Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga una mejor experiencia de usuario. Las cookies no se utilizan para recoger información de carácter personal. Si continúa navegando se considera que acepta su uso. Para más información consulte nuestra política de cookies.
Sistema honekin sinatutako fitxategien sinadura digitala egiaztatzeko zerbitzua.
Hiritar guztientzat.
Gizarte Segurantzak sortutako ziurtagiriekin sinatutako fitxategien egiazkotasuna eta zuzentasuna egiaztatzea PDF, XAdES, CAdES eta PKCS#7 formatuetan.
Sinaduren eta ziurtagirien egiaztatze zerbitzuaren helburua Gizarte Segurantzak igorritako dokumentuen sinadura elektronikoak egiaztatzea da, modu honetan edozein hiritarrek izango du hauen egiazkotasuna eta zuzentasuna egiaztatzeko aukera.
Zerbitzua Gizarte Segurantzak sortutako ziurtagiriekin sinatutako fitxategiak egiaztatzeko eskaintzen da (PDF, XAdES, CAdES eta PKCS#7 formatuak). Beraz,SILCON ziurtagiriekin eta Gizarte Segurantzaren Informatika Gerentziaren Erakunde Ziurtagiri-emaileak (ACGISS) igorritako ziurtagiriekin sinatutako fitxategiak egiazta daitezke, hain zuzen ere, automatizatutako jarduera administratiboaren eta enplegu publikoaren zigilu elektronikoa duten ziurtagiriak badira. Halaber, dokumentuekin lotutako denbora-zigiluak egiaztatuko dira, sinadura bakoitza gauzatu zen data egiaztatzea behar den kasuetarako.
Gizarte Segurantzak sortutako PDF dokumentuen kasuan, zure ordenagailutik ere baliozkotu dezakezu sinadura. Horretarako beharrezkoa izango da aurretik Adobe Acrobat Reader konfiguratzea Gizarte Segurantzaren Erakunde Ziurtagiri-emailearen erro-ziurtagiriaz fidatzeko; hori dela eta, Elektronikoki sinatutako PDF dokumentuak egiaztatzeko argibideak helaraziko ditugu.
Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.
dokumentuaren izena | Argitalpen data |
---|---|
Elektronikoki sinatutako PDF dokumentuak egiaztatzeko jarraibideak (PDF, 1211 Kb) | 29/12/2015 |