Valore esta página
Valore este contenido

Contenido principal

Fitxategien Bidalketa < Itzuli

Zerbitzu honen bidez, beste Administrazio eta Erakunde Publiko batzuek informazioa eskatu ahalko diote GSDN edo GSINeri, aipatu Administrazio eta Erakunde Publikoek fitxategiak bidaliz Gizarte Segurantzaren zerbitzu zentraletara.

Izapide honi buruz

Norentzat da?

  • Izaera juridikoa duten Erakunde eta Organismoentzat, Autonomia Erkidegoetako Administrazio Zentralen kasuan izan ezik, antzerako maila duten Sail edo Organoei eman ahalko baitzaie eta Estatuko Administrazio Orokorraren kasuan izan ezik, Zuzendaritza Orokorraren azpitik ez dauden organoei eman ahalko baitzaie.
  • GSINen kasuan, alta-baimenak Estatuko Administrazio Orokorrari, Autonomia Erkidegoetako Kontseilaritzei eta Tokiko Erakundeei onartzen zaizkie, eta ezingo dute alta eskatu erakunde hauen menpe dauden erakunde autonomo publikoek.
    Hala ere, organismo eskatzailearen menpeko organismo autonomo baten parte izan daitezke proposatzen diren erabiltzaileak, betiere langile publikoak badira.

Zer ahalbidetzen du?

Eskuratu nahi duzun informazio motaren arabera jarraian zehazten diren datuak komunikatze zerbitzuetako bat eskatu beharko da.

  • GSDN:
    • R001 - Gizarte Segurantzarekiko Betebeharrak Eguneratuta Izatearen Txostena. Erakunde eskatzailearen informazio zerbitzua, hirugarren subjekturen batek Gizarte Segurantzarekin zorrak dituen edo ez dituen jakiteko.
    • A102 - Enpresen langile-denboraren txostena. Zerbitzu honek denboraldi jakin batean enpresa bati atxikitako langileen zerrendari buruzko informazioa ematen du.
    • A007 - Laneko altaren txostena data zehatzean. Zerbitzu honek txosten bat kontsultatzea edo lortzea ahalbidetzen du, non soilik BAI edo EZ agertuko den kontsultatutako identifikatzailea data jakin batean lanean alta emanda dagoen aditzera emateko.
    • A008 - Alta egoeran dauden langileen urteko batez besteko txostena. Zerbitzu honen bidez, informazio-eskaera egin duen erakundeak ezarritako epean zehar bere enpresan alta egoeran  egon diren batez besteko langile kopuruari buruzko txosten bat kontsultatu edo lor daiteke.
    • A009 - Zerga zordunei buruzko txostena. Zerbitzu honek txosten bat lortzea ahalbidetzen du, betiere tributu-zor diru-bilketaren helburuarekin soilik, enpresetan edo beren konturako langile gisa alta emanda dauden langileen datuekin.
    • A101 - Enpresaren KKK txostena data jakin batean. Zerbitzu honek enpresa baten alta data jakin batean ematen duten KKKak ematen ditu, horietako bakoitzari buruzko datu garrantzitsuenekin, bereziki KKKn alta ematen duten langileen kopurua. Zehaztu egiten da zenbat diren desgaituak, zenbatek dituzten mugagabeko kontratua lanaldi osoan, mugagabeak lanaldi partzialean, aldi baterakoa lanaldi partzialean eta aldizkako finkoa.
    • A103 – Norberaren Konturako Langileen Egoera / Lan-bizitza. Zerbitzu honen bidez, norbere konturako langile baten egoerari buruzko txostena lor daiteke, fitxategia prozesatu den datan edo lehenagoko data batean, edo haren lan-bizitzari buruzkoa, gehienez ere urtebetekoa azken 7 urteetako epean.
    • A104 – PFI baten Gizarte Segurantzako zenbakia edo Afiliazio zenbakia. Zerbitzu honen bidez, NAN, pasaporte edo AIZ baterako Gizarte Segurantzako datu-baseetan ageri den Gizarte Segurantzako Zenbakia edo Afiliazioa jakinarazten da.
    • A106 – Besteren Konturako Langileen Egoera / Lan-bizitza. Zerbitzu honen bidez, besteren konturako langile baten egoerari buruzko txostena lor daiteke, fitxategia prozesatu den datan edo lehenagoko data batean, edo haren lan-bizitzari buruzkoa, gehienez ere urtebetekoa azken 7 urteetako epean.
    • C001 - Lan-istripuen eta Laneko Gaixotasunen kotizazio-oinarriak  12 hilabeteko epean. Honen bidez besteren konturako langileen Lan istripuen eta Laneko Gaixotasunen kotizazio-oinarriei  buruzko informazioa lortu daiteke, 12 hilabetera arteko epean zehar, hots, informazio-eskatzaileak azken bost urtetan mugatutako aldian (aldiaren hilabetea  ezin da fitxategia prozesatu baino 5 urte lehenagokoa izan).
  • GSIN:
    • P001 - Pentsiodunen txostena zergei dagokienez. Erakunde eskatzailearentzako informazio zerbitzua, hirugarrenek Gizarte Segurantzaren sistemarekin zorrik duten edo ez duten jakiteko eta dagozkien eskumenen esparruan dituzten zerga betebeharrak asetzeko.
    • P002 - Gaur egungo zenbatekoak dituzten pentsiodunen txostena eta interesdunaren baimena.  Erakunde eskatzailearentzako informazio zerbitzua, bere eskumenak kudea ditzan, Gizarte Segurantzako sistemako egungo pentsioen zenbatekoak, baita Gizarte Laguntza Publikoen Erregistroan dauden kanpoko beste erakundeek kudeatutako prestazioen tasa eta zenbatekoak ere.
    • P003 - Pentsiodunen txostena oraingo eta aurreko ekitaldietako zenbatekoekin eta interesdunaren baimenarekin. Erakunde eskatzailearentzako informazio zerbitzua, bere eskumenak kudea ditzan, Gizarte Segurantzako sistemako pentsioen egungo eta aurreko ekitaldiei dagozkien tasak eta zenbatekoak, baita Gizarte Laguntza Publikoen Erregistroan dauden kanpoko beste erakundeek kudeatutako prestazioen tasa eta zenbatekoak ere.

