Ebaluatu orrialde hau
Ebaluatu eduki hau

Contenido principal

Ziurtagiri elektronikoak

Kasu guztietan beharrezkoa da Baldintza orokorrak atalean eta sartzen zaren nabigatzailearen konfigurazio-gidaliburuan adierazten diren baldintzak aurrez egiaztatzea.

Ziurtagiri Digitala

Autentifikazio-metodo honek eskaintzen dituen zerbitzu elektronikoetara sartzeko, Gizarte Segurantzak onartzen duen ziurtagiri digital kualifikatu bat behar da.

SMS Bidez

Egoitzan, hainbat prozedura egin daitezke mugikorrera SMS bidez bidaltzen den aldi baterako pasahitza erabiliz. Sartu zerrendara.

Gizarte Segurantzari zure mugikor zenbakia zein den adierazteko, erabili Telefonoaren eta helbide elektronikoaren aldaketa  eta jakinarazpena zerbitzua. Zerbitzu hori erabiltzeko, ordea, ziurtagiri digitala edo Cl@ave permanente delakoa beharko da. Kautotze-metodo horiek ez badituzu, eskaera bat bidal dezakezu.

Cl@ve

Cl@ve identitate elektronikoak egiaztatzeko plataforma da, hala, herritarrak identifikatu eta egiazkotzeko. Administrazio Publikoen aurrean segurtasun-berme guztiekin identifikatzeko balio du.

Sartzeko baldintzak

Cl@ve plataformara hainbat modutan sar daiteke:

  • Ziurtagiri digital kualifikatuarekin.

  • Cl@ve mugikorra: Zerbitzu publikoetara sartzeko sistema elektronikoa, herritarrak bere burua autentifikatzeko aukera ematen duena Egoitza Elektronikoan egiten ari den izapidean. Sistemak QR kode bat eskaneatzeko aukera ematen du, erabiltzaileak bere identifikazio-datuak sarbide-pantailan sartzeko beharrik izan ez dezan. QR kodea eskaneatu ezin baduzu, Cl@ve aplikaziora iritsiko zaizun autentifikazio-eskaera berretsi ahal izango duzu.

  • Cl@ve iraunkorra delakoarekin. Denbora luzez (baina ez betiko) balio duten pasahitzen sistema, ohiko erabiltzaileei zuzendutakoa. Erabiltzaile eta pasahitz bidez sartzeko sistemaren berdina da. Sistema honek, halaber, aukera ematen du sinadura hodeian atzitzeko.

Cl@ve sisteman erregistratzea

Cl@ve mugikorra edo Cl@ve iraunkorra erabiltzeko, aurrez sisteman erregistratu behar da Internet bidez edo edozein Cl@ve Erregistro Bulegotara bertaratuz. Kontuan izan behar da, gainera, Gizarte Segurantzako Administrazioko zerbitzu batzuetarako cl@ve erregistro aurreratu bat behar dela. Beraz, kasu horietan ez da nahikoa izango ziurtagiririk gabe internet bidez erregistratzea. Informazio gehiago aurkituko duzu erregistratzeko eta erabiltzeko moduari buruz Cl@ve sistemaren webgune ofizialean.

Cl@ve plataformara ziurtagiri digital kualifikatuaren bidez sartzeko ez da behar aurrez erregistratzea.

Complementary Content
${loading}