Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga una mejor experiencia de usuario. Las cookies no se utilizan para recoger información de carácter personal. Si continúa navegando se considera que acepta su uso. Para más información consulte nuestra política de cookies.
Argitu zure kontsultak nola izapidetu edo planteatzeari buruzko zalantzak. Azkenean behar baduzu, zurekin harremanetan jarriko gara.
Laguntza behar dut, nola egin dezaket galdera bat?
Gizarte Segurantzaren orrian ez baduzu aurkitzen bilatzen ari zarena edo zalantzaren bat baduzu, kontsultatu gure ISSA laguntzaileari.
Oraindik ere laguntza behar baduzu, Gizarte Segurantzako
kontsulta-postontziaren bidez bidal dezakezu galdera. Lehenbailehen erantzungo dizugu.
Horretaz gainera, astelehenetik ostiralera artatuko zaitugu:
Gizarte Segurantzak honako hauek loturiko zerbitzuak eskaintzen dizkizu:
Sartu zure datuetara, kontsultatu txostenak eta egin izapideak online Egoitza Elektronikoaren bidez, elektronikoki identifikatuta. Halaber, behar dituzun izapideak topatzeko, gure ISSA laguntzailea balia dezakezu.
Egin nahi duzun izapidearen arabera, identifikatzeko modu bat eskatuko zaizu, zure nortasuna eta segurtasuna ziurtatzeko.
Ziurtagiri edo NAN elektronikoa izanez gero, izapide guztiak online egin ditzakezu. Kontsultatu Gizarte Segurantzak onartutako ziurtagiriak. Jo Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalaren egoitzara, hark emandako ziurtagiria lortu nahi baduzu. Eskabide-kodea lortu ondoren, zure nortasuna egiaztatu beharko duzu administrazio batean. Bete eskaera hau, "Autentifikazio elektronikoa" kategoria hautatuta, Gizarte Segurantzaren bulego batean egiteko. Zurekin harremanetan jarriko gara hitzordu bat adosteko.
Zerbitzu guztietarako sarbidea duzu Cl@ve iraunkorra erabiliz. Erregistra zaitezke
Aurrez aurreko egiaztapen gabeko Cl@ve PIN baliatuz, izapide hauek izango dituzu eskura. Ez baldin badaukazu, eskatu hemen: Cl@ve.
Gizarte Segurantzaren hainbat izapide eskura daude, zure datu pertsonalak SMS bidez egiaztatuz. Kontuan izan zurekin harremanetan ipintzeko datuek eguneratuta egon behar dutela. Jakinarazteko edo aldatzeko, telefonoz edo posta elektronikoz egin dezakezu, edo eskaera hau betez.
Identifikazio elektroniko gabeko izapide bat egin behar baduzu:
Hainbat txosten eta agiri online eskatu eta zeure etxean jaso ditzakezu, hala nola lan-bizitza, oinarri eta kuota ordainduak edo Europako Osasun Txartela. Kontuan izan zure helbideak eguneratuta egon behar duela. Aldatu behar izanez gero, bete eskari hau.