Contenido principal

Lekuz aldatutako langileen eskaera. TA.300 < Itzuli

Zerbitzu honen bidez, enpresak edo besteren edo bere konturako langileak inprimaki elektronikoa (TA 300 eredua ordezten duena) bete ahal izango du, erregistro elektroniko bidez, aldi baterako lekualdatzeetarako, Gizarte Segurantzaren nazioarteko araudia duten (Erkidegoko Araudia eta Gizarte Segurantzaren Hitzarmena) bere jarduera beste herrialde bat edo batzuetan egiteko.

Izapide honi buruz

Norentzat

Enpresari eta langileentzat.

Zer egitea ahalbidetzen du

  • Eskaera bat aurkeztea Erregistro Elektroniko bidez.
  • Egoerari buruzko atalak bete.
  • Ez da TA 300 Eredua (PDF) atxiki behar.
  • Beharrezko dokumentazioa eranstea xede herrialdearen arabera.

Kontuan izan beharrekoa

Inprimaki elektroniko hau beteko da, orain arte PDF formatuan bete den TA.300 Ereduaren ordez.

Cl@ve-ra Cl@ve iraunkorra erabiliz sartzen bazara, zerbitzu honen segurtasun-maila handiagoa bermatze aldera, erregistroan zehar emandako mugikor-zenbakira SMS bidez bidalitako kode batekin osatuko da sarbidearen baliozkotze-prozedura. Kode hau sartu beharko duzu zerbitzura sartu ahal izateko. Erregistro elektronikoan jakinarazpena sinatzeko, kode bat bidaliko da SMS bidez.

Erantsiko den dokumentazioak ezin du guztira 10 Mb baino gehiago izan.

Hurrengo pausoak

Izapidea burututakoan “jaso izanaren adierazpen” bat jasoko duzu PDF formatuan.

Berresteko mezurik jasotzen ez baduzu edo, hala badagokio, igorpenean errorea edo akatsa gertatu dela adierazteko mezua jasotzen baduzu, prestazioa beste une batean egin beharko duzu, edo beste bitarteko batzuk erabiliz.

Bidali duzun informazioa eta dokumentazioa  egokia bada dagokion inprimakia bidaliko da, hala behar izanez gero, posta bidez jakinarazpenetarako eman duzun helbidera.

Zure eskaerari buruzko informazioa lor dezakezu telefonoz edo Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiko Probintzialera edo Tokiko Zuzendaritzara bertaratuz.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Zerbitzurako sarbidea

Complementary Content
${loading}