Contenido principal

Erabiltzaile-izena aktibatzea < Itzuli

Zerbitzu honen bidez, aktibazio-kodea duten herritarrek pasahitza sortu eta erabiltzailea aktiba dezakete.

Izapide honi buruz

Norentzat

Zerbitzu elektronikoetan sartzeko Cl@ve permanente sistema (erabiltzaile-izena eta pasahitza) erabili nahi duten herritarrak.

Zer egitea ahalbidetzen du

Zerbitzu honen bitartez, herritarrak bere Cl@ve Permanente erabiltzaile-izena aktiba dezake, eta sartzeko pasahitza sortu.

Zer behar da hori gauzatzeko

Cl@ve Permanente erabiltzaile-izena aktibatzeko, Erabiltzaile-izena aktibatzea izeneko zerbitzuan sartu behar zara. Bertan, erabiltzailea (DNI edo NIE), helbide elektronikoa (alderatzeko datu osagarri gisa) eta erregistroa egin zenuenean eman zitzaizun aktibazio-kodea idazteko eskatuko zaizu. Prozesua seguruagoa izan dadin, galdera erraz bat ere egingo zaizu, pertsona fisikoa zarela egiaztatzeko (captcha).

Datuak zuzenak badira, sistemak SMS bat bidaliko dio erabiltzaileari zenbakizko kode batekin, behin bakarrik erabili ahal izango dena (One Time Password, OTP). Kode hori idatzi beharko du dagokion inprimakiko eremuan. Zuzena bada, sistemak aukera emango dizu nahi duzun pasahitza idazteko, betiere, zenbait segurtasun baldintza betez. Une horretatik aurrera, pasahitz hori erabili beharko duzu administrazio elektronikoko zerbitzuren batek eskatzen dizun bakoitzean.

Kontuan izan beharrekoa

(*) duten atalak nahitaez bete behar dira.

Pasahitzak zenbait baldintza bete behar ditu:

  • Ezin du izan izen, abizen edo DNI zenbakirik.
  • Nahi beste karaktere izan behar ditu, baina gutxienez 8.
  • Pasahitzak 16 karaktere baino gutxiago baditu, gutxienez 4 baldintza hauetako 3 bete beharko ditu: Gutxienez, letra larri bat, letra xehe bat, digitu bat edo karaktere hauetako bat izan: ¡!$€%&@/\\()=?¿*[];,:._-+<>

Aktibazio-kodea 5 aldiz gaizki idazten bada, sistemak horren berri emango du eta, jarraian, blokeatu egingo du. Halakorik gertatzen bada, beste aktibazio-kode bat sortu behar da. Aurrez aurre egin dezakezu, edozein erregistro-bulegotan, edo telematikoki, ziurtagiri elektronikoa baduzu.

OTP kodea 3 aldiz gaizki idazten baduzu, horren berri emango da eta Erabiltzaile-izena aktibatzea izeneko zerbitzuaren hasierara joan beharko duzu berriro.

Zerbitzu horrekin arazorik baduzu, 060 zenbakira dei dezakezu.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Zerbitzurako sarbidea

  • Ziurtagiri
    elektronikoak
  • Erabiltzailea +
    Pasahitza
    Erabiltzailea +
    Pasahitza (Cl@ve
    permanente)
  • Cl@ve
  • Ziurtagiririk
    gabe
  • SMS Bidez
Complementary Content
${loading}