura elektroniko aurreratuko sistemak, eta sinadura elektronikoko beste sistema batzuk, hala nola aurretiazko erregistro batean erabiltzaile gisa gako hitzartuak erabiltzea, bi aldeek ezagutzen duten informazioa ematea edo beste sistema ez-kriptografiko batzuk, administrazio publiko eskudun bakoitzak kasu bakoitzean zehaztutako moduan eta baldintzetan.

Bestalde, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 129.4 artikuluak ezartzen duenez, Gizarte Segurantzaren Administrazioak erraztasunak emango dizkie interesdunei beren eskubideak baliatzeko, dokumentuak aurkezteko edo edozein zerbitzu edo izapide egiteko, Gizarte Segurantzaren eta Pentsioen Estatu Idazkaritzaren egoitza elektronikoan eskuragarri dauden bitarteko elektronikoen bidez edo interesdunaren nortasuna egiaztatzea eta haren borondatea eta adostasuna adieraztea bermatzen duten beste bitarteko batzuen bidez, Gizarte Segurantzaren eta Pentsioen Estatu Idazkaritzak ezartzen dituen baldintzetan. Xede horri erantzuten dio 2021eko maiatzaren 25eko Ebazpenak, zeinak identifikazio-sistema jakin batzuen bidez kanal telefoniko eta telematikoen bidez izapideak eta jarduketak gaitzen baititu eta formulario elektronikoen bidez eskaerak aurkezteari buruzko alderdiak arautzen baititu.

Erantsitako dokumentazioa
Erantsitako dokumentazioa
dokumentuaren izena Argitalpen data
2014ko ekainaren 4ko Ebazpena, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalarena; haren bitartez, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalarekin dituzten harreman elektronikoetan herritarrak identifikatzeko eta baimentzeko sistemak onartzen dira. (PDF, 160 Kb) 29/12/2015
Ebazpena, 2014ko uztailaren 24koa, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrarena, identifikazio, egiaztatze eta sinadura elektronikoko sistema onartzen duena TGSSrekin elektronikoki harremanetan jartzeko. (PDF, 4078 Kb) 29/12/2015
Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren 2014ko uztailaren 24ko Ebazpena, identifikazio- eta egiaztatze-sistemen bidez erabil daitezkeen zerbitzuak zehaztekoa. (PDF, 1322 Kb) 29/12/2015
PRE/1838/2014 Agindua (urriak 8): Ministroen Kontseiluko Akordioa (irailak 19) argitaratu eta Estatuko Sektore Publiko Administratiboaren identifikazio, egiaztapen eta sinadura elektronikoko Cl@ve plataforma komuna (itundutako gakoekin) onartzen du. (PDF, 183 Kb) 29/12/2015
2015eko abenduaren 14ko Ebazpena, Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien Zuzendaritzarena, Cl@ve sistemaren garapen eta aplikaziorako beharrezkoak diren zehaztapen teknikoak ezartzekoa (PDF, 271 Kb) 21/08/2017
Resolución de 8 de marzo de 2023, de la SESSP, por la que se habilitan trámites y actuaciones a través de los canales telefónico y telemático mediante determinados sistemas de identificación y expresión de la voluntad y se regulan aspectos... (PDF, 221 Kb) 16/03/2023
Procedimientos, trámites y actuaciones accesibles mediante sistemas de identificación previstos en la resolución de 8 de marzo de 2023, de la Secretaría de Estado de la Seguridad Social y Pensiones y protocolo de aplicación (INSS) (PDF, 314 Kb) 11/12/2023

Adostasuna

Administrazio Elektronikoaren esparruan Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duen maiatzaren 3ko 311/2022 Errege Dekretuaren 38. artikuluarekin bat etorriz, zuzenbide publikoko organo eta entitateek Segurtasun Eskema Nazionalarekin bat datozen adierazpen eta ziurtagirien publizitatea egingo dute Interneteko atarietan edo egoitza elektronikoetan, aipatutako Segurtasuneko Jarraibide Teknikoan xedatutakoari jarraikiz.

Egoitzen sorrerari buruzko araudia

Sektore publikoaren bitarteko elektronikoen bidezko jarduera- eta funtzionamendu-araudia onartzen duen martxoaren 30eko 203/2021 Errege Dekretuak ezartzen duenez, dagokion egoitza elektronikoak edo egoitza elektroniko lotuak interesdunen eskura jarri behar du, gutxieneko edukien artean, sortze-egintzaren edo -xedapenaren identifikazioa, zuzenean edo dagokion Aldizkari Ofizialean argitaratzeko estekaren bidez, 11.1 artikuluaren b) atalean ezartzen den moduan.

