Ebaluatu orrialde hau
Ebaluatu eduki hau

Contenido principal

Nobedadeak

  • 2021(e)ko apirilak 19

    Importass. Diruzaintzaren Atari berria

    Dagoeneko erabilgarri dago Importass, Diruzaintzaren Atari berria. Gune digital hau gailu mugikorretara egokitzen da, eta webgunearen, Egoitza elektronikoaren (SEDESS) eta Gizarte Segurantzaren aplikazioaren bidez atzi daiteke, izapideei buruzko informazioa nahiz zerbitzuak eskuratzeko.

  • 2021(e)ko apirilak 05

    Ahalordetzeen erregistro elektronikoa. Sarbidea inskribatutako ahaldun edota ordezkari gisa

    Gizarte Segurantzaren ahalordetzeen Erregistro elektronikoa arautzen duen Agindu berria indarrean jartzea dela eta, Egoitza honen zenbait zerbitzutan hautatzaile bat gaitu da, norberaren izenean edo inskribatutako ahaldun gisa sartzeko, eta baita ordezkari gisa sartzeko ere horretako aukera ematen duten zerbitzuetan. Kasu horretan, ordezkaritza egiaztatzen duten agiri edo ereduak erantsi beharko dira.

  • 2021(e)ko apirilak 02

    Martxan jarri da ahalordetzeen Erregistro elektroniko berria. Martxoaren 3ko ISM/189/2021 Agindua

    Gaur, apirilak 2, indarrean jarri da Gizarte Segurantzaren ahalordetzeen Erregistro elektronikoa arautzen duen Agindu berria. Horren bidez, 2021eko apirilaren 1era arte emandako ahalordetzeak baliorik gabe geratzen dira Gizarte Segurantzako Administrazioaren aurrean. Agindu horrek, gainera, aldatu eta zabaldu egiten du Gizarte Segurantzaren ahalordetze berrien jarduera-eremua.

  • 2021(e)ko otsailak 26

    Jada eskuragarri dago pentsioen errebalorizazioaren ziurtagiria eta 2020ko atxikipenen ziurtagiria

    Jada eskuragarri daude pentsioen errebalorizazioaren ziurtagiriak eta 2020ko atxikipenen ziurtagiriak. Zerbitzu horiek Cl@ve iraunkorrarekin edo ziurtagiri digitalarekin lortu daitezke Zure Gizarte Segurantza zerbitzuan. Prestazioen ziurtagiri integralen zerbitzuan ere lortu ditzakezu, pin kodearen bidez edo mugikorrean SMS bidez baliozkotuta.

  • 2021(e)ko urtarrilak 25

    Zerbitzu berria: Langile Autonomoen Erregimen Berezirako (LAEB) emandako ziurtagirien kontsulta

    Egoitzan zerbitzu berri bat dago eskuragarri, autonomoentzat hilero Gizarte Segurantzako kuotaren xehetasuna azalduz jaulkitzen diren ordainagiriak kontsultatzeko aukera emanez.

  • 2020(e)ko abenduak 18

    Abian da “Tu Europa” web-atarian txertatuko Pasabide Digital Bakarra

    «Tu Europa» atarira sartzen diren herritarrak eta enpresak eskura izango dute Pasabide Digital Bakarra, informazio fidagarri eta kalitatezkoarekin eta baita behar den laguntza ere bere hizkuntzan, lan arloan eta arlo pertsonalean zirkulazio librerako euren eskubideak gauzatzeko.

  • 2020(e)ko ekainak 03

    Ebazpena, 2020ko ekainaren 1ekoa, Gizarte Segurantzaren Erregistro Elektronikoari buruzkoa

    Hemen ikus daiteke: Araudiak eta Legeria > Erregistro Elektronikoari buruzko araudia, Ebazpena, 2020ko ekainaren 1ekoa, Gizarte Segurantza eta Pentsioen Estatu Idazkaritzarena, Gizarte Segurantza eta Pentsioen Estatu Idazkaritzaren erregistro elektroniko bidez egin daitezkeen izapideen prozedura administratiboak aldatzen dituena, eta 2020ko ekainaren 15etik aurrera izango du eragina.

  • 2020(e)ko apirilak 27

    COVID-19 Luzapenaren edo jarduera-aniztasunagatiko oinarri murriztuaren eskaera, REM

    REM jarduera-aniztasunagatiko oinarri murriztua eskatzeko Zerbitzua eguneratu da. Maiatzaren 1etik aurrera, zerbitzuaren bitartez COVID-19aren krisiaren ondorioz 11/2020 Errege Lege Dekretuan aurreikusitako luzapena eskatu ahal izango da.

  • 2018(e)ko azaroak 12

    Jakinarazpen Telematikoen Kontsulta eta Sinadurarako zerbitzua. Informazioa gehitzea.

    Zerbitzua eguneratu egin da: dagokion gaiari buruzko informazioa gehitu ahal izango da jakinarazpenetan.

  • 2016(e)ko irailak 23

    Erregistro elektronikoko Izapide berriak Itsasoko Langileentzako

    2016ko irailaren 15eko Ebazpenaren bitartez ezarritakoari jarraiki, Gizarte Segurantzaren Erregistro elektronikoari buruzkoa, 17 prozedura berri argitaratu dira Egoitzan, Hiritarrak / Itsasoko Erregimen Berezia atalean, erregistro elektronikoaren bitartez izapidetu ahal direnak eta Itsasoko langileentzako prestazioak eskatzearekin eta jakinaraztearekin zerikusia dutenak. Horrez gain, dagoeneko martxan zeuden 26 prozedurari izena aldatu zaie, haiek errazago identifikatzeko eta Gizarte Segurantzaren beste erakunde batzuek kudeatzen dituzten prozeduretatik bereizteko.

Complementary Content
${loading}