Contenido principal

Erabiltzailearen baja < Itzuli

Zerbitzu honen bidez, baja eman dakieke erabiltzaileei.

Izapide honi buruz

Norentzat

Cl@ve permanente sisteman (erabiltzaile-izena eta pasahitza) alta egina duten eta sistema utzi nahi duten herritarrak.

Zer egitea ahalbidetzen du

Zerbitzu honen bitartez, erabiltzaileak Cl@ve permanente zerbitzua utz dezake.

Zer behar da hori gauzatzeko

Sistema uzteko, Erabiltzailearen baja zerbitzuan sartu behar zara.

Cl@ve Permanente bidez sartzen bada, sistemak SMS bat bidaliko dio erabiltzaileari zenbakizko kode batekin, behin bakarrik erabili ahal izango dena (One Time Password, OTP). Kode hori idatzi beharko du dagokion inprimakiko eremuan. Zuzena bada, sistema utziko da.

Sartzeko ziurtagiri elektronikoa erabiltzen bada, ez da egiaztapen-koderik eskatuko eta sistema berehala utziko da.

Kontuan izan beharrekoa

OTP kodea 3 aldiz gaizki idazten baduzu, horren berri emango da eta Erabiltzailearen baja izeneko zerbitzuaren hasierara joan beharko duzu berriro.

Cl@ve Permanente-ko baja batek ez du esan nahi Cl@ve sisteman nortasunaren baja egingo denik. Cl@ve nortasunari lotutako beste autentifikazio-mota batzuk erabiltzen jarrai daiteke, adibidez, Cl@ve PIN.

Aurrerago Cl@ve Permanente berriz aktibatu nahi bada, erregistroa egin beharko da berriro Cl@ve sisteman.

Zerbitzu horrekin arazorik baduzu, 060 zenbakira dei dezakezu.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Zerbitzurako sarbidea

Complementary Content
${loading}