Aipatutako 203/2021 Errege Dekretuaren seigarren xedapen gehigarriak ezartzen du indarrean sartzen den egunean dauden egoitza elektronikoak Estatuko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoari lotutako egoitza elektronikoen izaera izango dutela, hura baita Sarbide Puntu Orokor Elektronikoaren (PAGe) egoitza, sortze-tresna aldatu beharrik gabe.

Webguneari buruzko araudia

Webgunearen araudia kontsultatzeko, sartu esteka honetan.

Ahalduntzeen erregistro elektronikoari buruzko araudia

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 5. artikuluan aurreikusten duenez, jarduteko gaitasuna duten interesdunek ordezkari bidez jardun ahal izango dute.

6. artikuluan zehazten du Estatuko Administrazio Orokorrak, autonomia-erkidegoek eta toki-erakundeek ahalordetzeen erregistro elektroniko orokor bat izango dutela, eta erregistro horretan inskribatu beharko direla, gutxienez, apud acta emandako izaera orokorrekoak, aurrez aurre edo elektronikoki, administrazio publikoen aurrean jarduteko. Halaber, erakunde bakoitzak bere ahalordetzeen erregistro elektronikoa izan ahalko du, bertan haiengan berariazko tramiteak egiteko emandako ahalordeak inskribatzeko.

Gizarte Segurantzaren Administrazioaren eremu espezifikoan, ordezkari baten bidez jarduteko aukera eta ordezkaritza hori egiaztatzeko beharra urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 129. artikuluan jasotzen dira.

Erregistro Elektronikoari buruzko araudia

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16.1 artikuluan xedatzen duenez, administrazio bakoitzak Erregistro Elektroniko Orokor bat izango du, eta, bertan, edozein administrazio-organotan, organismo publikotan edo haiei lotutako edo haien mendeko edozein erakundetan aurkeztutako edo jasotako dokumentu guztien idazpena egingo da.

Administrazio bakoitzari lotutako edo haren mendeko organismo publikoek beren erregistro elektroniko propioa eduki ahal izango dute, zeina guztiz elkarreragingarria eta beren mendeko administrazioaren Erregistro Elektroniko Orokorrarekin konektatua izango baita. Erregistro elektronikoak sortzeko xedapenak dagokion aldizkari ofizialean argitaratuko dira, eta haien testu osoak eskuragarri egon beharko du erregistrora sartzeko egoitza elektronikoan. Halaber, adierazten du erregistro bakoitzera sartzeko egoitza elektronikoan erregistro horretan has daitezkeen izapideen zerrenda eguneratua agertuko dela.

Elektronikoki egindako jakinarazpenen araudia

ISM/903/2020 Agindua, irailaren 24koa, Gizarte Segurantzaren Administrazioaren eremuko jakinarazpen eta komunikazio elektronikoak arautzen dituena, eta Gizarte Segurantzaren Administrazioak bitarteko elektronikoen bidez jakinarazpenak eta komunikazioak egiteko arau-esparrua ezartzen duena, urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 5.2.e) artikuluan ezarritakoaren arabera.  

Zigilu elektronikoen sorrerari buruzko araudia

Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legeak 42. artikuluan ezartzen duenez, administrazio publikoek administrazio publikoaren, zuzenbide publikoko organoaren edo entitatearen zigilu elektronikoak erabili ahal izango dituzte haiek identifikatzeko eta beren eskumenaren erabilera autentifikatzeko administrazio-jarduketa automatizatuan.

Bestalde, Sektore publikoak bitarteko elektronikoen bidez jarduteko eta funtzionatzeko erregelamendua onartzen duen martxoaren 30eko 203/2021 Errege Dekretuaren 19. artikuluaren arabera, zigilu elektronikoak Ministerioaren idazkariordetzaren edo organismo publiko eskudunaren titularraren ebazpen bidez sortuko dira. Ebazpen hori dagokion egoitza elektronikoan argitaratuko da, eta, bertan, hura sortzeko tresnaren gutxieneko edukiak jaso beharko dira.

Jarraian, Gizarte Segurantzaren jardun automatizatuko zigilu elektronikoen zerrenda ageri da. Gizarte Segurantzak erabiltzen dituen zigiluen baliozkotasuna eta benetakotasuna egiaztatzeko erabil daiteke.

