Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Nabigatzen jarraituz gero, horien erabilera onartzen duzula ulertzen da. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.
Va a abandonar el portal. Si se ha identificado con certificado le recomendamos que cierre su navegador
Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 132.4. artikuluak xedatutakoarekin bat, ekimen eta jakinarazpenak legezko ebazpenengatik edo araudiagatik ediktu eta iragarkien taulan argitaratu behar badira, dagokion erakundearen egoitza elektronikoan argitaratzeko aukera egongo da haren ordez, baita informazioa bertan osatzekoa ere.
dokumentuaren izena | Argitalpen data |
---|---|
ESS/1222/2015 Agindua, ekainaren 22koa, Gizarte Segurantzaren Iragarki-taula arautzen duena. (PDF, 119 Kb) | 29/12/2015 |
Herritarren zerbitzu publikoetarako sarbide elektronikoari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 9 eta 10 artikuluei jarraiki, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenari, era desberdinak aurreikusten dira herritarrak identifikatzeko zein baimentzeko administrazio publikoekin dituzten harreman elektronikoetan; zehazki, nortasun agiri nazionalean gehitutako sinadura elektronikoaren sistemak, onartutako ziurtagiri elektronikoetan gehitutako sinadura elektroniko aurreratuaren sistemak eta sinadura elektronikoko bestelako sistemak (besteak beste, aurretiaz erabiltzaile gisa erregistratzean adostutako gakoen erabilera, bi aldeek ezagutzen duten informazioa ematea edota kriptografikoak ez diren bestelako sistemak), kasu bakoitzean administrazio publiko eskudunak ezarritako baldintzen arabera.
Bestalde, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateratuaren 129.4 artikuluak ezartzen du Gizarte Segurantzaren Administrazioak aukera ematen diela interesdunei beren eskubideak erabiltzeko, dokumentuak aurkezteko edo edozein zerbitzu edo izapide egiteko Gizarte Segurantza eta Pentsioen Estatu Idazkaritzaren Egoitza Elektronikoan dauden baliabide elektronikoen bidez edo interesdunaren nortasuna egiaztatzeko eta honen asmoa eta baimena adierazteko bermea ematen duten beste baliabide batzuen bidez, betiere Gizarte Segurantza eta Pentsioen Estatu Idazkaritzak ezartzen dien baldintzak betez. Hori da 2021eko maiatzaren 25eko Ebazpenaren helburua eta, horiek horrela, izapideak eta jarduerak gaitzen dira telefono bidez edo telematikoki identifikatzeko sistema jakin batzuk erabiliz, eta era berean inprimaki elektronikoen bidez eskaerak aurkeztezko aspektuak arautzen dira.
Administrazio Elektronikoaren esparruan Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuaren 41. artikuluarekin bat eginik, Eskubide Publikoko Erakundeek beren egoitza elektronikoetan argitaratuko dituzte adostasunak, baita dagozkien segurtasun bereizgarriak ere, betiere Segurtasun Eskema Nazionalari jarraiki lortutakoak.
dokumentuaren izena | Argitalpen data |
---|---|
Certificado de conformidad ENS-Alta (PDF, 676 Kb) | 20/08/2021 |
Resolución de 21 de junio de 2019, de la Secretaría de Estado de la Seguridad Social, por la que se actualiza la política de seguridad en la utilización de medios electrónicos en la Administración de la Seguridad Social. (PDF, 669 Kb) | 25/07/2019 |
2009ko azaroaren 6ko 1671/2009 Errege Dekretuaren 5.2 artikuluarekin bat eginda, egoitza elektronikoan erabilgarri egongo da haren sorrera tresna, zuzenean edota zeharka, "Estatuko Aldizkari Ofizialeko" argitalpenera estekarekin. Aipatutako Errege Dekretuak herritarrek zerbitzu publikoak elektronikoki atzitzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea partzialki garatzen du.
