Ebaluatu orrialde hau
Ebaluatu eduki hau

Contenido principal

Nobedadeak

  • 2020(e)ko abenduak 18

    Abian da “Tu Europa” web-atarian txertatuko Pasabide Digital Bakarra

    «Tu Europa» atarira sartzen diren herritarrak eta enpresak eskura izango dute Pasabide Digital Bakarra, informazio fidagarri eta kalitatezkoarekin eta baita behar den laguntza ere bere hizkuntzan, lan arloan eta arlo pertsonalean zirkulazio librerako euren eskubideak gauzatzeko.

  • 2020(e)ko ekainak 03

    Ebazpena, 2020ko ekainaren 1ekoa, Gizarte Segurantzaren Erregistro Elektronikoari buruzkoa

    Hemen ikus daiteke: Araudiak eta Legeria > Erregistro Elektronikoari buruzko araudia, Ebazpena, 2020ko ekainaren 1ekoa, Gizarte Segurantza eta Pentsioen Estatu Idazkaritzarena, Gizarte Segurantza eta Pentsioen Estatu Idazkaritzaren erregistro elektroniko bidez egin daitezkeen izapideen prozedura administratiboak aldatzen dituena, eta 2020ko ekainaren 15etik aurrera izango du eragina.

  • 2020(e)ko apirilak 27

    COVID-19 Luzapenaren edo jarduera-aniztasunagatiko oinarri murriztuaren eskaera, REM

    REM jarduera-aniztasunagatiko oinarri murriztua eskatzeko Zerbitzua eguneratu da. Maiatzaren 1etik aurrera, zerbitzuaren bitartez COVID-19aren krisiaren ondorioz 11/2020 Errege Lege Dekretuan aurreikusitako luzapena eskatu ahal izango da.

  • 2018(e)ko azaroak 12

    Jakinarazpen Telematikoen Kontsulta eta Sinadurarako zerbitzua. Informazioa gehitzea.

    Zerbitzua eguneratu egin da: dagokion gaiari buruzko informazioa gehitu ahal izango da jakinarazpenetan.

  • 2016(e)ko irailak 23

    Erregistro elektronikoko Izapide berriak Itsasoko Langileentzako

    2016ko irailaren 15eko Ebazpenaren bitartez ezarritakoari jarraiki, Gizarte Segurantzaren Erregistro elektronikoari buruzkoa, 17 prozedura berri argitaratu dira Egoitzan, Hiritarrak / Itsasoko Erregimen Berezia atalean, erregistro elektronikoaren bitartez izapidetu ahal direnak eta Itsasoko langileentzako prestazioak eskatzearekin eta jakinaraztearekin zerikusia dutenak. Horrez gain, dagoeneko martxan zeuden 26 prozedurari izena aldatu zaie, haiek errazago identifikatzeko eta Gizarte Segurantzaren beste erakunde batzuek kudeatzen dituzten prozeduretatik bereizteko.

Complementary Content
${loading}