Erantsitako dokumentazioa
Erantsitako dokumentazioa
dokumentuaren izena Argitalpen data
Gizarte Segurantzaren Kontu-hartzailetza Orokorraren 2011ko ekainaren 22ko ebazpena, Gizarte Segurantzaren Kontu-hartzailetza Orokorraren zigilu elektronikoa sortzeko. (PDF, 647 Kb) 29/12/2015
Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren Zuzendaritza Nagusiaren Ebazpena, Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren zigilu elektronikoa sortzeari buruzkoa (PDF, 165 Kb) 21/07/2023
Ebazpena, 8.09.2023, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrarena, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren zigilu elektronikoaren sorrerari buruzkoa (PDF, 128 Kb) 11/09/2023
Resolución de 25 de septiembre de 2020, de la Subsecretaría, por la que se crea el sello electrónico de la Dirección General de Ordenación de la Seguridad Social. (PDF, 807 Kb) 05/10/2020
Resolución de 8 de octubre de 2020, del Subdirector General de Gestión de Clases Pasivas, por la que se delega la firma en materia de Clases Pasivas y otras prestaciones, indemnizaciones, ayudas y anticipos cuya competencia tenga atribuida. (PDF, 170 Kb) 14/10/2020
Resolución de 2 de julio de 2021, del Instituto Social de la Marina, por la que se crea el sello electrónico del Instituto Social de la Marina. (PDF, 180 Kb) 05/08/2021
Resolución de 09 de junio de 2023, de la Subsecretaría de Inclusión, Seguridad Social y Migraciones para la creación del sello electrónico de actuación administrativa automatizada de la Secretaría de Estado de la Seguridad Social y Pensiones (PDF, 187 Kb) 21/07/2023

Normativa relativa a la tramitación electrónica automatizada

Se entiende por actuación administrativa automatizada cualquier acto o actuación realizada íntegramente a través de medios electrónicos por una Administración pública, en el marco de un procedimiento administrativo y en la que no haya intervenido de forma directa un empleado público (art. 41.1 Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público).

El artículo 130 del texto refundido de la Ley General de la Seguridad Social, aprobado por el Real Decreto Legislativo 8/2015, de 30 de octubre señala que podrán adoptarse y notificarse resoluciones de forma automatizada en los procedimientos de afiliación, cotización y recaudación. A tal fin, mediante Resolución del Director General de la entidad que corresponda se establecerá previamente el procedimiento o procedimientos de que se trate y el órgano u órganos competentes, según los casos, para la definición de las especificaciones, programación, mantenimiento, supervisión y control de calidad y, en su caso, auditoría del sistema de información y de su código fuente. Asimismo, se indicará el órgano que debe ser considerado responsable a efectos de impugnación.

Erantsitako dokumentazioa
Erantsitako dokumentazioa
dokumentuaren izena Argitalpen data
Resolución de 23 de febrero de 2016, del Instituto Nacional de la Seguridad Social, por la que se regula la tramitación electrónica automatizada de diversos procedimientos de gestión de determinadas prestaciones del sistema de la Seguridad Social (PDF, 202 Kb) 06/09/2023
Resolución 17 enero 2022, del ISM, se regula la automatización de ciertos actos y actuaciones en los procedimientos para el reconocimiento de determinadas prestaciones del Régimen Especial de la Seguridad Social de los Trabajadores del Mar (PDF, 230 Kb) 06/09/2023
Resolución 14 de febrero de 2023, Dirección General de la TGSS, se regula la tramitación electrónica automatizada de la emisión de certificados de estar al corriente en las obligaciones de Seguridad Social e informes de deuda pendiente (PDF, 206 Kb) 06/09/2023
Resolución 24 de abril 2023, Dirección General de la TGSS, se establece la tramitación electrónica automatizada de las reclamaciones de deuda y providencias de apremio en el procedimiento de gestión recaudatoria de recursos de Seguridad Social (PDF, 205 Kb) 06/09/2023
Resolución 27 de abril de 2023, Dirección General de la TGSS, se regula la tramitación electrónica automatizada de la emisión de las resoluciones derivadas de la tramitación de convenios especiales en el Sistema de la Seguridad Social (PDF, 202 Kb) 06/09/2023
Resolución 26 julio 2023, Dir. Gral. de la TGSS, se regula la tramitación electrónica automatizada de la emisión de resoluciones derivadas de trámites relativos a situaciones de inactividad trabajadores Sist. Esp. C A Agrarios ...(PDF, 162 Kb) (PDF, 162 Kb) 11/09/2023
Resolución de 5 de marzo de 2024, del INSS, por la que se determinan las prestaciones del sistema de la Seguridad Social cuya resolución se podrá adoptar de forma automatizada, los criterios de reparto para la asignación a las DDPP ... (PDF, 264 Kb) 12/03/2024
Complementary Content
${loading}