Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Nabigatzen jarraituz gero, horien erabilera onartzen duzula ulertzen da. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.
Va a abandonar el portal. Si se ha identificado con certificado le recomendamos que cierre su navegador
2022(e)ko abuztuak 08
Resolución de 29 de julio de 2022, relativa al Registro electrónico de la Seguridad Social
Se encuentra disponible en Normativa y Legislación>Normativa relativa al Registro Electrónico, la Resolución de 29 de julio de 2022, de la Secretaría de Estado de la Seguridad Social, por la que se modifican los procedimientos administrativos susceptibles de tramitación a través del registro electrónico de la Secretaría de Estado de la Seguridad Social, que surtirá efectos en el plazo de siete días hábiles.
2022(e)ko uztailak 04
Importass. Informazio osoa eta izapide errazagoak langile autonomoentzat
Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak bere Atarian sartu ditu lan autonomoarekin zerikusia duten zerbitzu guztiak. Atariak diseinu berri intuitiboagoa du, hizkuntza erraza erabiltzen du eta prozesuaren urrats guztietan laguntzen eta gidatzen du langilea.
2022(e)ko ekainak 13
Eskuragarri dago Autofirmarekin sinatzeko aukera Jakinarazpen telematikoak kontsultatu eta sinatzea zerbitzuan. Laster, Gizarte Segurantzaren izapide elektroniko guztiak sinadura-sistemara egokitzen joango dira pixkanaka, Autofirma bezero aplikazioaren bidez. Aplikazio hori Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioak garatu du. Kontsultatu eskuragarri dauden zerbitzuak gure zerrendan.
2022(e)ko apirilak 08
Laster, Gizarte Segurantzaren izapide elektroniko guztiak sinadura-sistemara egokitzen joango dira pixkanaka, Autofirma bezero aplikazioaren bidez. Aplikazio hori Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioak garatu du. Kontsultatu eskuragarri dauden zerbitzuak gure zerrendan.
2022(e)ko apirilak 05
Zerbitzu honen helburua da aurreko ekitaldian autonomoek lortutako diru-sarrerei buruzko informazioa eskuratzea. Aurten prestazioa jasotzen jarraitzeko eskubidea mantentzera begira berrikuspena egiteko balioko du informazio horrek.
2022(e)ko martxoak 14
Zerbitzu berriak itsasoko langileentzat: Gaitasunen Ziurtagiri Medikoa eta Txosten Medikoak
Zerbitzu hau itsasoratzeko mediku-azterketa bat egin duten itsasoko langileentzako da. Erregistro elektronikoaren bidez, aukera izango dute itsasoratzeko gaitasun-ziurtagiri medikoa deskargatzeko, baita mediku-txostena ere.
2022(e)ko martxoak 08
Itsasoko Langile Autonomoen Erregimen Berezirako igorritako ordainagirien kontsulta
Zerbitzu berri bat dago aukera izateko kuotaren xehetasuna azalduz autonomoentzat hilero Gizarte Segurantzak igortzen dituen ordainagiriak kontsultatzeko.
2022(e)ko otsailak 16
Hobekuntzak Egoitzan: Egoitza Atari gisa
Zure zerbitzuak erabiltzeko autentifikatu eta zure identifikazioa gordetzeko aukera ematen dizun atari bihurtu da Egoitza. Goiburutik sar zaitezke edo zerbitzuetako batean sartzerakoan.
2021(e)ko azaroak 02
Zerbitzu berria Oinarri Arautzailea Autokalkulatzeko
Egoitza Elektronikoko zerbitzu berri honi esker, etorkizuneko erretiroagatiko pentsioaren oinarri arautzailea gutxi gorabehera zenbatekoa izango den kalkulatu ahal izango da kotizazio-oinarria eskuz idatziz.
2021(e)ko urriak 28
Zerbitzu honen bidez, ziurtagiririk gabe onuradunen nortasun-agiriak (DNI edo TIE) bidali daitezke onuradunak INSSaren osasun-laguntzaren datu-basean barne har daitezen. Onuradunaren nortasun-agiria aurkeztu dezakezu onuraduna 14 urte baino gutxiagoko adingabea bada ere, eta igortzea derrigorrezkoa den unetik aurrera egin dezakezu.