Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.
Va a abandonar el portal. Si se ha identificado con certificado le recomendamos que cierre su navegador
2022(e)ko apirilak 08
Laster, Gizarte Segurantzaren izapide elektroniko guztiak sinadura-sistemara egokitzen joango dira pixkanaka, Autofirma bezero aplikazioaren bidez. Aplikazio hori Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioak garatu du. Kontsultatu eskuragarri dauden zerbitzuak gure zerrendan.
2022(e)ko apirilak 05
Zerbitzu honen helburua da aurreko ekitaldian autonomoek lortutako diru-sarrerei buruzko informazioa eskuratzea. Aurten prestazioa jasotzen jarraitzeko eskubidea mantentzera begira berrikuspena egiteko balioko du informazio horrek.
2022(e)ko martxoak 14
Zerbitzu berriak itsasoko langileentzat: Gaitasunen Ziurtagiri Medikoa eta Txosten Medikoak
Zerbitzu hau itsasoratzeko mediku-azterketa bat egin duten itsasoko langileentzako da. Erregistro elektronikoaren bidez, aukera izango dute itsasoratzeko gaitasun-ziurtagiri medikoa deskargatzeko, baita mediku-txostena ere.
2022(e)ko martxoak 08
Itsasoko Langile Autonomoen Erregimen Berezirako igorritako ordainagirien kontsulta
Zerbitzu berri bat dago aukera izateko kuotaren xehetasuna azalduz autonomoentzat hilero Gizarte Segurantzak igortzen dituen ordainagiriak kontsultatzeko.
2022(e)ko otsailak 16
Hobekuntzak Egoitzan: Egoitza Atari gisa
Zure zerbitzuak erabiltzeko autentifikatu eta zure identifikazioa gordetzeko aukera ematen dizun atari bihurtu da Egoitza. Goiburutik sar zaitezke edo zerbitzuetako batean sartzerakoan.
2020(e)ko ekainak 03
Ebazpena, 2020ko ekainaren 1ekoa, Gizarte Segurantzaren Erregistro Elektronikoari buruzkoa
Hemen ikus daiteke: Araudiak eta Legeria > Erregistro Elektronikoari buruzko araudia, Ebazpena, 2020ko ekainaren 1ekoa, Gizarte Segurantza eta Pentsioen Estatu Idazkaritzarena, Gizarte Segurantza eta Pentsioen Estatu Idazkaritzaren erregistro elektroniko bidez egin daitezkeen izapideen prozedura administratiboak aldatzen dituena, eta 2020ko ekainaren 15etik aurrera izango du eragina.
2020(e)ko apirilak 27
COVID-19 Luzapenaren edo jarduera-aniztasunagatiko oinarri murriztuaren eskaera, REM
REM jarduera-aniztasunagatiko oinarri murriztua eskatzeko Zerbitzua eguneratu da. Maiatzaren 1etik aurrera, zerbitzuaren bitartez COVID-19aren krisiaren ondorioz 11/2020 Errege Lege Dekretuan aurreikusitako luzapena eskatu ahal izango da.
2018(e)ko azaroak 12
Jakinarazpen Telematikoen Kontsulta eta Sinadurarako zerbitzua. Informazioa gehitzea.
Zerbitzua eguneratu egin da: dagokion gaiari buruzko informazioa gehitu ahal izango da jakinarazpenetan.
2016(e)ko irailak 23
Erregistro elektronikoko Izapide berriak Itsasoko Langileentzako
2016ko irailaren 15eko Ebazpenaren bitartez ezarritakoari jarraiki, Gizarte Segurantzaren Erregistro elektronikoari buruzkoa, 17 prozedura berri argitaratu dira Egoitzan, Hiritarrak / Itsasoko Erregimen Berezia atalean, erregistro elektronikoaren bitartez izapidetu ahal direnak eta Itsasoko langileentzako prestazioak eskatzearekin eta jakinaraztearekin zerikusia dutenak. Horrez gain, dagoeneko martxan zeuden 26 prozedurari izena aldatu zaie, haiek errazago identifikatzeko eta Gizarte Segurantzaren beste erakunde batzuek kudeatzen dituzten prozeduretatik bereizteko.