Contenido principal

Galdera orokorrak < Itzuli

    Nori zuzenduta dago?

    Gizarte Segurantzarekin internet bidez harremanak izan behar edo nahi dituzten herritar eta enpresei.

    Zer da Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoa?

    Hiritarrek eta enpresek Internet bidez Gizarte Segurantzarekiko izapideak egin ahal izateko helbide elektronikoa da; betiere, horien titulartasuna, kudeaketa eta administrazioa erabat Gizarte Segurantzari dagokionean, administrazio organo edo erakundeak bere eskumenen baitan diharduela.

    Zein zerbitzu edo izapide erabili ditzaket?

    Profilaren arabera, (herritarra, enpresa) eta Gizarte Segurantzako afiliazio erregimenaren arabera, aukera izango da dokumentuak aurkezteko Erregistro Elektronikoan, Jakinarazpen Telematikoak jasotzeko, Ziurtagiri Digitalak lortzeko eta lehen aurrez aurre egin behar ziren hainbat zerbitzu erabiltzeko.

    Segurua al da Egoitzako zerbitzuak erabiltzea?

    Herritarraren/enpresaren eta Egoitzaren arteko komunikazioa segurua da. Informazio guztia zifratuta doa, Ziurtagiri Digitalek bi aldeen identitatea bermatzen dute. Internet bidez bidaltzen diren datu pertsonalak zifratuta daude, eta Gizarte Segurantzaren sistemetan gordetzen direnean, beharrezko baliabide guztiak erabiltzen dira datuok babesteko, Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoarekin eta haren garapen araudiarekin bat eginik.

    Noiz erabili dezaket Egoitza Elektronikoa?

    Eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan Egoitzara sartu eta izapideak gauzatzeko aukera izango duzu. Garrantzitsua da, epeak aintzat hartu beharreko izapideen kasuan, egun baliogabeetan egindakoak hurrengo lehen egun baliodunean egindakotzat ulertuko direla.

    *Litekeena da egoitzaren zenbait zerbitzu ez erabilgarri egotea ordu jakin batzuetan, mantenu teknikoa dela medio.

    Zein data eta ordu hartzen dira erreferentzia bezala epeak kontatzeko?

    Dokumentazioa aurkeztea eskatzen duen edozein izapideren epeak zenbatzeko, Egoitzaren data eta ordu ofiziala izango da legezko balioa izango duena eta ez hura egiteko erabiltzen den ekipamenduarena. Ondorio horietarako, izapidearen amaierakoa izango da kontuan, herritarrak eskaera edota dokumentuak sinatu eta dagokion frogagiria jasotzen duenean.


    "Data eta Ordu ofiziala" atalera sar zaitezke Egoitza Elektronikoaren orrialde nagusiko azpiko menutik.

    Egoitzan egiten diren izapideek eta aurrez aurre egindakoek balio bera al dute?

    Bai, Egoitza Elektronikoaren bitartez egindako izapideek eta aurrez aurre egindakoek balio bera dute.

    Nola eduki dezaket egoitzaren nobedadeen berri?

    Nabigatzailera gehitu daiteke Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoko RSS Nobedadeak iturria. (Izena emateko, sakatu "Iturrian izena eman" botoia). RSS sistemari (Rich Site Summary / Really Simple Syndication) esker, Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan argitaratutako informazioa jasoko duzu, erraz eta doan.

    Zer da Eskaeren Erregistro Elektronikoa?

    Gizarte Segurantzaren Eskaeren Erregistro Elektronikoa indarreko ebazpenaren I. eranskinean xehatzen diren izapide eta prozedurekin loturiko eskaerak aurkezteko baino ez dago erabilgarri, baldin eta eskaerok Gizarte Segurantza osatzen duten erakundeei zuzenduta badaude.

    Nola sar naiteke Erregistro Elektronikoaren bitartez egin daitezkeen izapideetan?

    Eskaerak elektronikoki aurkezteko aukera ematen duten izapide guztiak “Herritarrak” eta “Enpresak” ataletan daude kokaturik, horietako bakoitzean dauden kategoria ezberdinen barruan. Logo bereizgarri batekin nabarmentzen dira. 
     