Bestalde, Errege Dekretu horren 4.2 artikuluak xedatzen du eratorritako egoitza elektronikoek egoitza nagusiek betetzen dituzten baldintza berak bete beharko dituztela, hura sortzeko erabiltzen den agindua edo xedapenaren argitalpenari dagokiona salbu; egoitza nagusiaren bitartez egingo da hori.
dokumentuaren izena | Argitalpen data |
---|---|
Gizarte Segurantzaren Estatu Idazkaritzaren 2010eko abenduaren 29ko ebazpena, Gizarte Segurantzaren arloan administrazio-jarduera automatizatuko zigilu elektronikoak sortzeari eta kudeatzeari buruzkoa. (PDF, 1096 Kb) | 29/12/2015 |
dokumentuaren izena | Argitalpen data |
---|---|
Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 27. artikulua, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearena (PDF, 31 Kb) | 17/08/2017 |
Azaroaren 6ko 1671/2009 Errege Dekretuaren 45. artikulua, herritarrek Zerbitzu Publikoak elektronikoki atzitzeko ekainaren 22ko 11/2007 Legea partzialki garatzen duena. (PDF, 28 Kb) | 29/12/2015 |
Urriaren 1eko 40/2015 Legeak, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarenak, 42. artikuluan xedatzen du Administrazio Publikoek zigilu elektronikoak erabili ahalko dituztela, Administrazio Publikoetakoak zein eskubide publikodun erakundeetakoak, beren burua identifikatzeko eta automatizatutako jarduera administratiboan beren eskumenak betetzen dituztela egiaztatzeko.
Bestalde, azaroaren 6ko 1671/2009 Errege Dekretuaren 19. artikuluak xedatzen du zigilu elektronikoak sortzeko Ministerioaren Idazkariordetzaren ebazpena edota eskumendun erakunde publikoaren titularrarena beharrezkoa izango dela, dagokion Egoitza Elektronikoan publikatuko delarik, eta hura sortzeko erabilitako tresnaren gutxieneko edukiak zehaztu beharko ditu. Aipatutako legeak ekainaren 22ko 11/2007 Legea, herritarrek zerbitzu publikoak elektronikoki atzitzeari buruzkoa, partzialki garatzen du.
Gizarte Segurantzaren esparruan baliabide elektronikoen bitartez egindako jakinarazpenak arautzen dituen martxoaren 26ko ESS/485/2013 Aginduak xedatzen ditu subjektu arduradunek noiz jaso beharko dituzten derrigorrez jakinarazpen elektronikoak Gizarte Segurantzaren Administraziotik, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 5.2.e) artikuluak xedatutakoarekin bat. Lege hori ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuak onartzen du.
Herritarrek zerbitzu publikoak elektronikoki atzitzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legearen 25.1 artikuluak xedatutakoarekin bat, erregistro elektronikoa sortzeko arauaren testu osoa eskuragarri egon beharko da erregistratzeko erabili behar den egoitza elektronikoan.
Halaber, aipatutako Legearen 25.2 artikuluak xedatzen du erregistratzeko erabili behar den egoitza elektronikoak eskaera, idatzi eta jakinarazpenen zerrenda erakutsi beharko duela, baita, hala balegokio, eskaerak, idatziak eta jakinarazpenak aurkezteko aukera ere.
Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. artikuluan ezartzen da, jarduteko gaitasuna duten interesdunek ordezkari bidez jardun dezaketela.
6. artikuluan zehazten denez, Estatuko Administrazio Orokorrak, autonomia erkidegoek eta toki-erakundeek ahalordetzeen erregistro elektroniko orokorra izango dute, eta erregistro horretan, administrazio publikoen aurrean jarduteko, akta bidez, bertaratuta edo elektronikoki emandako izaera orokorreko ahalordetzeak inskribatu beharko dira gutxienez. Halaber, erakunde bakoitzak bere ahalordetzeen erregistro elektronikoa izan ahalko du, bertan haiengan berariazko tramiteak egiteko emandako ahalordeak inskribatzeko.
Gizarte Segurantzaren Administrazioaren esparru zehatzean, ordezkarien bitartez jardutea eta ordezkatze hori egiaztatzea Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 129. artikuluak biltzen du, eta hura urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartzen du.
dokumentuaren izena | Argitalpen data |
---|---|
ESS/486/2013 Agindua, martxoaren 26koa, izapideak eta jarduerak elektronikoki egiteko Gizarte Segurantzako ahalduntzeen erregistro elektronikoa sortu eta arautzen duena. (PDF, 179 Kb) | 05/04/2021 |