Zer behar da hori gauzatzeko?

Administrazio eta organismo publikoek datuak lagatzeko zerbitzuan sartzeko baimena izan beharko dute, eta horietan diharduten funtzionario edo langileek zerbitzu bakoitzean sartzeko behar diren baimenak ere izan beharko dituzte.

Kontuan hartu beharrekoak

  • Datuen lagapen zerbitzuren bat eskatzeko, beharrezkoa da lortu nahi den informazioaren xedea eta helburua zein den adieraztea, hauetako baten berdina ez bada (laguntzak eta diru-laguntzak ematea, administrazio lizitazioa edo kontratazioa, zerga-bilketa, e.a.), informazioa eskatzeko fitxategi bakoitzean dagoena kaltetu gabe.
  • Geroago xedea eta helburua aldatuko balira, zerbitzua ematen duen Erakunde (TGSS/ INSS) arduradunari jakinarazi beharko zaio.
  • Gizarte Segurantzak luzatutako ziurtagiriekin sinatutako fitxategiak (PDF, XAdES, CAdES eta PKCS#7 formatuetan) Sinadurak eta ziurtagiriak egiaztatzeko zerbitzuaren bitartez baliozkotu ahal dira.
  • Erabiltzaile-izena + Pasahitza (Cl@ve iraunkorra) erabiliz sartzen bazara, segurtasun-maila handiagoa bermatze aldera, erregistroan zehar emandako mugikor-zenbakira kode bat bidaliko dizugu SMS bidez. Kode hori sartu beharko duzu erregistro elektronikoan jakinarazpena sinatu ahal izateko.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

El acceso a este servicio estar� habilitado �nicamente cuando se identifique como persona f�sica

Complementary Content
${loading}