Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Nabigatzen jarraituz gero, horien erabilera onartzen duzula ulertzen da. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.
Va a abandonar el portal. Si se ha identificado con certificado le recomendamos que cierre su navegador
2020(e)ko ekainak 03
Ebazpena, 2020ko ekainaren 1ekoa, Gizarte Segurantzaren Erregistro Elektronikoari buruzkoa
Hemen ikus daiteke: Araudiak eta Legeria > Erregistro Elektronikoari buruzko araudia, Ebazpena, 2020ko ekainaren 1ekoa, Gizarte Segurantza eta Pentsioen Estatu Idazkaritzarena, Gizarte Segurantza eta Pentsioen Estatu Idazkaritzaren erregistro elektroniko bidez egin daitezkeen izapideen prozedura administratiboak aldatzen dituena, eta 2020ko ekainaren 15etik aurrera izango du eragina.
2020(e)ko apirilak 27
COVID-19 Luzapenaren edo jarduera-aniztasunagatiko oinarri murriztuaren eskaera, REM
REM jarduera-aniztasunagatiko oinarri murriztua eskatzeko Zerbitzua eguneratu da. Maiatzaren 1etik aurrera, zerbitzuaren bitartez COVID-19aren krisiaren ondorioz 11/2020 Errege Lege Dekretuan aurreikusitako luzapena eskatu ahal izango da.
2018(e)ko azaroak 12
Jakinarazpen Telematikoen Kontsulta eta Sinadurarako zerbitzua. Informazioa gehitzea.
Zerbitzua eguneratu egin da: dagokion gaiari buruzko informazioa gehitu ahal izango da jakinarazpenetan.
2016(e)ko irailak 23
Erregistro elektronikoko Izapide berriak Itsasoko Langileentzako
2016ko irailaren 15eko Ebazpenaren bitartez ezarritakoari jarraiki, Gizarte Segurantzaren Erregistro elektronikoari buruzkoa, 17 prozedura berri argitaratu dira Egoitzan, Hiritarrak / Itsasoko Erregimen Berezia atalean, erregistro elektronikoaren bitartez izapidetu ahal direnak eta Itsasoko langileentzako prestazioak eskatzearekin eta jakinaraztearekin zerikusia dutenak. Horrez gain, dagoeneko martxan zeuden 26 prozedurari izena aldatu zaie, haiek errazago identifikatzeko eta Gizarte Segurantzaren beste erakunde batzuek kudeatzen dituzten prozeduretatik bereizteko.