    Icono identificativo de trámite por Registro Electrónico

    Deskribapenak, halaber, aurkezpena egiteko beharrezko informazioa dakar. Araudia eta Legedia / Erregistro Elektronikoari dagokion Araudia atalean argitaratutako Ebazpenaren Eranskinean topatuko duzu Erregistro Elektronikoaren bitartez aurkez daitezkeen izapideen zerrenda.

    Nola jakin dezaket Gizarte Segurantzarekin ditudan kotizazioak?

    Kotizazio erregimenaren arabera, bi zerbitzu eskaintzen dizkizugu epe jakin batean ordaindu dituzun kotizazio-oinarriak/kuotak zehazten dituen txostena lortu ahal izateko.


    Ziurtagiri digitalik gabe sartzen baldin bazara, eskaera-inprimaki bat bete ahalko duzu. Modu horretan, txostena posta helbidez bidaliko zaizu Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiko oinarrian agertzen den helbidera.

    Zer da sinadura elektronikoa?

    Sinadura elektronikoa elkarren artean elektronikoki gordetako datu multzoa da, eta sinatzailea identifikatzeko balio du. Karaktere multzo bat da, algoritmo matematiko batez sortua, eta kode pribatua eta sinatu nahi den testuaren aztarna digitala aldagai gisa erabilita sortzen da, sinatzailearen nortasuna eta mezuaren osotasuna ziurtatzeko.

    Gizarte Segurantzak igorritako zein dokumentu egiazta daitezke sinadurak eta ziurtagiriak Egiaztatzeko zerbitzuaren bidez?

    Sinadura eta ziurtagiriak egiaztatzeko zerbitzuak Gizarte Segurantzak sinatzen dituen PDF ezberdinak baliozkotu ditzake, TRACI@ss zerbitzuaren bitartez, Gizarte Segurantzako Jakinarazpen Telematikoen bidez (NOTESS) edo PDF sinadura igortzen duen beste edozein bide erabiliz, betiere, PDFSignature estandarraren araberako sinadurak baldin badira. Gainera, beste dokumentu batzuk baliozkotu ditzake formatu bitarrean eta XML formatuan, betiere, CAdES estandarrak betetzen baldin badira.

    Gizarte Segurantzak igorritako zein PDF dokumentu egiaztatu daitezke Hatz-marka bidez txostenak egiaztatzeko zerbitzuarekin?

    Oraingoz, Gizarte Segurantzaren betebeharrak eguneratuta izatearen ziurtagiria bakarrik.

    Zer da CEA kodea eta nola egiaztatu dezaket dokumentu baten egiazkotasuna kode hori erabilita?

    CEA Egiazkotasun Kode Elektronikoa da, eta Gizarte Segurantzak igorritako dokumentuen egiazkotasuna ziurtatzeko balio du. Dokumentuen egiazkotasuna ziurtatzeko, Dokumentuen osotasuna egiaztatzeko zerbitzua erabili daiteke. Horretarako, Dokumentuaren Egiaztatze Kodea, CEA kodea sortu zen data eta haren gainontzeko taldeak txertatu beharko dira, ziurtagiri digitalik izan beharrik gabe.

    Zergatik ezin ditzaket SMS zerbitzuak erabili?

    Zerbitzu horietan sartu ahal izateko ezinbestekoa da aldez aurretik Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiari jakinarazpenetarako telefono mugikorraren zenbaki bat eman izana. Horretarako, Telefonoa eta helbide elektronikoa jakinaraztea zerbitzua erabil dezakezu edo Gizarte Segurantzaren Administrazio. batera zuzen zaitezke.


    Horrez gain, baimentzeko inprimakian eskatzen diren datuak Gizarte Segurantzaren Datu Basean daudenekin bat etorri behar dira, eta gainerako baldintza teknikoak bete.

    Lan-bizitzaren txostena ziurtagiri digitalik gabe eskatzerakoan zergatik ez dut nire helbidean jasotzen?

    Eskaera egiten duzunean erreferentzia-zenbaki bat sortzen da, txostenaren egoera zein den jakiteko gorde egin behar duzuna. Txosten hori  "Txostenen eskaeren egoera kontsultatzea" atalean sartuz kontsulta dezakezu, zure identifikazio-datuak eta erreferentzia-zenbakia adieraziz.


