Contenido principal

Nola doa nire prestazioa? < Itzuli

Zerbitzu horren bidez, eskatutako prestazioaren izapidearen egoera kontsulta daiteke. Halaber, prozesuaren segimendua egin daiteke, aurkezten denetik ebazten den arte. Erabilgarri dauden sarbide guztiek eramango zaituzte Zure Gizarte Segurantzaren atarira, autentifikatzeko.

Izapide honi buruz

Norentzat

Gizarte Segurantzako prestazioa eskatuta edo ebazteko zain duten pertsonei.

Zer egitea ahalbidetzen du

  • Kontsultatu eskatutako prestazioaren izapidea zein egoeratan dagoen.
  • Egin prozesuko faseen segimendua, eskaera aurkezten denetik ebazpena ematen den arte.
  • Ebatzitako espedienteak kontsultatzea.

Zer behar da hori gauzatzeko

  • Zure Gizarte Segurantza gunean erregistratu.
  • Goiko aldean, ZURE DATUAK atala hautatu eta jarraian, eskuinean ageri diren aukeretan, Izapideak hautatu.

Kontuan izan beharrekoa

Eskaera bat baino gehiago egin baduzu, oraindik ebatzi gabe dauden guztiak eta bukatuta daudenak ageriko dira zerrendatuta. Jada hilabete baino gehiago igaro bada, “Zaharragoak” atalean egongo dira.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Izapideetarako sarbide zuzena

Complementary Content
${loading}