Contenido principal

Ezkontza berria dela eta alarguntza-pentsioarekin jarraitzeko eskaera. < Itzuli

Zerbitzu honen bidez berriro ezkondu izana jakinaraz daiteke Erregistro elektronikoa erabiliz alarguntzagatiko pentsioa mantentze aldera.

Izapide honi buruz

Norentzat

Alarguntza pentsiodunei.

Zer egitea ahalbidetzen du

Erregistro Elektroniko bidez jakinarazi jasotako diru-sarrerak eta ezkontide berriaren datuak, alarguntza pentsioa mantendu ahal izateko berriz ezkontzean.

Zer behar da hori gauzatzeko

Zerbitzura sartzeko inprimakian, eskaera hori egiteko ahalik eta informazio gehien idatzi beharko da.

Kontuan izan beharrekoa

Erabiltzaile-izena + Pasahitza (Cl@ve iraunkorra) erabiliz sartzen bazara, segurtasun-maila handiagoa bermatze aldera, erregistroan zehar emandako mugikor-zenbakira kode bat bidaliko dizugu SMS bidez. Kode hori sartu beharko duzu erregistro elektronikoan jakinarazpena sinatu ahal izateko.

Inprimakian eskatzen diren datuak bete, bertan zehazten diren argibideei jarraiki.

Beste norbaiten izenean jarduten ari bazara, ordezkatzeko eredu normalizatua (dokumentu erantsien atalean atzitu dezakezu) edo legez baliozkoa den beste edozein dokumentu erantsi beharko duzu ordezkaritza hori modu fidagarrian erregistratzeko.

Hurrengo pausoak

Izapidea burututakoan “jaso izanaren adierazpen” bat jasoko duzu PDF formatuan.

Ez baduzu baieztapen mezurik edo, behar denean, transmisioaren errore edo akats mezurik jasotzen, aurkezpena beste une batean edo beste bide batzuk erabiliz gauzatu beharko duzu.

Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak eskaeraren ebazpena bidaliko dio etxera interesdunari.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Zerbitzurako sarbidea

Erantsitako dokumentazioa
Erantsitako dokumentazioa
dokumentuaren izena Argitalpen data
Aurkezpen eredu normalizatua (PDF, 1637 Kb) 12/05/2021
Complementary Content
${loading}