Contenido principal

Nobedadeak

  • 2020(e)ko uztailak 03

    Zerbitzu berria: Etxeko Langileen Sistema Bereziko altari/bajari buruzko ebazpena (kopia)

    Zerbitzu honek aukera ematen die bai enplegatzaileari bai langileari Etxeko Langileen Sistema Bereziko altari/bajari buruzko ebazpenaren kopia lortzeko.

  • 2020(e)ko ekainak 15

    Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera eskatzeko zerbitzu berria

    Jada eska daiteke Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera.

  • 2020(e)ko ekainak 15

    Zerbitzu berria: Bidegabe jasotako prestazioak itzultzea zatikatzeko eskaera

    Zerbitzu honen bidez, prestazioak bidegabe jasotzeagatik Gizarte Segurantzarekin egindako zorra ordaintzeaz arduratu behar duten subjektuek, zailtasun ekonomikoak badituzte erreklamazioan adierazitako epean itzulketa egiteko, aukera izango dute Erregistro Elektronikoaren bidez zorrak zatikatzeko eskaera aurkezteko, bidegabe jasotako prestazioak itzultze gisa.

  • 2020(e)ko ekainak 04

    Epeek jarraitzea. 537/2020 Errege Dekretua, maiatzaren 22koa

    2020ko ekainaren 1etik aurrera, epe horien zenbaketak jarraituko du, edo berriz hasiko da, hala aurreikusi balitz alarma-egoeraren indarraldian eta haren luzapenetan onetsitako lege-mailako arau batean. (9. art.). Halaber, 2020ko ekainaren 4tik aurrera, administrazio-alorreko eskubide eta ekintzen preskripzio- eta iraungitze-epeek jarraituko dute. (10. art.)

  • 2020(e)ko ekainak 03

    Ebazpena, 2020ko ekainaren 1ekoa, Gizarte Segurantzaren Erregistro Elektronikoari buruzkoa

    Hemen ikus daiteke: Araudiak eta Legeria > Erregistro Elektronikoari buruzko araudia, Ebazpena, 2020ko ekainaren 1ekoa, Gizarte Segurantza eta Pentsioen Estatu Idazkaritzarena, Gizarte Segurantza eta Pentsioen Estatu Idazkaritzaren erregistro elektroniko bidez egin daitezkeen izapideen prozedura administratiboak aldatzen dituena, eta 2020ko ekainaren 15etik aurrera izango du eragina.

  • 2020(e)ko maiatzak 29

    2020ko ekainaren 15ean hasiko da Nahitaezko Gutxieneko Diru-sarrera eskatzeko epea

    Interesdunek beharrezko informazioa eta dokumentazioa biltzeko denbora izateko eta eskubideak galtzea saihesteko, prestazioa indarrean den lehen hiru hilabeteetan aurkeztutako eskaerek, onartuak badira, 2020ko ekainaren 1etik aurrera izango dituzte ondorio ekonomikoak. Kontuan izan, osasun-egoera dela eta, Gizarte Segurantzako Arreta eta Informazio Zentroak itxita daudela. Hori dela eta, 2020ko ekainaren 15etik aurrera, eskaerak Gizarte Segurantzaren egoitza elektronikoaren zerbitzu elektronikoen bidez aurkeztea gomendatzen dizugu.

  • 2020(e)ko maiatzak 08

    Afiliazio Agiriaren Kopia zerbitzua, Gizarte Segurantzako zenbakiaren (NUSS) Kontsulta izenekoa izatera eguneratu da

    “Afiliazio Agiriaren Kopia” zerbitzuaren izena eta deskribapena eguneratu dira; orain “Gizarte Segurantzako zenbakiaren (NUSS) Kontsulta” du izena. Zerbitzu honen bidez Gizarte Segurantzako Zenbakia (NUSS) edo Afiliazio zenbakia (NAF) kontsultatu ahal izango dituzu, baita Gizarte Segurantzarekin dituzun harremanetan subjektu pasiboa zaren aldetik txosten bat ikusi, gorde edo inprimatu ere.

  • 2020(e)ko apirilak 27

    COVID-19 Luzapenaren edo jarduera-aniztasunagatiko oinarri murriztuaren eskaera, RETA

    RETA jarduera-aniztasunagatiko oinarri murriztua eskatzeko Zerbitzua eguneratu da. Maiatzaren 1etik aurrera, zerbitzuaren bitartez COVID-19aren krisiaren ondorioz 11/2020 Errege Lege Dekretuan aurreikusitako luzapena eskatu ahal izango da.

  • 2020(e)ko apirilak 27

    COVID-19 Luzapenaren edo jarduera-aniztasunagatiko oinarri murriztuaren eskaera, REM

    REM jarduera-aniztasunagatiko oinarri murriztua eskatzeko Zerbitzua eguneratu da. Maiatzaren 1etik aurrera, zerbitzuaren bitartez COVID-19aren krisiaren ondorioz 11/2020 Errege Lege Dekretuan aurreikusitako luzapena eskatu ahal izango da.

  • 2020(e)ko apirilak 07

    COVID19. Ziurtagiri digital iraungiak martxoaren 14az gero

    COVID-19ak eragindako ezohiko egoerak direla eta, Egoitzaren zerbitzuetan 2020ko martxoaren 14an, hots,alarma-egoera indarrean sartu zen egunean, iraungi ziren ziurtagiri digital onartuak erabiltzen jarraitu ahal izango dira. Pixkanaka, beharrezko egokitzapen teknikoak egiten ari gara aukera hau Egoitzaren zerbitzu guztietan eraginkorra izateko. Barkatu egokitzapen honetan zehar egon litezkeen eragozpenengatik.

Complementary Content
${loading}