Contenido principal

Administrazio Publikoei datuak uzteko On Line zerbitzuak (R002) < Itzuli

Zerbitzu horri esker, TGSSk bere funtzioak betetzeko behar duen informazioa lagatzen die beste Administrazio eta Organismo Publikoei, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak (abenduaren 14ko BOE) eta urriaren 1eko 40/2015 Legeak, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarenak, xedatzen dutenari jarraikiz; eskaera pantailan bertan bete behar den formulario baten bitartez gauzatuz eta erantzuna pdf fitxategi batean jasoz.

Izapide honi buruz

Norentzat

  • Izaera juridikoa duten Erakunde eta Organismoentzat, Autonomia Erkidegoetako Administrazio Nagusien kasuan izan ezik, antzerako maila duten Kontseilaritza edo Organoei eman ahalko baitzaie eta Estatuko Administrazio Orokorraren kasuan izan ezik, Zuzendaritza Orokorraren azpitik ez dauden organoei eman ahalko baitzaie.

Zer egitea ahalbidetzen du

Eskuratu nahi duzun informazio motaren arabera jarraian zehazten diren datuak komunikatze zerbitzuetako bat eskatu beharko da.
TGSSaren bidez:

  • R002 - Gizarte Segurantzarekiko Betebeharrak Eguneratuta Izatearen Txostena. Erakunde eskatzailearen informazio zerbitzua, hirugarren batek Gizarte Segurantzarekin zorrak dituen edo ez dituen jakiteko.

Zer behar da hori gauzatzeko

Administrazio eta Organismo Publikoek datuak lagatzeko zerbitzuan sartzeko baimena izan beharko dute, eta horietan diharduten funtzionario edo langileek Administrazio edo Organismo horren izenean eskaerak gauzatzeko zerbitzu bakoitzean sartzeko behar diren baimenak ere izan beharko dituzte.

Kontuan izan beharrekoa

Datuen lagapen zerbitzuak eskatzeko, beharrezkoa da lortu nahi den informazioaren xedea eta helburua zein den adieraztea (laguntzak eta diru-laguntzak ematea, administrazio lizitazioa edo kontratazioa, zerga-bilketa, e.a.), eskatutako zerbitzuen xede eta helburua bera izango ez balitz jakinarazi beharko litzatekeelarik, informazioa eskatzeko fitxategi bakoitzean dagoena kaltetu gabe.

Geroago xedea eta helburua aldatuko balira, zerbitzua ematen duen Erakunde arduradunari jakinarazi beharko zaio.

Eskuratutako txostenaren behealdean, Egiaztatzeko Kode Elektronikoa (CEA) ageri da. Horrekin, dokumentuaren benetakotasuna egiazta daiteke Dokumentuaren Osotasuna Egiaztatzeko Zerbitzuaren bidez.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Zerbitzurako sarbidea

  • Ziurtagiri
    elektronikoak
  • Erabiltzailea +
    Pasahitza
    Erabiltzailea +
    Pasahitza (Cl@ve
    permanente)
  • Cl@ve
  • Ziurtagiririk
    gabe
  • SMS Bidez
Complementary Content
${loading}