    Zerbitzu honekin lan-bizitzaren bidalketa burutu den ala ez adieraziko da. Bidalketa ez egitearen arrazoia da eskaeran helarazitako helbidea ez datorrela bat Gizarte Segurantzako datu-baseetan dagoenarekin (segurtasun-arrazoiak direla medio, bidalketa ez da egiten). Hori konpontzeko administrazio batera bertaratu eta helbidearen datuak eguneratu beharko dituzu.


    Gainera, txosten hau eskaera egiten den une berean eskuratu, inprimatu edota kontsulta dezakezu. Horretarako, ziurtagiri digitala erabiliz, SMS bidez sartu beharko zara, aldez aurretik Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiari zure telefono mugikorraren zenbakia eman badiozu edo  Erabiltzaile/pasahitza- Cl@ve iraunkorra bidez sartu beharko zara, erabiltzailea aktibatuta eta pasahitza sortuta baldin badituzu. Horretarako, Aktibazio Kode bat izan beharko duzu, eremu nazionaleko Gizarte Segurantzaren bulego batera bertaratuta eskuratzen dena.

    Autonomo gisa alta/baja eman al dezaket?

    Egoitza Elektronikoan langile autonomoen Erregimen Berezian alta edo baja emateko zein datuak aldatzeko eskaerak egin daitezke.

     

    Nola jakin dezaket izapide bat behar bezala burutu den edo ez?

    Behin izapidea eginda, erabiltzaileak erregistro-zenbaki bat eta data bat eskuratuko ditu pantailan, eta atxikitako dokumentazio bat. Dokumentazio hori PDF bat izango da, eskaeraren frogagiriarekin eta transakzioa behar bezala egin dela bermatzen duen zerbitzariaren sinadurarekin. Mezu hori posta elektronikoz ere bidaliko zaizu emandako helbidera. Berrespen mezua jasotzen ez baduzu edo errore bat gertatu dela dioen mezu bat jasotzen baduzu, izapidea beste momentu batean edo bestelako baliabideak erabilita egin beharko duzu.

    Etxeko langilearen alta/baja eman edo datuak aldatu al ditzaket?

    Bai, bi izapide beharko dira.

    Erantsi beharreko dokumentuak eta prozedura zerbitzuen atalean ikusi ahalko duzu. Inprimakiak bete eta erantsi egin behar dira. Inprimakiaren PDF fitxategia gordetzean gerta daitezkeen arazoak atal honetako "Galdera Teknikoetan" kontsultatzea gomendatzen da.

    Zer-nolako informazioa ematen dit zerbitzuak TESOL sistemaren bidez eskaera bat aurkeztu ondoren? Zertan da nire prestazioa?

    Behin TESOL eskaera bat bidali ondoren, zerbitzuaren bidez zein egoeratan dagoen kontsulta daiteke. Zertan da nire prestazioa? TESOL sistemarekin egindako eskaerak Gizarte Segurantzaren sistemetan erregistratzen dira automatikoki; haatik, atxikitako dokumentazioa izapide-egile batek egiaztatu behar du ondoren. Hori dela eta, hau izango da zerbitzuak Zertan da nire prestazioa? emango duen informazioa:

    • Eskaeran  agiriren bat erantsiz gero: "Eskatzaileak igorritako dokumentazioa, este baterako, eranskinak, egiaztatu gabe duen eskaera".
    • Eskaeran agiririk erantsi ezean eta agiriak aurkezteko eskatu bada: "Eskaera osagabea da, funtsezko dokumentazioa falta delako".
    • Agiriak gehitzea beharrezkoa ez izateagatik agiririk aurkeztu ezean: "Egoera izapidean".

    Egoitzan SILCON ziurtagiriaren desagerpenari buruzko

    2016ko irailaren 17tik aurrera, Egoitzako zerbitzuak SILCON ziurtagiriaren bidez atzitzeko aukera kenduko da. Egoitzako zerbitzuak atzitzeko, aukeran dauden beste moduak erabili ahalko dira. Ziurtagiri digitalei buruzko informazioa kontsulta dezakezu Gizarte Segurantzak emandako edo Erakunde Ziurtagiri-Emaile batek emandako eta Gizarte Segurantzak onartutako ziurtagiriak zeintzuk diren jakiteko, baita Onartutako ziurtagirien zerrenda ikusi ere.

    RED sistemaren erabiltzailea bazara, kontsultatu Wegunean dagoen informazioa.

Complementary Content
${loading}